Ondarroa
Ondarroa (Ondarru bertako hizkeran[erreferentzia behar]) Bizkaiko ipar-ekialdeko ertzean dagoen kostaldeko udalerria da, Lea-Artibai eskualdekoa. Bilbotik 65 kilometrora dago, eta Bizkaiko udalerririk ekialdekoena da, Gipuzkoarekiko mugan. 8.617 biztanle zituen 2016. urtean. Arrantzaren inguruan eraiki dute herriko ekonomia, batez ere azken mendeetan.
Ondarroa | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Ondarroa | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Lea-Artibai | ||||||||||
Izen ofiziala | Ondarroa | ||||||||||
Alkatea | Urtza Alkorta (EH Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 48700 | ||||||||||
INE kodea | 48073 | ||||||||||
Herritarra | ondarroar (ondarrutar) | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°19′19″N 2°25′10″W / 43.321944444444°N 2.4194444444444°W | ||||||||||
Azalera | 3,6 km² | ||||||||||
Garaiera | 1 metro | ||||||||||
Distantzia | 65 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 8.179 (2023) −67 (2023)/(2022)/(2021)/(2020)/(2019)/(2018)/(2017ko urtarrilaren 1a)/(2016)/(2015)/(2014)/(2013)/(2012)/(2011)/(2010)/(2009)/(2008)/(2007)/(2006)/(2005)/(2004)/(2002)/(2001) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 2.458,89 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | -% 11 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 19,43 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 31,37 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 73,32 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 1,92 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 10,76 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 75,9 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 70.5 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1327 irailaren 28 hiri gutuna. urtea | ||||||||||
Webgunea | http://www.ondarroa.eus |
Izena
aldatuBatzuen arabera, Ondarroa izena 'hondar ahoa' hitzetatik eratorria da. Hala ere, 'aho' hitza, amaierako 'a'-rik gabe, Ugao, Sestao eta Bilbao udalerrietan balizkoa baldin bada ere, Ondarroan 'oha' itxuraz dugu, eta ez 'aho'. Hortaz, jatorrizko izena "Ondarraoa" izango litzateke, eta horren arrastorik ez dago inon ere. Beste bide batetik jota, berriz, Ondarrola hitzetik eratorria izan litekeela ere esan izan da, "-ola" atzizkia ugaritasun esanguraz euskal toponimian maiz azaltzen baita: Urkiola, Aretxola, Pagola, Artola etab. Azken kasu honetan herriaren izenak 'hondartza' edo 'hondar piloa' esan nahiko luke.
Inguru naturala
aldatuOndarroak Berriatuako udalerriarekin egiten du muga (mendebal eta hegoaldean), eta Mutrikurekin ekialdean. Berriatua 1974tik 1983ra Ondarroako auzo izan zen[4], anexio baten ondorioz.
Ondarroa, kostaldeko beste herri asko bezala, (Mutriku esaterako), oso malkartsua da. Artibai errekaren bokalean kokaturik, eremu oso estuan hedatzen da. Herri inguruko mendiak honakoak dira: Arrigorri (158 m), Santa Gurutz (336 m), Arrikuntzalde (400 m), Pertika, Kalamendi (314 m) Urtzelai (212 m) eta Mustutxuru (147 m).
Udalerriak herrigune bat du. Bertan kokatzen dira etxerik gehienak, eta baita portua ere. Hiru nekazal-auzo ere baditu: Errenteria, ibaiaren alboan, Berriatuara joateko bidean. Goimendia auzoa, kostaldean. Eta Gorozika auzoa, Gipuzkoarekin muga egiten. Azken auzo honetan San Juan ermita dago (egun horretan ospatzen da auzoko jaia), eta baita baserri historikoak ere. Adibidez, Goxizkoa baserria. Gorozikako erdigunetik kanpo, badago beste ermita bat ere: Santa Gurutz, lurrez Berriatua dena baina Ondarroa gainean dagoena.
Mugakideak
aldatuHistoria
aldatuAntzinaroa
aldatuOndarroako Iparragirre kalean Erromatar Inperio garaiko zeramika zatiak topatu dira. Ikerlarien aburuz, zeramikazko ontzi hauek itsas garraioarekin eta arrantzarekin lotuta egongo lirateke.[5]
Erdi aroa
aldatuOndarroa 1327ko irailaren 28an sortu zen Maria Diaz Harokoak emandako hiri-gutunaren bitartez. Logroñoko forua eman zitzaion. Alfontso XI.a Gaztelakoa erregeak Artibai ibaian zegoen zerratokia ustiatzeko baimena eman zuen, gaur egun zubi zaharra den tokian. Ondoren, Errenteria auzoa batu zitzaion Ondarroari, "Amalloko Errenteria" izenez ezagutzen zena.
Zortzi urte beranduago, Bizkaiko jaun‑andreek dohaintza hori berretsi eta hobetu egin zuten, hiribilduari probestu‑eskubidea eman baitzioten, ondarroarrak segurtasun handiagoz bizi zitezen, udalerria harresiz inguratuta.
1351n, Plentzia, Lekeitio eta Bilborekin, Ingalaterraren aurkako ligan parte hartu zuen, ingelesek Biarritz eta Baiona okupatu eta gero. XV. mendean zehar, Bandoen arteko borroka odoltsuek Ondarroa elkortu zuten. Horretaz guztiaz izango lukete zer esanik etxe boteretsuetako jauntxoek (Arantzibia, Yarza, Ganboa); eta, agian, 1462an hiribildua kiskali zuen suteaz ere bai.
Ondarroaren hiri gutunak gatazkak ekarri zituen Ondarroa eta Berriatuaren artean. Gatazka horretan sartuta zegoen Arantzibia etxea ere. Arazoa hauxe zen: Ondarroako hiri gutunak Ondarroa eta Berriatua arteko lur asko erabilera komunerako uzten zituela. Puntu hauen inguruan sortu ziren eztabaidak: Ondarroako zubia, Errenteriako mugak, Zaldu, Iramategi, Alliri eta Arriaga baserriak, Gorozikako Allenda etxea... Hurrengo mendeetan eztabaida asko izan ziren, akordioen eta epai bidez konpontzen joan zirenak.[6]
Mende hauetan Artibai ibaian 23 burdinola ere egon ziren, eta hango burdin asko Ondarroako portutik ateratzen zen txalupetan. Hala ere, ibaiak sakonera gutxi zuenez, txaluparik handienek ezin zuten portura sartu, eta horrek asko mugatu zuen Ondarroako itsas-merkataritzaren garapena (garai hartan hondoa jotako txalupa askoren testigantza asko daude). Hala ere, Ondarroako txalupen presentzia dokumentatuta dago Flandesen, Sizilian, Ingalaterran, Portugalen edota Ekialde Ertainean. Bidaia hauek Aro Berrira arte iraun zuten, eta orduan krisian sartu ziren.[7]
Gaur egun Santa Klara ermita dagoen lekuan su handiak egiten ziren gauetan eta ekaitz gogorretan, txalupak portura ezin sartuta zebiltzanean hauek gidatzeko. Ondarroako Santa Klararen lehen aipamena 1487koa da, baina ezin da esan ordurako ermitarik bazegoenik. Agian kultu hutsa izango zen, edo santuaren irudi bat kapera txiki batean.[8]
Aro modernoa
aldatuHenao historiagileak Averiguaciones de las antigüedades de Cantabria liburuan Filipe II.a Espainiakoaren garaian Ondarroan hirurogei itsasontzi handi bazirela dio, Frantziako, Portugalgo eta Andaluziako portu urrunetara joaten zirenak. Izan ere, XVI. mendean, ontziola garrantzitsuak zeuden herrian eta, 2014an Ondarroako Historia Zaleak elkarteak zabaldu zuenez[9], Domingo Apallua bertako armadoreak agindu zuen Victoria itsasontzia egitea segur aski herrian bertan[10]. Victoria izan zen mundu bira egindako lehena.
1624ko apirilaren 17an Bizkaiko Jaurerriko Batzar Orokorrak erabaki zuen kostaldeko herriak gotortzea, holandar txalupen eraso baten beldur zelako. Sebastian de Arancibia izendatu zuten Ondarroa eta Berriatuako kapitain. 1681ean Ondarroak bi artilleria pieza zeuzkan. Eta 1703an bi talaia eraiki zituzten herrian, erasoetatik babesteko, Bizkaiko Diputazioaren aginduz. 1721ean Marsellatik zabaldu zen epidemia baten ondorioz, Bizkaiko Jaurerriak lau guardia ipini zituen Ondarroan, Gipuzkoako muga zaintzen. 1779an Ondarroan bi kainoi omen zeuden, baina egoera txarrean.[11]
Mahastiek presentzia handia eduki zuten Aro Berrian. Maria Diaz de Harok emandako herri gutunean ere aipatzen dira mahasti hauek[12]. Herriko lur-jabeek txakolina egiten zuten mahats horrekin, eta herriko kontzejuan zuten boterea aprobetxatzen zuten euren aldeko arauak onartzeko. XVIII. mendean, adibidez, kanpoko ardo merkeagoa ekartzea debekatu zuten, herrian egindako txakolin garestiagoa amaitu arte. Horrek arrantzaleen protestak eragin zituen, arrantzara joateko ardo merkeagoa nahi izaten zutelako. Izan ere, Aro Berrian zehar herriko politika gero eta oligarkikoagoa bihurtuko zen, eta boterea familia jakin batzuen artean banatuko zen: Aranzibia, Urunaga, Aranza...[13]
Urteekin, mahastiak desagertuz joan ziren, eta euren lekua sagastiek hartu zuten. Agustin Zubikarai ikerlariaren esanetan, XX. mendean 26 sagardotegi ere egon ziren herrian. Sagardoa kanpora ere saltzen zen, balandren bidez (itsasoz merkantziak garraiatzen zituzten txalupak).[12]
Erdi Arotik XVI. mende amaierara arte herriko arrain transformazio industriak gaziketa egiten zuen. XVI. mendetik XIX. mendera arte eskabetxea egin zen nagusi. Arlo hau Kofradiak erregulatzen zuen. XVIII. mendean, sektorearen (eta arrantzaren) krisia zela eta, Kofradiak berak sortu zituen bere eskabetxe-lantegi propioak.[7]
Ondarroako historiako gertakaririk lazgarrienetako bat 1794ko abuztuaren 28an gertatu zen: konbentzioko gerratearen borrokak zeuden garai hartan eta frantses armada herrian sartu eta su eman zion, eta arpilatu. Ondarroa modu lazgarri horretan sartu zen aro garaikidera.
XIX. mendean
aldatuXIX. mendeko historia ekonomikoa
aldatuAntzina‑antzinatik Ondarroako portuak mugimendu handia eta marinel adoretsuak izan ditu. Marinel horiek Kantauri itsasoaren zangartasuna oso gertutik ezagutu dute: 1878ko martxoaren 20ko egun beltzean Euskal Kostaldean itsasoak eramandako hirurehun arrantzale haien artean hainbat ondarrutar galdu ziren. 1800 eta 1868 urteetan ere bi hondamendi handi gertatu ziren itsasoan, eta 19 lagun ito ziren bietan. 68 urte horietan, guztira, 67 ondarroar arrantzale hil ziren itsasoan.[6]
XIX. mendeko lehen lau hamarkadak zailak izan ziren arrantzarentzat. Urte horietan hainbat gerra gertatu ziren eta horrek eragin txarra eduki zuen arrantzan (Konbentzio gerra, Independentzia Gerra, Lehen gerra karlista).
1841an aduanak kostaldera eroan ziren, eta horrek garai berri bat zabaldu zion arrantzari. Urte horietan Bizkaiko Aldundiak zergak gutxitu zizkien arrantza manufakturaziorako kanpotik ekarritako produktuei. Horrek bultzatu egin zituen arraina transformatzeko industriak. Urte hauetan arrantzan bi berrikuntza tekniko ere sartu ziren: apareju horizontala (bisigu gehiago atrapatzen lagundu zuena) eta inguraketa-sareak. Aldaketa hauek ez zuten arrantza gehitzea ekarri hasiera batean, baina sektorea berrantolatu zuten etorkizunerako, eta arrantza handia (bisigua, legatza, hegaluzea) gutxitzen joan zen eta txikia (antxoa, sardina) gehitzen. 1849an arraina garbitzeko lekua eraiki zuen Mariano Jose Laskurainek kofradia azpian. Han garbitutako arraina penintsulako beste lekuetara saltzen zen, edo alboan zegoen fabrikara eroaten zen eskabetxea egiteko.
Bigarren gerra karlistak arrantzaren beherakada nabarmena ekarri zuen. Gobernuak debekatu egin zien karlistek hartutako herriei arrantza egitea. Baina gerra urte horiek kenduta, XIX. mendeko bigarren zatia baketsua izan zela esan dezakegu, eta horrek lagundu egin zuen.
1880. hamarkadatik aurrera arraina transformatzeko zentroak ugaritu ziren, eskabetxea, gazitzea eta kontserba egiten zutenak. Azken hau berrikuntza bat zen. Industria horiek egindako eskariek bigarren plano batera bidali zituzten lehen arrantzatzen ziren espezieak (bisigua, legatza... arrantzen laurden bat izatera jaitsi ziren), eta garrantzia eman zieten beste espezie batzuei (antxoa, txitxarroa, sardina, atuna). Ondorioz, txalupen kopurua ere handitu zen. Arrantzari lagundu zioten beste hiru arlo ere aipa ditzakegu: Bizkaiko azpiegituren hobekuntza (trenbideen eraikuntza, adibidez), arrainaren banaketan eta komertzializazioan lagundu zuena; 1550etik 1850era egondako garai glaziar txikiaren amaiera (espezie pelagikoei eragin ziena); eta Ondarroako portuan egindako hobekuntzak. 1803tik 1884ra Ondarroako arrantza %399 hazi zen.[7]
XIX. mendeko historia politikoa
aldatuBigarren gerra karlistan gobernu liberalak debekatu egin zien karlisten menpe zeuden herrietako txalupei arrantzan egitea, baina hala ere txalupak atera egiten ziren, eta gerraontzi liberalek atrapatzen zituzten. Ondarroako kofradiak konpentsazioak eman behar izan zizkien horrela atrapatutako 9 ontzitako jabe eta arrantzaleei. Bonbardaketak ere ohikoak izan ziren. 1874ko ekainaren 26an Ondarroako arrantzaleak Felixa txalupa liberala harrapatzen ahalegindu ziren. Ez zuten lortu, eta mendeku gisa hurrengo egunean ontzi liberalek Ondarroa bonbardatu zuten. Ekainaren 6an ere beste bonbardaketa bat jasan zuen herriak. 1974ko irailean agintari karlistek kanoia ipini zuten Artan.
1873ko urrian Ville de Bayonne txalupa Baionan zegoen. Karlistentzako armak garraiatu behar zituen. Aturri ibaian behera zihoala, su hartu zuen, eta ondorioz abandonatuta utzi zuten. Bost egun ibili zen noraezean, itsasoan. Ondarroako Dios txalupa izan zen hurbildu zitzaion lehenengoa, eta Andres Badiola ondarroarra sartu zen barrura, hutsik zegoela konprobatuz. Sei milara zegoen txalupa hura Ondarroara ekarri eta portuan deskargatu zuten.[14]
XX. mendea
aldatuXX. mendeko historia ekonomikoa
aldatuXX. mende hasieran hiru gertakarik arrantzaren eboluzioa baldintzatu zuten. Txalupetan baporea sartzea, arrasteko arrantza eta arraina gazitzen zuten italiarrak etortzea. Baporeari esker, txalupak ez zeuden elementu naturalen (haizearen) edo arraunen menpe, eta horri esker urrutirago joan ahal ziren, eta azkarrago. Baporezko galdarak garestiak ziren, eta kanpotik ekarri behar ziren. Horregatik, arrantzale dirudunek erosi ahal zituzten bakarrik (edo sektorez kanpoko kapitalak), eta arrantzaleen arteko desberdintasunak handitu ziren.
Arrasteak kontrako iritziak eduki zituen XX. mendeko lehen urteetan. Arrantza hau kono formadun sareak itsas-hondoan arrastatuz egiten da. Arrantza tradizionaleko kideek protesta egin zuten, arrantza eredu honek arraina hazteko lekuak pobretzen zituelakoan. 1901ean Ondarroako Kofradiak arrastearen kontrako mozio bat bultzatu zuen udalean. Eta hurrengo urteetan ere egin zituen halako ahaleginak.
