Marion Cotillard
Marion Cotillard (Paris, Frantzia, 1975eko irailaren 30a) aktore frantziarra da. Bi Cesar Sariren irabazlea da (2005 eta 2008). 2008an La Vie En Rose filmean antzezteagatik Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi zuen eta 2021ean Donostia Saria.[1]
Ibilbidea
aldatuMarion Cotillard artista familia batean jaio zen eta txikitatik hasi zen interpretazioaren munduan lehen urratsak ematen.[2] Jean-Claude Cotillard aitaren antzezlan batean egin zuen debuta aktore gisa, oraindik haurra zela. Besteak beste, Matthew Modine, Forest Whitaker, Christian Bale, Daniel Day-Lewis, Penélope Cruz, Nicole Kidman, Leonardo DiCaprio, Clive Owen, Joaquin Phoenix, Jeremy Renner, Michael Fassbender, Brad Herhient Pitt bezalakoekin batera lan egin du.[3]
Aktibismoa
aldatuCotillardek ingurumena babesteko kanpainetan parte hartu du, batez ere Greenpeace GKEarekin. 2014an, Greenpeace gobernuz kanpoko erakundeak zabaldutako bideo batean parte hartu zuen: "Krisian dagoen Amazoniaren isiltasuna". Bertan, Amazoniako oihanean Brasilen egiten diren tratu txarren eta gehiegizko ustiapenena salatzen da.[1]
Nire ustez, ingurumenak gizakiak hartzen ditu barne. Badakizu, batek hitz hori esaten du eta bananduta dagoela dirudi, gure ingurua zaintzeak kezkatuko bagintu bezala, baina ez gu geu. Eta ez da horrela. Dena konektatuta dago. (Marion Cotillard)[4]
Filmografia
aldatuZinema
aldatuAktorea
aldatuTaula honetan ikus daitezke filma bakoitzaren zuzendaria, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):
Ekoizlea
aldatu- 2015 : La Jeune Fille et les typhons
- 2021 : Bigger Than Us
Telebista
aldatu- 1982 : Le Monde des tout petits
- 1992 : Highlander
- 1994 : Extrême Limite
- 1996 : Théo la tendresse
- 1996 : Chloé
- 1998 : Interdit de vieillir
- 2001 : Les Redoutables
- 2001 : Une femme piégée
- 2013 : Le Débarquement
- 2015 : Casting(s)
- 2021 : La Vengeance au triple galop
Sariak eta errokonozimenduak
aldatu- 2021eko Donostia saria.[5]
- 2008 Oscarra, Urrezko Globoa eta Bafta La Môme / La Vie en Rose-rekin.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) Euskadi, elDiario es. (2021-08-24). «La actriz francesa Marion Cotillard, Premio Donostia del Festival de San Sebastián 2021» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) SensaCine. «Marion Cotillard» SensaCine.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Marion Cotillard, la ‘Edith Piaf’ de ‘La vida en rosa’, tendrá su Premio Donostia» naiz: 2021-08-24 (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Marion Cotillard: "Mi sueño es aceptar un papel solo cuando disponga de un año para prepararlo"» ELMUNDO 2016-12-31 (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).
- ↑ a b Berria. «Marion Cotillardi emango diote Donostia saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-25).
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Marion Cotillard (IMDb)
- Krisian dagoen Amazoniaren isiltasuna (Bideoa, Greenpeace, 2014)
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |