Maria Paz Jiménez Escudero

Donostiar margolaria

María Paz Jiménez Escudero (Valladolid, 1909ko urriaren 23a - Donostia, 1975eko martxoa) margolari autodidakta izan zen. Abstraziora eta abangoardiara hurbildu zen,[1] eta bere figura eta obra erreferentetzat har daitezke Euskal Herriko arte garaikideko protagonista gehienentzat.[2] XX. mendeko euskal artearen panoraman garrantzia hartzen duen lehen emakumea da. Carlos Bizcarrondo margolariaren ama eta Rafael Ruiz Balerdi bezalako artisten irakaslea.[3]

Maria Paz Jiménez Escudero
Bizitza
JaiotzaValladolid, 1909
Herrialdea Gipuzkoa
HeriotzaDonostia, 1975 (65/66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Biografia aldatu

María Paz Jiménez Valladoliden jaio zen XX. Mendearen hasieran.  Haurtzaroan Donostian bizi zen familiarekin, eta han piztu zitzaion pinturarekiko interesa,  modu autodidaktan ikasi eta praktikatuz.[2]

1933an Alfredo Bizcarrondorekin (Bilintxen semea), ezkondu ondoren, Madrilera joan zen, eta Gerra Zibila hasi zenean, Argentinan erbesteratu zen. Une hori baliatu zuen bere prestakuntzarekin jarraitzeko. Donostiara itzuli zenean, 1945ean, hiriko bizitza artistikoan parte hartu zuen eta margolari gisa egindako lana areagotu zuen.[2]

Bere lehen erakusketa 1942an izan zen (Buenos Aires), bere pintura "surrealismo esoterikoa" bezala kalifikatuz. Euskal motibo ugari margotu zituen eta kritika eta erosleen aldetik arrakasta handia izan zuten.[4]

30 urte baino gehiagoko ibilbide artistikoan, banakako 25 erakusketa egin zituen, Madrilgo Biosca galerian, Donostiako San Telmo Museoan edo Bilboko Ederti galerian, besteak beste. 1960ko hamarkadan Gaur taldeari lotuta egon zen, Chillida, Oteiza eta Nestor Basterretxearekin batera, besteak beste.[5]

Bere pinturak etapa ezberdinak igaro zituen, kutsu espresionistako lehen aldi figuratibo batetik, informalismo materikotik pasatuz, bere bizitzaren amaieran forma organikoen abstrakzio mota bati helduz amaitu arte.[5]

Bere estiloa bi etapatan bana daiteke. Lehenengoan, argi zorrotadetan harrapatutako homunkulu espezieak edo monigoteak ikus daitezke. Espainiara itzultzean, bere pintura funtsean formaz eta edukiz aldatzen da. Poetizatuta beti, bitalizatu egiten da, eta formatu handiak sortzen ditu: espresionismo bortitza, materia trinkoa, kolore itzaliak, konposizio itxiagoa eta marrazkia garrantzi handiagorekin.[4]

1962 eta 1966 artean sormen krisi sakon bat jasan zuen, pintura plastiko eta harea atxikien erabilera alde batera utziz eta olioaren erabilerara itzuliz. Konposizioak sinplifikatu egiten dira eta kolorea, forma, poesia eta abar helburu bat lortzeko baliabide teknikoak baino ez dira.[4]

Lanak aldatu

  • El trío
  • Siesta
  • Figura
  • Botijo y peces
  • Masa táctil
  • Masas espaciales
  • Punto límite
  • Composición
  • La jarra
  • Bodegón
  • Abstractos diversos

Erakusketak aldatu

Sariak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Elena Ziordia, Cira Crespo. (2020). Baginen : Euskal Herriko historia emakumeen bitartez. Txalaparta ISBN 978-84-18252-03-7. (Noiz kontsultatua: 2021-02-19).
  2. a b c «Museo de Bellas Artes de Bilbao - ARTEDER» www.bd-arteder.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-19).
  3. www.ondarebideak.eus. .
  4. a b c «JIMÉNEZ ESCUDERO, María Paz - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-19).
  5. a b (Gaztelaniaz) admin. (2019-10-23). «Mª Paz Jiménez Escudero (1909-1975)» Tal día como hoy (Noiz kontsultatua: 2021-02-19).

Kanpo estekak aldatu