Ondarroan 30eko hamarkadan hasi ziren arrasteko txalupa bikoteak azaltzen (bakoitzak sarearen alde bati eutsita arrantzan egiten zuten bikoteak). 1936an bost bikote zeuden. Hortik aurrera arrasteko txalupak asko hazi ziren Ondarroan: 1946an 28 ziren, 1950ean 64 eta 1960an 89. 1933 eta 1937 urteen artean Ondarroako portu berria egin zen eta han kokatu ziren arrasteko txalupak.
Hala, bi arrantza eredu sortu ziren herrian: bata, arrantza tradizionala, eliza azpiko portuan jarraitzen zuena, Kofradiaren inguruan antolatzen zena, jabetza familiarreko txalupekin eta arrantzale euskaldunekin; bestea, arrastea, itsasora joaten ez ziren txalupa-jabeekin (armadoreak), kanpoko arrantzale askorekin (galiziarrak, batez ere), eta antolaketa modu kapitalistarekin. 1947an Alturako armadoreen lehen elkartea sortu zuten.
Hurrengo hamarkadetan arrasteko txalupak gero eta urrutirago joan ziren arrantzara (Frantziako kostaldera, Gran Sol eta Irlandako Itsasora, Eskoziara... eta baita Gineako Golkora ere). Horrek espezie berriak porturatu zituen (oilarra, mazkarra, paneka, berruenda handia...), freskorako saltzen zirenak. Baxurako arrantzak espezie tradizionalak arrantzatuz jarraitzen zuen, batez ere kontserbetarako.
50ko hamarkadatik aurrera zabaldutako berrikuntzek are gehiago lagundu zuten arrantzaren hazkundean: nabigaziorako tresnak (radarrak, irrati-telefonoak...), arraina lokalizatzeko teknologia (sonarrak, ultrasondak...) edota txalupetan arraina izozteko sistemak (eta arrain hori garraiatzeko kamioi-izozkailuak). Hozkailuen presentziak arrain fresko gehiago saltzeko aukera sortu zuen, eta horrek kontserba-sektorearen garrantzia gutxitzea ekarri zuen. Azken industria honek arrantzatutakoaren %30a eraldatzen amaitu zuen.
1960an Bizkaiko arraste ontzien ia %93a Ondarroan zegoen. Eta XX. mende amaieran alturako arrain freskoaren arrantzako portu garrantzitsuena zen estatuan.[7] 1970eko hamarkadan itsas kooperatibak ere sortu ziren. Hasieran, arrantzaleen ekimenez; eta gero Arrasateko kooperatiben bultzadaz.
Europar Batasunean sartzeak kalteak eragin zizkion arrantzari. Kanpotik arrain merkeagoa sartzen hasi zelako eta Ondarroako txalupentzat ohikoak ziren zenbait kalatan sartzea galarazi zuelako. Horrek eragin zuzena eduki zuen Ondarroako txalupa kopuruan (%30 jaitsi ziren).
Ondarroako azken ontziola 1981ean itxi zen. Ontzi mota batzuetan (txalupak eta traineruak) gehiegi espezializatuta zegoen sektorea zen, eta horregatik ezin izan zion eutsi jarduerari.[7]
XX. mendeko historia politikoa
aldatuAbertzaletasunaren hedapena eta Kofradiaren zatiketa
aldatuOndarroako lehen Batzokia 1903an zabaldu zuten.[16] 1903ko azaroaren 8ko udal hauteskundeetan abertzaleek irabazi zuten, eta 1904ko urtarrilaren 1ean Ondarroak lehen alkate abertzalea eduki zuen.
1909ko maiatzaren 13an Santa Klara kofradiako hainbat kide atera egin ziren erakundetik, eta San Pedro Kofradia sortu zuten. Euren topalekua Kafe Atzean ezarri zuten. 1913an Santa Klara kofradiak 598 bazkide zituen, eta San Pedrok 302. Banaketaren atzean arrazoi administratiboak eta politikoak zeuden, Imanol Oruemazaga historialariaren ustez: Santa Klara Kofradiak ez zion kontratua berritu J.A. Garramiola botikariari, eta botikari hau udaleko zinegotzi tradizionalista zen, abertzaleen aurka gogor aritzen zena, alkatetza abertzaleena zen garai hartan. 1927an bi kofradiek berriro bat egin zuten.[17] Garai hartakoa izan daiteke herri kanta ezaguna, «txatxamatxalinatxu jaio zan urtian, herria eta kofradia hasarratu ziran». Kanta hori Bar Puerto diskoan agertzen da.
1923an Primo de Riveraren diktadura ezarri zen Espainian, eta 1924ko urtarrilaren 6an itxi egin zuten Ondarroako Batzokia.
