Iurdana Akasuso Atutxa

Iurdana Akasuso zuzendaria Azkue Fundazioan

Iurdana Akasuso Atutxa (Santutxu, Bilbo, 1975eko irailaren 23a) soziologo eta kultur kudeatzaile bizkaitarra da. Azkue Fundazioko zuzendari kudeatzailea da 2013tik eta Dimako zinegotzia 2011tik.[1]

Iurdana Akasuso Atutxa

Bizitza
JaiotzaSantutxu eta Bilbo1975eko irailaren 23a (48 urte)
Jarduerak
Jarduerakmanagerra
Enplegatzailea(k)Azkue Fundazioa

Lan-ibilbidea

aldatu

Deustuko Unibertsitatean soziologian lizentziatua 1998an, eta Mondragon Unibertsitatean Humanitateetan 2008an. Ondoren bi graduondoko egin zituen: Jakitez (Eusko IkaskuntzaEHU) eta Kooperatibagintzan Aditua (Mondragon Unibertsitatea). Ikasi bitartean bekadun aritu zen Eusko Ikaskuntzan, LKS Consultores kooperatiban eta Eroskin. 2001ean Arrasateko Alecop kooperatiban enpresa-tutore lanetan hasi zen.

2003 eta 2013 bitartean Igorreko BATZ S.COOP. kooperatibako giza baliabideen teknikaria izan zen. 2013ko maiatzean Azkue Fundazioan hasi zen beharrean.

Azkue Fundazioko zuzendari kudeatzailea

aldatu

Azkue Fundazioko zuzendari gisa euskarazko teknologia digitalen erabilera zabaldu, sustatu eta ezagutarazteko lanak bultzatu ditu, hala nola, blogak, memeak, bideojokoak, podcastak...[2][3][4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Akasuso Atutxa, Iurdana. Azkue Fundazioko zuzendari kudeatzailea. Bizkaiko Aldundia.
  2. Larrañaga Sarasola, Itziar. (2017-06-14). «Iurdana Acasuso, Azkue Fundazioko zuzendaria: "Euskarazko blogak zabaldu, sustatu eta ezagutarazteko lanean jarraituko dugu" - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
  3. «Jokoteknia euskarazko bideojokoen jardunaldia izango da bihar, Bilbon» Berria 2023-11-10 (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
  4. «Literatura feminista oinarri duen podcast bat sortu dute» Berria 2022-02-20 (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu