Urriaren 12
data
Urriaren 12a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeita bostgarren eguna da, 286.a bisurteetan. 80 egun falta dira urtea amaitzeko.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1975 - German Aguirre Irazuegui taxilaria erail zuten Araban. Familiak Guardia Zibilari egotzi zion atentatua, baina Guardia Zibilak ETAri[1].
- 2006 - Istiluak Iruñean eskuin-mutur espainiarreko manifestaldi falangista baten eta biztanleen artean.
- 2007 - Kale-istilu larriak eta bi atxilotu izan ziren Donostian, Espainiako Falangeak burutu beharreko manifestazioaren aurkako protesten ondorioz.
- 2010 - Kirol-hegazkin frantses batek Baztanen istripua izan zuen eta bere 3 bidaiariak hil ziren.
MunduaAldatu
- 1968 - Ekuatore Gineak (Ginea Espainiarra izandakoak) Espainiarekiko independentzia eskuratu zuen.
- 1999 - Munduko biztanleria 6.000 miloi pertsonetara iritsi zen.
- 2000 - Al-Qaedako zelula batek, Yemengo Adengo portuan ainguratuta zegoela, USS Coleren aurkako atentatua burutu zuen.
- 2002 - Atentatua Balin, 202 hildako eta 300 zauritu Indonesiako Al-Qaedak eginiko erasoan.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1986 - Tafallan Nafarroa Oinez jaialdia ospatu zen.
MunduaAldatu
- 1992 - Hero ("Heroi") filma estreinatu zen, Stephen Frearsek zuzendu eta Dustin Hoffman, Geena Davis eta Andy García aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- Klima Aldaketaren Gobernuarteko Taldeak eta Al Gore estatubatuarrak 2007ko Bakearen Nobel Saria irabazi zuten.
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1656 - Juan Goienetxe Gaston, nafar administrari, idazkari eta negozio-gizona (h. 1735).
- 1850 - Serafín Basterra, bizkaitar eskultorea (h. 1927).
- 1898 - Felix Sesumaga, euskal herritar futbolaria (h. 1925).
- 1905 - Henri Haget, euskal errugbilaria (h. 1967).
- 1915 - Jesus Galindez, amurriar irakasle eta politikaria (h. 1956).
- 1918 - Francisco Javier Saenz de Oiza, nafar arkitektoa (h. 2000).
- 1920 - Lorenzo Albizua, bizkaitar futbolaria (h. 1981).
- 1931 - Bixente Etxeandia, gipuzkoar futbolaria, Deportivo Alavésen historian gol gehien sartu dituen hirugarren jokalaria izandakoa (h. 2019).
- 1934 - Miguel Berakoetxea, nafar aizkolari ohia.
- 1955 - Roge Blasco, bizkaitar kazetari, irrati esatari eta telebista aurkezlea.
- 1961 - Diego Garcia, euskal atleta, maratoietan espezializatua (h. 2001).
- 1963 - Mauro Urriza, nafar musikaria eta musikagilea (h. 2014).
- 1968 - David Azurza, gipuzkoar abeslaria eta musikagilea.
- 1969 - Joseba Arruti, bizkaitar kazetaria.
- 1973 - Unai Iparragirre, gipuzkoar komunikazio langilea, 2021etik ETBko zuzendaria.
- 1974 -
- Amagoia Lauzirika, gipuzkoar aktorea eta komunikazio-prestatzailea.
- David Ruiz Gómez, gipuzkoar futbolaria ohia.
- 1975 - Iker Lauroba, gipuzkoar abeslaria, Lauroba musika taldearen sortzailea.
- 1977 - Urtzi Urrutikoetxea, bizkaitar idazlea.
- 1986 - Oskitz Estefania, gipuzkoar futbolaria.
- 1995 - Mikel Pradera Belar, bizkaitar futbolaria.
- 2000 - Alexandre Léauté, bretainiar-lapurtar txirrindulari paralinpikoa.
- 2001 -
- Haizea Arana, gipuzkoar bertsolaria.
- Oihana Arana, gipuzkoar bertsolaria eta idazlea.