II. Errepublika
aldatuII. Errepublikan abertzaleak ziren herriko indar nagusia. EAJk ekintza ugari antolatzen zituen Batzokian eta hauteskundeetan boto gehien lortzen zituen alderdia zen. Bigarren indarra tradizionalistak ziren, ideologia kristau eta espainiar-zalea zuten. Hirugarren indar politikoa ezkerra zen, URON alderdian batzen zena. Hiru indar politikoek herrian zuten pisua ikusteko, baliogarriak dira 1931ko apirilaren 23ko udal hauteskundeetako datu hauek: Jeltzaleek 1.278 boto, tradizionalistek 737 boto, errepublikarren 162 boto.[18]
Mugimendu abertzale jeltzaleak elkarte sare zabala sortu zuen Ondarroan. Euzkeltzale Bazkuna, euskara bultzatzeko helburua zuena, eta hitzaldiak, antzerkiak eta ikastaroak antolatzen zituena. Irrintzi mendigoizale taldea, mendira eta beste herrietako jai abertzaleetara joaten zen taldea (eta Simon Bolibarri omenaldiak ere egin zizkiona Bolibarren bertan), eta santa eskean ere ibiltzen zena. ELA sindikatua, 1931ko uztailaren 27an eratu zena. Emakume Abertzale Batza, aurretik ere bazegoen taldea, berrantolatu egin zen Errepublika garaian. Karitatea lantzen zuten, eta baita antzerkiak egin ere. Euzko Gastetxu Bazkuna ere sortu zuten. Eta, azkenik, Uri Buru Batzarra. 1933an zabaldu zuten berriro Ondarroako Batzokia. 1932an mugimendu jeltzaleak 800 afiliatu omen zeuzkan. Errepublikako urteetan jeltzaleek 107 ekitalditik gora antolatu zituzten herrian (hitzaldiak, jaiak, antzerkiak, irteerak...).[19]
1932an ELA sindikatuaren barruan Euzko Tostartekoen Bazkuna sortu zuten, arrantzaleen lan baldintzak hobetzeko. Urte horretan tostarteko bat egin zen lehenengo aldiz Santa Klara Kofradiako buru, Pedro Larrañaga.[20]
Herriko karlistek ere elkarteak sortu zituzten euren eragina zabaltzeko. Ekintza gehien egin zituen elkartea Margaritak izan ziren, ekintza benefikoak egiten zituzten. Ezpata-dantzariak ere bazituzten, eta gazte tradizionalisten elkarteak ere antolatzen zituen zenbait ekintza. Comunión Tradicionalista zen herriko tradizionalismoaren mugimendua gidatzen zuen erakundea. Círculo Tradicionalista zen euren batzeko lekua, eta Alameda ondoan zegoen. Bertan egiten zituzten antzerkiak, hitzaldiak, batzarrak... pianoa ere bazeukaten bertan. Tradizionalistek sindikatua ere sortu zuten. Azkenik, herrian erreketerik egon zen ez dago argi, nahiz eta ekitaldiren batean herritar batzuk errekete jantzita atera ziren.[18]
1932ko apirilaren 14an Ondarroako ezkertiarrek herriko Hotel Comercion afaria egin zuten errepublikaren urteurrena ospatzeko. Handik sortu zuten Unión Republicana Ondarresa. Ideologia desberdineko jendea batu zen bertan: EAE-ANVkoak, sozialista erradikalak, Indalezio Prietoren jarraitzaileak, UGTko sindikalistak, komunistak... Centro Republicano sortu zuten Astilleru auzoan.
1933ko apirilaren 10ean Manuel Azaña Espainiako gobernuburuak eta Indalecio Prieto eta Marcelino Domingo ministroek Ondarroara bisita egin zuten, portu berriaren obren lehen harria ipintzeko.[21] 1933an emakume bat aurkeztu zen lehen aldiz herriko udal hauteskundeetara, Julia Amilibia Bikandi, URON alderdiaren zerrendetan.[22] 30ko hamarkadara arte, Ondarroara kanpoko udatiar ezagunak etortzen ziren (Ricardo Bastida bilbotar arkitektuak, adibidez, txaleta zeukan badian). Badian etxeak egiteko proiektuak ere idatzi ziren. Baina hamarkada horretan badian portu berria egin zuten, eta horrek Ondarroaren etorkizuna arrantzara bideratu zuen nagusiki.
36ko gerra eta frankismoa
aldatuFrankistak 1936ko urriaren 4an sartu ziren Ondarroan, eta frontea 8 hilabetez egon zen Ondarroa eta Berriatua artean. Frankismoko lehen urtean depurazioak hasi ziren, udaleko langile abertzale, errepublikar eta ezkertiarrak kaleratzeko. Hurrengo urteetan kaleen izenak aldatu ziren, erregimen frankistaren aldekoak ipiniz: Nueva España, Mola kalea, Franco kalea... Mende hasieran alkate eta zinegotzi tradizionalista izandako Garramiolari ere eskaini zioten kale bat. Urtero, urriaren 4an, Ondarroako ‘liberazio’ eguna ospatzen zuen udalak, eta bizikleta lasterketa ere antolatzen zuen.[23]
50eko hamarkadan Larruskaindik Ondarroara ura ekartzeko obrak egin ziren. Izan ere, aurretiaz, lehorteak egoten ziren udan Zaldu, Munabe eta Aizkibel errekatxoetan, eta herriak ura handik hartzen zuenez, urik gabe geratzen zen udan.[24] Frankismoko azken urteetan azpiegitura garrantzitsu batzuk eraiki ziren herrian: kiroldegia, institutua, kultur etxea...
