Noël d'Anjou
Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburua
Noël d'Anjou Olaizola (Irun, 1975 - ) finantzari eta euskal politikari jeltzalea da. 2024ko ekainaren 25etik aurrera Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburua da, Pradales gobernuan.[1].
Noël d'Anjou | |||
---|---|---|---|
2024ko ekainaren 25a - ← Pedro Azpiazu | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Irun, 1975 (49/50 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | finantzaria, bankaria eta politikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Kutxabank | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Biografia
aldatuEnpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea), Finantza Arriskuen Kudeaketan Masterra (BME Institutua), eta Zuzendaritza Orokorrean aditua (Deusto Business School), bankuen eta finantzen sektorean garatu du bere ibilbide profesionala, Crédit Agricole Indosuez eta Kutxabank taldeetan aritua. 2023az geroztik, Kutxabankeko Txikizkako Negozioaren Garapeneko zuzendaria izan da, eta 2024ko martxoaz geroztik, Norbolsa enpresan kontseilari ere izan da.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Eusko Jaurlaritza. Eusko Jaurlaritzaren egitura eta sailburuak. .
- ↑ ituna.eus
Kanpo estekak
aldatu