- Malcom Ares, bizkaitar futbolaria.
MunduaAldatu
- 1350 - Dimitri I.a Moskukoa, Moskuko Printze Handia (h. 1389).
- 1490 - Bernardo Pisano, italiar musikagilea (h. 1548).
- 1537 - Eduardo VI.a Ingalaterrakoa, Ingalaterra eta Irlandako erregea (h. 1553).
- 1798 - Petri I.a Brasilgoa, Askatzailea, Brasilgo lehen enperadorea (h. 1834).
- 1808 - Victor Considerant, frantziar ekintzaile eta idazle sozialista (h. 1893).
- 1810 - Nísia Floresta, brasildar hezitzailea, idazlea eta poeta, Brasilen feminismoaren aitzindaritzat joa (h. 1885).
- 1811 - Thomas C. Jerdon, britainiar mediku, zoologo eta botanikaria (h. 1872).
- 1840 - Helena Modrzejewska, poloniar aktorea (h. 1909).
- 1855 - Arthur Nikisch, hungariar orkestra-zuzendaria (h. 1922).
- 1858 - Cipriano Castro, Venezuelako presidentea (h. 1924).
- 1860 - Émile Pouget, frantziar anarkokomunista (h. 1931).
- 1865 - Arthur Harden, ingeles kimikaria, 1929ko Kimikako Nobel Saria (h. 1940).
- 1866 - Ramsay MacDonald, Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1937).
- 1872 - Ralph Vaughan Williams, ingeles musikagilea, zuzendaria eta organo-jotzailea (h. 1958).
- 1875 - Aleister Crowley, britainiar poeta entsegulari eta nobela idazlea (h. 1947).
- 1878 - Karl Buresch, Austriako kantzilerra (h. 1936).
- 1884 - Louis Alibèrt, frantziar hizkuntzalari eta gramatikalaria, okzitanieraren normalkuntzan garrantzi handia izan zuena (h. 1959).
- 1889 -
- Alma Karlin, esloveniar idazlea, poeta, bidaiaria, etnologoa eta poliglota (h. 1950).
- Joseph Laniel, Frantziako lehen ministroa (h. 1975).
- 1890 - Luís de Freitas Branco, portugaldar musikagilea eta musikologoa (h. 1955).
- 1891 -
- Fumimaro Konoe, Japoniako Lehen Ministroa (h. 1945).
- Edith Stein, Gurutzeko Teresa Benedikta, judu-alemaniar filosofoa eta santua (h. 1942).
- 1896 - Eugenio Montale, italilar poeta, 1975eko Literaturako Nobel Saria (h. 1981).
- 1900 - Luis Alberto Sánchez, peruar poligrafoa, politikaria eta hezitzailea (h. 1994).
- 1901 - Cristina Valls, mallorcar aktorea, XX. mendearen lehen erdiko Mallorcako antzerkiaren bultzatzaileetako bat (h. 1982).
- 1904 - Ding Ling, txinatar idazlea (h. 1986).
- 1912 - Dionisio Ridruejo, espainiar politikari frankista eta idazlea (h. 1975).
- 1919 - Gilles Beaudoin, Quebeceko politikaria (h. 2007).
- 1921 - Kenneth Griffith, galestar aktorea (h. 2006).
- 1925 - Denis Lazure, Quebeceko politikaria.
- 1926 - César Pelli, argentinar arkitektoa (h. 2019).
- 1933 - Titus Buberník, eslovakiar futbolaria (h. 2022).
- 1934 -
- Richard Meier, estatubatuar arkitektoa.
- Albert Shiryaev, errusiar matematikaria.
- 1935 - Luciano Pavarotti, italiar tenorra, XX. mendearen bigarren erdialdeko operako abeslarien artean ospetsuena (h. 2007).
- 1937 - Robert Mangold, estatubatuar margolari minimalista.
- 1938 - Nina Andreieva, sobietar eta errusiar kimikaria, irakaslea, idazlea eta ekintzaile politikoa (h. 2020).