60eko hamarkadan frankismoaren kontrako mugimenduak indar handia hartu zuen herrian, batez ere ETAren inguruan. Mugimendu horren bultzatzaile nagusietako bat Andoni Arrizabalaga izan zen. Ondarroako beste ETAko ezagun bat Fran Aldanondo izan zen. Frankismo osteko amnistia legearekin (1977) kartzelatik atera zen azken ETAkoa izan zen. Ondoren Komando Autonomoetan jarraitu zuen. 1979ko urriaren 17an hil zen, Ibarran, guardia zibilekin edukitako enfrentamendu baten ondorioz.[25]
80 eta 90. hamarkadak
aldatu80ko hamarkadan gazte asko hil ziren drogaren ondorioz eta, beranduago, HIESaren ondorioz. Garai hartako alkatearen iritziz, droga helburu politikoekin sartu zen herrian: «Drogak hemen egundoko kaltea egin du, eta egiten ari da oraindik. 1977. urtean-edo sartu zen droga herrian, eta ez da kasualitatea... Ondarroa beti herri oso borrokalaria izan da, eta hori herri baten gazteria ahultzeko izan da, azken batean herriaren bizitza hondatzeko. Ez dira kasualitateak».[26]
Harrigarria bada ere, Ondarroa Berriatuko elizateko lur‑eremuan sortu zen, baina, urteak joanda, hazi (13.000 biztanle) eta 1974an Berriatua beretu zuen. Hala ere, 1983ko azaroaren 25ean, Berriatuko bi mila herritarrek haien herria Ondarroatik desanexionatzea lortu zuten.
1990eko hamarkadan hainbat azpiegitura egin ziren herrian: kanpoaldeko autobide berria egin zen, autoak herrigunetik igaro ez zitezen, eta Santiago Calatrava arkitektoak diseinatutako zubi berria eraiki zen, Itsas Aurre zubia.
Herriaren bilakaera urbanistikoa
aldatuOndarroako Alde Zaharrak lau kale estu ditu, mendi‑mazelan gora egiten dutenak. Marinel‑etxeek multzo koloretsua osatzen dute, egurrezko balkoiak eta mentsula zabalak dituzte, hainbat kolorez margotuak, biztanle bakoitzaren gustuaren arabera. Kaleen antolaketa erdi arokoa da, baina etxe gehienak XIX. mendean egindakoak dira.
Antiguako Andra Mari ermitak, hiribilduaren zaindariari eskainiak, hiriguneko etxeak mendean hartzen ditu. Andra Mariaren irudia XII. mendeko ikono erromanikoa da, baina elizatxoaren eraikinean ez da ageri arkitektura‑estilo horren aztarnarik, 1750ean berreraiki baitzuten.
Antiguako ermita 1462ra arte parrokia izan zen, egungo Andra Mari eliza egin zuten arte, hain zuzen. Artibai itsasadarraren ezkerraldeko badian egin zuten parrokia berria. Eliza egiteko, harrizko basamentu itzela eraiki behar izan zuten, inguruan dauden bost pisuko etxeen garaierakoa. Plataformaren gainean eraiki zuten eliza, hasieran estilo gotikoa zuena: leihateek eta karelek trazeria flamigeroa dute, eta badira gargolak, kapitelak eta eskulturak horma‑bularretan. Elizaren inguruan balkoi korritu bat egin zuten (korreta deitzen dena; eta goiko aldean ere badago balkoi antzeko bat, kortxela), eta eraikina kanpandorrerik gabe geratu zen, XIX. mendearen amaieran haren lekuan udaletxea egin baitzuten, toskanar estiloko portada dotore eta guzti. Gutxitan aurkituko ditugu botere espirituala eta mundutarra hain estu uztartuta.
Elizaren barrualdean egin zuten zoritxarrezko berritze baten ondorioz, harrizko erretaula gotiko bat ezkutatuta geratu zen.
Kale Handi izeneko bide nagusian Likona dorretxea gailentzen da, Ahaide Nagusiena. Han jaio zen (ustez) Marina Likonakoa, San Inazio Loiolakoaren ama. Zubi zaharra arkitektura‑multzo interesgarria da: Erdi Aroko zubia, bao ausartak dituena. 1953ko uholdeak suntsitu zuen Zubi Zaharra, baina berreraiki zuten. Haren zubi‑branka batek arrantzale‑kofradiarekin bat egiten du. Kofradia hori ere berezia da, harrizkoa, 1920an eraikia, Pedro Gimonek egindako planoen arabera.
Artibai ibaiaren eskuinaldean bazegoen ontziola bat, egurrezko ontzi lirainak uretaratu zituena.
Frankismoko urteetan herriak hazkunde urbanistiko handia eduki zuen. Garai hartan egindakoa da, adibidez, Kamiñazpi auzoa.
Nafarroako Zumarditik porturantz, Itsas Aurre zubia dugu, Santiago Calatravak egina 1990. hamarkadan. Txakur txiki, berriz, Artibai gaineko metalezko zubi birakaria da, 1920. hamarkadan eraikia. Izen hori dauka zeharkatzeko zentimo batzuk ordaindu behar zirelako. Gaur egun, kultura‑ondare izendatuta dago. Zubi hori Arrigorri hondartzara joateko bide zuzen eta erosoena da (bide batez aipatuko dugu Berriatuko udal‑barrutian zegoela lehen Arrigorri) eta Saturraranera eta Mutrikura oinez joateko lasterbidea (Harbide pasealekua) ere hortik abiatzen da.
Ondarroako portua bizia da, oso dinamikoa. 1930eko hamarkadan eraiki zuten. Aurretik txalupak Alde Zaharrean lotzen ziren, eliza azpian. Portuan ibiltzea, eta kai‑muturretik edo moiletatik begiratzea, besterik gabe, ikuskizun atsegina da.
