Inklings talde literario britaniarra izan zen. Partaide gehienak Oxfordeko Unibertsitatearekin lotuta zeuden eta sinismen kristauak zituzten. Taldearen bilkurak 1930eko hamarkada hasieran hasi zen hirurogeiko hamarkada arte; izan ere, taldearen urte aberatsenak 1949 arte iraun zuen.[1] Literatura zale porrokatuak ziren eta narratibari eta fikzioari balore berezia ematen zieten. Fantasiazko literatura bultzatu zuten.

Eagle and Child pub, Inklings taldea biltzen zen tokia.
Eagle and Clild pub. Izkina horretan biltzen zen taldea, The Rabbit Room deitzen zioten.

Taldearen partaideak aldatu

Garaian ohikoa zen moduan, guztiak gizonak ziren. Emakume bakarra hurbildu zen bileretara: Dorothy L. Sayers. Literatura hizketaldiaren partaide nagusiak hauek ziren:

Ohiturak eta bilerak aldatu

 
Zurezko plaka batek gogorazten du taldea esertzen zen tokia.

Taldea toki desberdinetan joan zen biltzen. 1949 arte, ostegunetan, afaldu ondoren Lewisen geletan biltzen zen, Oxfordeko Unibertsitatearen Magdalen Collegen. Bilkura horietan filosofia eta literaturari buruz hitz egiten zuten edo norberak egindako testuak irakurtzen zuten. Bilera horietan, esaterako, Tolkienen Eraztunen Jauna edo Charles Williamsen All Hallows' Eve lehen aldiz aurkeztu ziren. Dena dela, bilerak ez ziren oso formalak eta bazegoen txantetarako lekua. Denborarekin beste lokaletan ere bildu ziren: astearteetan, eguerdian, Oxfordeko Eagle and Child pubean. Geroago ere kale bereko beste pub batera hasi ziren joaten, Lamb & Flag.

Taldea oso informala zen: ez zegoen ez araurik ezta estatuturik ere.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Kilby, Clyde S., and Mead, Marjorie Lamp, eds. (1982) Brothers and Friends: the diaries of Major Warren Hamilton Lewis, 230 or., San Frantzisko: Harper and Row.
  2. https://books.google.es/books?id=-e1V5QrT-P8C&redir_esc=y&hl=es

Kanpo estekak aldatu