- 1940 - Teresa Icaza, panamar artista plastikoa (h. 2010).
- 1941 - José María González-Sinde, espainiar zinema-ekoizle eta zinema-zuzendaria (h. 1992).
- 1944 - Kuniya Daini, japoniar futbolari ohia.
- 1945 -
- Aurore Clément, frantziar aktorea.
- Lluis el Sifoner, valentziar musikari, filologo, idazle eta musika kritikaria.
- 1947 - Manuel Asur, asturiar poeta.
- 1948 - Rick Parfitt, ingeles gitarrajolea eta Status Quo taldeko kidea (h. 2016).
- 1949 - Ilich Ramírez, Carlos Txakala, venezuelar terrorista.
- 1950 -
- Susan Anton, estatubatuar aktorea.
- José Carlos Serrão, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Kaga Takeshi, estatubatuar aktorea.
- 1951 - Pilar Pedraza, espainiar idazlea eta unibertsitateko irakaslea.
- 1952 - Danielle Proulx, Quebeceko aktorea.
- 1954 - Xuacu Amieva, asturiar gaitaria.
- 1956 -
- Trần Đại Quang, Vietnamgo presidentea (h. 2018).
- Dave Vanian, ingeles musikaria, The Damned taldeko abeslaria.
- 1960 - Hiroyuki Sanada, japoniar aktorea.
- 1962 -
- Bashkim Fino, Albaniako lehen ministroa (h. 2021).
- Deborah Foreman, estatubatuar aktorea.
- Carlos Bernard, estatubatuar aktorea.
- 1963 -
- Hilda Lizarazu, argentinar rock and roll abeslari eta musikagilea.
- Satoshi Kon, japoniar film-zuzendaria.
- 1966 -
- Jonathan Crombie, kanadar aktorea.
- Brian Kennedy, Ipar Irlandako musikaria.
- Luis Zahera, galiziar aktorea.
- 1967 - Saara Kuugongelwa, Namibiako lehen ministroa.
- 1968 -
- Hugh Jackman, australiar aktore eta abeslaria.
- Adam Rich, estatubatuar aktorea (h. 2023).
- 1969 -
- Judit Mascó, kataluniar modeloa, idazlea eta telebista aurkezlea.
- Željko Milinovič, esloveniar futbolari ohia.
- 1970 -
- Cody Cameron, estatubatuar aktorea.
- Kirk Cameron, estatubatuar aktorea.
- Pilar Castro, espainiar aktore eta dantzaria.
- 1971 -
- Pilar Adón, espainiar idazle eta itzultzailea.
- Rosie Alfaro, estatubatuar hiltzailea, Kaliforniako heriotz korridorean dagoena.
- Ahn Jae Wook, hegokorear aktore, musikagile eta abeslaria.
- 1972 - Irina Pantaeva, errusiar modelo eta aktorea.
- 1975 - Marion Jones, estatubatuar atleta.
- 1976 - Kajsa Bergqvist, suediar atleta, altuera jauzian aditua.
- 1977 -
- Cristie Kerr, estatubatuar golfaria.
- Bode Miller, estatubatuar eskiatzaile alpino ohia.
- 1979 - Katharine Burr Blodgett, estatubatuar fisikari eta asmatzaile aitzindaria (j. 1898).
- 1980 -
- Soledad Pastorutti, La Sole, argentinar musikagile eta folk abeslaria.
- Diana Zurco, argentinar irrati-esataria eta telebista-aurkezlea.
- 1981 -
- D'or Fischer, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Tom Guiry, estatubatuar aktorea.
- Sneha, indiar aktorea.
- 1982 - Molly Bennett, irlandar abeslaria.
- 1983 - Alex Brosque, australiar futbolaria.
- 1985 - Greig Laidlaw, eskoziar errugbi jokalaria.
- 1990 - Melody, espainiar abeslaria, abestigilea, aktorea eta modeloa.
- 1999 - Natalia Tubio, traineru estropadetako galiziar patroia.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1328 - Klementzia Hungariakoa, Frantzia eta Nafarroako erregina ezkontidea (j. 1293).