Azpiegiturak
aldatuEkonomia
aldatuOndarroan honela banatzen dira sektore ekonomikoak (2016ko datuak): Lehen sektorea BEGaren %17,9; industria %7,6; zerbitzuak %69,5; eta eraikuntza %4,9. 2016an BNG per capita 21.688 eurokoa zen.[32]
Lehen sektorean arrantza da nagusi. Bizkaiko itsasertzaren 80 kilometroei begiratuta, Ondarroako portua maparen ekialdeko muturrean ageri zaigu, ontzidi handiena duen portua da eta arrantza bikainenak lortzen dituzte. Horrenbestez, esan beharrik ez dago Ondarroako giroaren eta gizartearen ardatza arrantza dela, nahiz eta azken urteetan gazteak lehorrean geratu diren lanean, inguruko fabriketan batez ere. Jarduera horren eguneroko protagonistak marinelak dira, baina beste ehunka pertsonak jarduten dute arrantzarekin zerikusia duten lanbideetan (sareak josten, arraina deskargatzen...).
1934an Ondarroako kanpo portu berriaren lanak hasi ziren. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, portu berri horri esker Ondarroako portuak hazkunde handia bizi izan zuen. 50. hamarkadatik aurrera arrantzak hazkunde handia eduki zuen, batez ere arrasteko arrantzari esker. Ondarroako arraste‑flotaren zati handi bat kala berrien bila joan zen urrutiko itsasoetara, eta arraste‑ontzi asko tretzaontzi bihurtu dira. Gainera, hainbat txalupa motordun daude —jubilatutako profesionalenak edota afizionatuenak— txipiroietara, krabarroketara edo harrapatzen dutenera joateko.
Ondarroako portuaren adar edo isatsa Artibai ibaiaren bokalea da. Itsasgoren eta itsasbeheren eragina ibaian nabari da, hiru kilometro ibaian gora ere; horrenbestez, txalupek ibaian gora egin dezakete Zubi Zaharra eta Errenteria auzoa igaro eta Berriatuko Arantzibia dorretxea ikusteraino. Hala ere, azken urteetan egindako zubiek bide hori oztopatu diete txalupa handiei.
Itsasoarekin ditu lotuta herriak lan-jarduera nagusiak. Arrantza portua Euskal Herriko kairik garrantzitsuena da gaur egun alturakori dagokionez. Arrain-kontserbak, ontzigintza eta ontzi-konponketa eta mantenimendua ere azpimarratzekoak dira. Horrez gain, Ondarroa inguruan eremu industrial berriak atondu dira, bertan enpresa berri asko ezarri direla.
XIX. mende amaieratik aurrera Ondarroako jarduera tradizionalak, arrantzak, susperraldia izan zuen herrira etorritako familia siziliarrek inportaturiko gaziketa teknika berriei esker; horrek gaur egungo kontserba-industriaren oinarriak jarri zituen. Ondarroan arrantza sektorean garrantzia handia duten kontserba-enpresak kokatu dira, Ortiz esaterako.
2019an alturako 17 txalupa zeuden Ondarroan (EAEn ez zegoen besterik). Ondarroako portuan baxurak 20.000 tonatik gora arrain saldu zuen enkantean 2019an.[33] Baina ezin da ahaztu udaberrian eta udan (berdel, antxoa eta atun sasoian), Galizia, Asturias edo Kantabriako txalupak ere porturatzen direla Ondarroan, eta haien arrantza ere kontuan hartzen dela kalkulu hauek egiteko
Demografia
aldatuOndarroak 8.590 biztanle zituen 2019an. Horietatik %24,95ak 65 urte edo gehiago zeuzkan. Atzerrian jaiotakoen kopurua %10,13 zen[34].
XX. mendearen hasieran 3.619 biztanle baino ez zituen baina hamarkadek aurrera egin ahala, goraka joan zen kopurua, gorena 1981ean eskuratu zela, 12.150 biztanle. Ordutik, ordea, biztanleria beheraka joan da etengabe, eta urtero dozenaka biztanle galdu ditu. 1983an Berriatua desanexionatu zenean mila biztanle inguru galdu zituen.
50. hamarkadatik aurrera Espainiar estatuko beste lurraldeetatik jende asko etorri zen herrira: andaluziarrak, galiziarrak... azken hauen kasua aipagarria da. 1945ko biztanleen erroldan pare bat galiziar familia zeuden bakarrik. 1965ekoan, aldiz, Galizian jaiotako 312 pertsona zeuden, eta 1986koan 694. Urte hartan herritarren %7 inguru Galizian jaiotakoa zen. Gehienak Coruña eta Pontevedrako kostako herrietakoak ziren, eta arrantzan lan egitera etorri ziren[35].
Ondarroak daukan erliebe zailak etxebizitza berriak ezin eraikitzea dakar, eta horregatik, herriko biztanle asko inguruko herrietara bizitzera joan dira.
Azken hamarkadan, Espainiar Estatutik kanpoko etorkin ugari joan da Ondarroara. Herrialde askotakoak dira, baina batez ere, Saharaz hegoaldeko Afrikakoak. 2002an herrian bizi ziren afrikarrak 156 ziren; 2018an 294. 2019an 82 marokoar zeuden herrian, eta 227 senegaldar. Etorkin afrikar horietako askok udalerriaren sektore tradizionalenean behar egiten dute: arrantzan. Ameriketatik etorritako etorkinen kopuruak ere nabarmen egin du gora: 2002an 89 ziren, eta 2018an 257. 2019an 199 hegoamerikar zeuden herrian. 47 ertamerikar. Eta 34 pertsona Antilletan jaiotakoak ziren[36].
Ondarroako biztanleria |
---|
Politika
aldatuII. Errepublikako alkateak
aldatu- 1931ko apirilaren 12a: Jose Maria Solabarrietak (EAJ) hartu zuen alkatetza. Ez zen udal hauteskunderik egin, aukeratu zitezkeen bezainbeste hautagai aurkeztu zirelako (1907ko abuztuaren 8ko hauteskunde legearen 29. artikuluaren arabera).
