Haile Selassie
Haile Selassie I.a, jaiotza izenez Ras Tafari Makonnen (Ejersa Goro, Etiopia, 1892ko uztailaren 23a - Addis Abeba, Etiopia, 1975eko abuztuaren 27a), 1930etik 1975era arte Etiopiako Enperadore izan zen.
Rastafari mugimenduaren sorrera piztu zuen 1930eko hamarkadan Jamaikan, erlijio izaeraduna, eta berarekin batera reggae musikarena.
BiografiaAldatu
Tafari Makkon ras-aren semea zen. Haren izeba Zauditu enperadorearen ondorengo eta enperadoreorde izendatu zuten (1917). Negus titulua lortu (1928) eta, izeba hil zenean, koroatu zuten, Haile Selassie izenarekin (1930).
Etiopia Nazioen Elkartean sartu zuen (1923) eta esklabotasuna galarazi (1924).
Italiarekiko independentzia ekonomikoa eskatu zuen eta italiarrak Etiopian indarrez sartu zirenean (1935) lehenbizi Djibutira eta gero Ingalaterrara ihes egin behar izan zuen. Britainiarren erasoaren ondorioz, 1941ean berriro Addis Abebara sartzeko modua izan zuen.
1974an, haren aginte aldian izan ziren goseteak zirela eta, armadak aginpidetik kendu eta kartzelara sartu zuten.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Haile Selassie |
- (Ingelesez) Etiopiako Kontseilu Inperiala