Erika Aifan

Guatemalako epailea

Erika Lorena Aifán Dávila (Guatemala, 1975) abokatu eta epailea da, korrupzioaren kontra egiteagatik hainbat jazarpen jaso ditu.

Erika Aifan

(2021)
Bizitza
Jaiotza1975 (48/49 urte)
Herrialdea Guatemala
BizilekuaWashington
Hezkuntza
HeziketaGuatemalako San Carlos Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakepailea, abokatua eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Robert F. Kennedy Human Rights (en) Itzuli
Jasotako sariak

Twitter: AifanErika Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Guatemalako San Carlos Unibertsitatean ikasi zuen zuzenbidea eta 2002ean epaile plaza lortu zuen. Hasieran, Ixchiguán-eko (San Marcos) epaitegian aritu zen hiru urtez, ondren, Jutiapan Cuilapan (Santa Rosa) aritu zen, eta azkenik Guatemalan. 2016an, "Arrisku Handiko D" epaile bihurtu zen.[1]

Alexander Sinibaldiren kontrako epaia zuzendu zuen, ministroak kalte-ordaina ordaintzeaz gain barkamen publikoa eskatu zuen epailearen aginduz.[1]

Gloria Patricia Porras eta Yassmín Barrios Aguilar epaileekin batera, Amerika barruko Giza Eskubideen Auzitegiaren babesa berezia jaso zuen Guatemalako Auzitegi Gorenak bere kontrako salaketa bat ahalbideratu zuenean. Gustavo Alejos politikariaren aurkako auzia jorratzen ari zela epaitegian frogak manipulatzen ari zirelako ustea zabaldu zen. Aifanek irabazi ditu horrelako gatazkak baina abokatuak kontratatu behar izan zituen bere kontura, zalantzazko karguei aurre egiteko.[2]Kasu horregatik, nazioarteko Epaileen elkarteen, gizarte mugimenduen eta AEB, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Alemania eta Bruselaseko enbaxadoreen babesa jaso zuen.[1] Epaileak bere kontrako 75 salaketa baino gehiago jaso ditu, pairatzen duen jazarpenaren erakusle.[1] Eraman dituen kasuak Fiskal Gorenaren eskutik edota CICIG-etik eratorritakoak dira (2007an Nazio Batuen Erakundearen babesarekin eratutako (Comisión Internacional contra la Impunidad en Guatemala)[3]

Andrew Gilmour NBE Giza Eskubideen Idazkari Gorenaren Ordea epailearen alde agertu da. Epaile eta abokatuen independentziaren gainean idazten duen errelatore bereziak eta egiaren, justiziaren, erreparazioaren errelatore bereziak Guatemalako Gobernuari idatzitako gutun bat argitaratu zuten, non Pablo Xitumul eta Erika Aifánek pairatutako eraso eta jazarpenak salatzen diren:

“Queremos expresar nuestra preocupación en lo tocante a la falta de garantías que aseguren la actuación independiente, tanto de los jueces en el plano individual como de la institución judicial en su conjunto”, los relatores afirman en su carta. “Esa fragilidad crea obstáculos en el acceso a la justicia, la verdad y la reparación, especialmente en casos de justicia de transición, lo que puede representar un grave retroceso en la lucha contra la impunidad”. (OACNUDH Guatemalako webgune ofizialean)[3]

2022an, Consuelo Porras Fiskalak zuzentzen duen Guatemalako Ministerio Publikoak (MP), Erika Aifán epaileak bere inmunitatea galdu dezan ekin dio.[4] Eskaria Fiscalía Especial contra la Impunidad (FEC) delakoan aurkeztu du, Rafael Curruchiche-k zuzendua.[5]

"La petición de retiro de antejuicio es en virtud que existen indicios con los cuales se puede establecer que la jueza Aifán Dávila de forma continuada y teniendo pleno conocimiento de la ley posiblemente ha abusado de su cargo y ha incumplido con sus deberes (...) al arrogarse la competencia de los hechos de la investigación del caso Comisiones Paralelas 2020”(FECI-ren eskaria, República-n jasoa, 2022ko urtarrilaren 13a).[5]

2022ko martxoaren 21ean Aifanek epaile kargua utzi[6] eta Washingtonen errefuxiatu zela jakinarazi zuen eta bertatik, nazioarteko ekimenak bultzatuko dituela adierazi ere.[7] Bere kontrako ehun bat prozesu penal zabaldu dizkiotela salatu du.[8]

Sariak eta Aitortzak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d (Gaztelaniaz) «Erika Aifán, la jueza bajo asedio» Plaza Pública (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
  2. (Ingelesez) «3 female Guatemalan judges defend rule of law despite attacks, attempts to remove them» NBC News (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
  3. a b «“El día que deje de creer será el día en que dejaré de luchar”» www.oacnudh.org.gt (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
  4. (Gaztelaniaz) MP solicita retiro de inmunidad contra Erika Aifán por supuesta comisión de delitos en el Caso Comisiones Paralelas 2020 – Prensa Libre. (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
  5. a b (Gaztelaniaz) Sanchez, Glenda. «MP solicita retirar la inmunidad a la jueza Erika Aifán por dos delitos» República.gt (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
  6. (Gaztelaniaz) Canel, Oscar. (2022-03-21). «Aifán: presiones, amenazas y hostigamientos me hacen imposible continuar» La Hora (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  7. (Gaztelaniaz) Vásquez, Jeanelly. (2022-03-21). «Aifán a El Faro: En Guatemala estaba en riesgo mi vida e integridad» La Hora (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  8. a b (Gaztelaniaz) «Exjueza Erika Aifán recibe premio de Unión Internacional de Magistrados» Prensa Comunitaria 2022-09-21 (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  9. (Ingelesez) «Former Judge Erika Aifán joins RFK Human Rights as a Distinguished Visiting Fellow | RFK Human Rights» ROBERT F. KENNEDY HUMAN RIGHTS (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).
  10. (Ingelesez) «2021 International Women of Courage Award Recipients Announced» United States Department of State (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
  11. (Gaztelaniaz) Guatemela, elPeriodico de. (2021-12-02). «Francia y Alemania entregarán un premio a la jueza Erika Aifán» elPeriodico (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).

Kanpo estekak aldatu