Marta Díez Napal

Politikaria

Marta Díez Napal (Antsoain, Nafarroa Garaia, 1975ko azaroaren 15a) politikaria da.

Marta Díez Napal

Alkate

Bizitza
Jaiotza1974ko azaroaren 15a (49 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Twitter: Martitzenea Edit the value on Wikidata

2023ko ekainaren 17an Antsoaingo alkate bilakatu zen 2023ko udal hauteskundeetan, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz.[1]

Biografia aldatu

Marta, Gloria eta Antonioren alaba da, Erriberan jaioak, Caparroson. Bi semeren ama da, bere bizi-proiektu nagusia eta garrantzitsuena. Euskalduna da, bere ahizpa bezala. Martaren familiak D ereduan matrikulatzeko apustua egin zuen, eta, beraz, oso eskertuta dago egin zioten opariagatik. Saltzaile eta Sortzen-eko koordinatzaile gisa lan egin du. Antsoaingo kultur koordinakundeko kide izan zen eta 2015/2019 legealdian Antsoaingo Udaleko kultura zinegotzia ere izan zen.[2]

2023ko ekainaren 17tik alkatea da Marta, Antsoaingo bigarren emakume alkatea, orain 32 urte Rosalia Etxeberria izan baitzen lehena. Euskal Herria Bildu bere taldearen, Contigo Navarra/Zurekin Antsoainen eta Geroa Bairen babesa jaso zuen alkate izendapenerako.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. «Hego Euskal Herriko alkateak 2023ko ekainak 17» EITB 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).
  2. «Entrevista a Marta Díez Napal, candidata de EH Bildu a la alcaldía de Antsoain» ehbildu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).
  3. Echarte, Sagrario Zabaleta. (2023-06-17). «Marta Díez, de EH Bildu, segunda mujer en la Alcaldía de Ansoáin» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-06-27).

Kanpo estekak aldatu