- 1896 - Manuel Maria Gortazar, bizkaitar politikaria eta Bilboko alkatea (j. 1824).
- 1947 - Blas Alegria, euskal idazlea (j. 1883).
- 1994 - Antonio Maria Labaien, euskal idazlea eta politikaria, euskarazko lehen antzerkilaria (j. 1898).
- 1996 - Roger Lapébie, lapurtar txirrindularia, 1937ko Frantziako Tourreko irabazlea (j. 1911).
- 2007 - Brigitte Varangot, lapurtar golf-jokalari amateurra (j. 1940).
- 2008 - María Puy Pérez, nafar emakumea, mutil-lagun ohiak erailda (j. 1958).
- 2010 - Antton Ormaza, bizkaitar politikaria, euskal abertzaletasunaren figura klabea trantsizioan (j. 1922).
- 2011 - Benita Uribarrena, PCEko bizkaitar militantea eta Emakume Antifrankisten Espainiako Batasuneko ekintzailea, Ipar Katalunian (j. 1922).
- 2022 - Jon Agirre Agiriano, arabar ETAkide eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kidea (j. 1942).
MunduaAldatu
- 638 - Honorio I.a, Aita santua.
- 642 - Joan IV.a, Aita santua.
- 1320 - Mikel IX.a Paleologo, Bizantziar Inperioko enperadorea (j. 1277).
- 1492 - Piero della Francesca, goiz Pizkundeko margolaria.
- 1565 - Jean Ribault, frantziar kolonizatzailea (j. 1520).
- 1576 - Maximiliano II.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1527).
- 1590 - Kanō Eitoku, japoniar margolaria (j. 1543).
- 1614 - Joan Idiakez, espainiar politikaria (j. 1540).
- 1622 - Carel Fabritius, herbehereetar margolaria (j. 1622).
- 1692 - Giovanni Battista Vitali, italiar musikagilea eta biolin-jotzailea (j. 1632).
- 1730 - Frederiko IV.a Danimarkakoa, Danimarkako eta Norvegiako erregea (j. 1671).
- 1807 - Jean-Marie-Jérôme Fleuriot de Langle, frantziar militar eta idazlea (j. 1749).
- 1812 - Juan José Castelli, argentinar abertzalea (j. 1764).
- 1845 - Elizabeth Fry, ingeles ekintzaile, erizain eta kuakeroa (j. 1780).
- 1858 - Hiroshige, japoniar margolaria eta grabatzailea (j. 1797).
- 1859 - Robert Stephenson, ingeles ingeniari zibila (j. 1803).
- 1870 - Robert E. Lee, estatubatuar militarra (j. 1807).
- 1875 - Jean-Baptiste Carpeaux, frantziar eskultore eta margolaria (j. 1827).
- 1878 - Adelina Haitikoa, Haitiko enperatriz ezkontidea (j. 1820).
- 1887 - Dinah Craik, ingeles idazlea (j. 1826).
- 1914 - Margaret E. Knight, estatubatuar asmatzailea (j. 1838).
- 1915 - Edith Cavell, britainiar erizaina, erizaintza modernoaren aintzindaria Belgikan eta Lehen Mundu Gerran heriotzera kondenatua (j. 1865).
- 1916 - Gabino Ezeiza, argentinar musikaria eta paialaria (j. 1858).
- 1924 - Anatole France, frantziar idazlea (j. 1844).
- 1926 -
- Edwin Abbott Abbott, ingeles eskola-maisu, teologo, apaiz anglikano eta idazlea (j. 1838).
- Paul Puhallo von Brlog, Austria-Hungariako armadaren Jeneral serbo-kroaziarra (j. 1856).
- 1934 - Gertrude Käsebier, estatubatuar argazkilaria (j. 1852).
- 1941 - Manuela Vargas, espainiar flamenko dantzari ijitoa (j. 1941).
- 1942 - Manuel Zarauza, kantabriar hegazkinlaria, Gerra Zibil garaian aparteko hegazkinlari izandakoa (j. 1917).
