Rónán Mac Con Iomaire
Rónán Mac Con Iomaire (Galway, Irlanda, 1975eko urtarrilaren 2a), irlandar idazle eta TG4 telebista kateko aurkezle eta Raidió na Gaeltachta irraitiko esatari bat da. Connemara eskualdeko irlandera hiztuna da eta Gaeltacht eremuak kudeatzen dituen Údarás na Gaeltachta erakundeko Eskualde eta Komunitateen Garapen eta Hizkuntza zuzendaria.
Rónán Mac Con Iomaire | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Galway, 1975eko urtarrilaren 2a (49 urte) |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Familia | |
Aita | Tomás Mac Con Iomaire |
Hezkuntza | |
Heziketa | Dublin City University |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta aurkezlea |
Tomás Mac Con Iomaire irrati esataria eta Mairéaden semea da, eta Donncha Mac Con Iomaire eta Síle Nic Con Iomairen anaia. Dublingo Hiri Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatu zen.
Gainera, itsasgizon trebea, triatleta eta korrikalaria ere bada, 2011an Connemara eta Aran Uharteetako eremuko TríSpórt triatloi elkartearen sortzailea ere bada.