Jon Abril

euskal kazetari eta politikaria

Jon Abril Olaetxea (Bera, Nafarroa, 1975) kazetaria, bertsolaria, politikaria, idazlea eta dokumentalgilea da. 2019an Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusi izendatu zuten.[1]

Jon Abril

Elhuyar Fundazioako zuzendari

2019ko ekainaren 11 -
Leire Cancio Orueta
Bizitza
JaiotzaBera, 1975 (48/49 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta kazetaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Aralar

Inguma: jon-abril-olaetxea Literaturaren Zubitegia: 1089

Kazetari eta kultur dinamizatzaile gisa jardun ondoren, Aralarren politikari hasi zen. Berako alkateordea izan da 2003 eta 2007 urteen artean[2], eta baita 2011 eta 2015 urteen artean ere. 2007-2011 legegintzaldian ere zinegotzi gisa jardun zen.

Biografia aldatu

Aralarreko koordinatzaileordearen kargua hartu zuen 2006ko azaroan Bilboko Euskalduna jauregian ospatu zen "Ezkerraberri" Aralarren III. kongresuan zuzendaritzakide hautatua izan eta gero.

Kazetari gisa hainbat hedabidetan jardun izan da, erredaktore eta kolaboratzaile lanetan, besteren artean, Argian, Egunkarian, Xorroxinen, Nabarran, Euskalerria Irratian eta Bortzirietako Ttipi-Ttapa telebistan. Azken honetan ari zela, 2000ko abuztuaren 17an, Audientzia Nazionalaren kanpoaldean akreditazio gabe grabatzeagatik, ETA erakunde armatuarekin kolaboratzeagatik epaitu zuten.[3]

2002an Mariano Izeta elizondoarraren biografia argitaratu zuen Bidegileak sailean (Eusko Jaurlaritza)

2003an Helloak Txinan liburua argitaratu zuen Txalaparta argitaletxearekin, Asiako herrialdera egindako bidaiaren kronika.

2016. urtean zerbitzari lanera erbesteraturiko emakumeen lekukotasun eta omenaldi den Neskatoak izeneko dokumentala zuzendu zuen.

Nafarroako eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketetako epaile lanetan jardun da 1995etik gaur egun arte.

Euskokultur Fundazioan ari da, lehenik aholkulari gisa eta gero patronatukide, eta 2019ko ekainean, Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusi izendatu zuten[1].

2021eko Tene Mujika sariaren bidez, 2022anm Isildutako eskuak liburua argitaratu zuen. Bertan gerra osteko emakume langileen kontakizuna egiten da.

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Jon Abril izango da Elhuyar fundazioaren zuzendari berria» El Diario Vasco 2019-06-20 (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  2. «Â«EB-Aralar koalizioak gehiengo osoak ekiditen lagunduko du»» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  3. «Jon Abril kazetariak sei hilabeteko zigorra onartu du, espetxea saihesteko.» Berria.eus (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).

Kanpo estekak aldatu