- 1953 - Hjalmar Hammarskjöld, Suediako lehen ministroa (j. 1862).
- 1960 - Joseph Gregor, austriar idazle eta antzerki irakaslea (j. 1888).
- 1964 - Mary Pinchot Meyer, estatubatuar kazetari eta margolaria (j. 1920).
- 1967 - Edith Fischerström, suediar margolari, artista grafiko, eskultore eta arte irakaslea (j. 1881).
- 1969 -
- Sonja Henie, norvegiar izotz patinatzailea eta aktorea (j. 1912).
- Serge Poliakoff, errusiar-frantziar margolaria (j. 1906).
- 1971 -
- Dean Acheson, estatubatuar abokatu eta politikaria, AEBetako Estatu idazkaria (j. 1893).
- Gene Vincent, estatubatuar musikaria, rock and rollaren eta rockabillyaren aitzindarietako bat (j. 1935).
- 1987 - Fahri Korutürk, Turkiako presidentea (j. 1903).
- 1988 - Rafael García Serrano, nafar idazle eta kazetaria (j. 1917).
- 1991 - Arkadi Strugatski, errusiar idazlea, bere anaiarekin batera zientzia fikzioan aritutakoa (j. 1925).
- 1996 - René Lacoste, Krokodilo, frantziar tenislaria eta Lacoste jantzi markaren sortzailea (j. 1898).
- 1997 - John Denver, estatubatuar abeslari, kantautore eta ekintzailea (j. 1943).
- 1999 - Wilt Chamberlain, estatubatuar saskibaloi-jokalaria, NBAko inoizko hoberenetarikoa (j. 1936).
- 2006 - Gillo Pontecorvo, italiar zinema zuzendaria (j. 1919).
- 2007 - Kisho Kurokawa, japoniar arkitektoa (j. 1934).
- 2009 - Frank Vandenbroucke, belgikar txirrindularia (j. 1974).
- 2010 - Manuel Alexandre, espainiar aktorea (j. 1917).
- 2011 -
- Dennis Ritchie, estatubatuar fisikaria, C programazio lengoaiaren sortzailea eta Unix sistema eragilearen sortzaileetako bat (j. 1941).
- Hidemaro Watanabe, japoniar futbolaria (j. 1924).
- 2013 - Oscar Hijuelos, estatubatuar idazlea (j. 1951).
- 2020 -
- Conchata Ferrell, estatubatuar aktorea (j. 1943).
- Yehoshua Kenaz, israeldar eleberrigilea (j. 1937).
- Litokwa Tomeing, Marshall Uharteetako presidentea (j. 1939).
- 2021 - Paddy Moloney, irlandar musikaria, The Chieftains taldeko liderra (j. 1938).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Santu kristauak: Pilarreko Ama Birjina, Serafin
- Sehaska egutegiko izendegia: Pilare, Pili, Zutoia, Abene eta Arbil.
- Arrautzaren munduko eguna.
- Argentina: Dibertsitate Kulturala Errespetatzeko Eguna.
- Belize: Panamerikar Eguna eta Kolonen Eguna.
- Bolivia: Deskolonizazioaren Eguna.
- Txile: Amerikaren Aurkikuntza.
- Kolonbia: Arrazaren Eguna.
- Costa Rica: Kultura Topaketen Eguna.
- Espainia: Espainiako Egun Nazionala (Hispanitatearen Eguna).
- El Salvador: Arrazaren Eguna / Hispanitatearen Eguna.
- AEB: Kolonen Eguna. (Columbus Day)
- Guatemala: Arrazaren Eguna / Hispanitatearen Eguna.
- Ekuatore Ginea: Independentziaren Eguna.
- Honduras: Arrazaren Eguna / Hispanitatearen Eguna.
- Peru: Amerikaren Eguna.
- Mendebaldeko Sahara: Nazio Batasunaren Eguna.
- Uruguai: Amerikaren Eguna.
- Venezuela: Erresistentzia Indigenoan Eguna.
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) German Agirre, otro asesinato con una sombra verde | Viento Sur. (Noiz kontsultatua: 2020-10-12).