- 1933ko urtarrilak 28: Angel Hidalgo kudeaketa batzordeko buru (Gobernuak desegin egin zituen 29. artikuluarekin eratutako udalak eta kudeaketa batzorde hau ipini zuen).
- 1934ko apirilaren 23ko udal hauteskundeen ondoren: Jose Maria Solabarrieta (EAJ) aukeratu zuten alkate.
- 1934ko irailaren 7a: Juan Bautista Beitia tradizionalista alkate, aurreko udal gobernuak dimititu egin zuelako (Gobernuak udalei ardoaren gaineko zerga kudeatzeko gaitasuna kendu nahi zielako).[18]
- 1936ko otsailak 23: Jose Maria Solabarrietak (EAJ) alkate postua berreskuratu zuen.[37]
Frankismoko alkateak
aldatu- 1936ko urriaren 7tik aurrera: Juan Bautista Beitia Arrizabalaga
- 1936ko urriaren 13tik aurrera: Vicente Sanchez Ocaña
- 1937ko uztailaren 26tik aurrera: Jose Ramon Osa Karririki
- 1949ko otsailaren 6tik aurrera: Jose Maria Agirre Uranga
- 1955eko otsailaren 6tik aurrera: Juan Manuel Agirre Madariaga[38]
- 1963ko uztailaren 26tik aurrera: Jose Ignacio Guenaga behin behineko alkatea
- 1964ko otsailaren 2tik aurrera: Jose Aranbarri Garmendia[39]
- 1968ko maiatzaren 10etik aurrera: Pio Osa Urkiola behin behineko alkatea
- 1969ko matxoaren 12tik aurrera: Miguel Angel Arrizabalaga Arkotxa[40]
- 1977ko otsailaren 8tik aurrera Cecilio Moreno Blazquez behin behineko alkatea (maiatzaren 3an izendatu zuten behin betiko alkate)[41]
Franko hil osteko udal hauteskundeak eta alkateak
aldatu- 1979ko udal hauteskundeak: Frankismo osteko lehen udal hauteskundeen ostean Felix Aranbarri (EAJ) aukeratu zuten alkate.
- 1983ko udal hauteskundeen ondoren, Aranbarrik jarraitu zuen alkate postuan.
- 1987an Herri Batasuneko Loren Arkotxa izendatu zuten alkate.
- 1991ko udal hauteskundeen ondoren ere Arkotxak jarraitu zuen alkate postuan.
- 1995eko udal hauteskundeen ostean Aitor Maruri (EAJ) bihurtu zen herriko alkatea.
- 1999ko udal hauteskundeetan Euskal Herritarrok koalizioak irabazi zuen, eta Loren Arkotxa bihurtu zen alkate berriro.
- 2003ko udal hauteskundeen ondorioz Aitor Marurik (EAJ) berriro hartu zuen alkate kargua.
- 2007ko udal hauteskundeak bereziak izan ziren Ondarroan. EAJk irabazi zituen 1.720 botorekin, baina boto baliogabeak 2.195 izan ziren[42]. Ezin da ahaztu ezker abertzaleak aurkeztutako zerrenda legez kanpo laga zuela espainiar justiziak, baina zerrenda horren boto paperak banatu ziren herrian, eta horren ondorioz boto baliogabeak asko hazi ziren, hauteskundeak “irabazteraino”. Ezker abertzaleko EAE-ANV alderdiak hauteskundeak irabazi zituela aldarrikatu zuen. Egoera ikusirik, Aitor Marurik (EAJ) alkate kargua ez hartzea erabaki zuen[43], eta Bizkaiko Aldundiak kudeaketa batzorde bat izendatu zuen. Batzorde horren burua Felix Aranbarri izan zen. Erabaki horren ondoren, gatazka giroa zabaldu zen herrian[44].
- 2011ko maiatzaren 2ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Argia Ituarte hautatu zuten alkate[45], bere alderdiak lortutako bederatzi zinegotziei esker. EAJ alderdiak lau zinegotzi eskuratu zituen.
- 2015eko udal hauteskundeetan Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk zinegotzi bat gutxiago eskuratu zuen eta Euzko Alderdi Jeltzaleak bat gehiago, baina hala ere lehenak gehiengoari eutsi zion. Euskal Herria Bilduko Josu Arrizabalaga hautatu zuten alkate. Urtebetera, Arrizabalagak dimisioa eman zuen, arrazoi pertsonalengatik. Eta Zunbeltz Bedialauneta izendatu zuten alkate.[46] Legegintzaldi honetan erori zen Kamiñaldeko mendia, ehunka familia kaltetu zituena[47]. Legegintzaldi honetan baita ere Rakel Elu (Bildu) Ondarroako zinegotzia izendatu zuten Lea Artibai Mankomunitateko lehendakari.
- 2019ko maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan EH Bilduk 2.383 boto lortu zituen (7 zinegotzi), eta EAJk 1.927 (6 zinegotzi). Horren ondorioz Zunbeltz Bedialauneta aukeratu zuten berriro alkate.[48]
- 2023ko udal hauteskundeen ondoren, Urtza Alkorta (EH Bildu) izendatu zuten herriko alkate.[49]
2015eko udal hauteskundeak
aldatuOndarroako udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)* | 8 / 13 |
9 / 13 |
|||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | 5 / 13 |
4 / 13 |
|||
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen. | |||||
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
2019ko udal hauteskundeak
aldatuOndarroako udalbatza | |||||
Alderdia |
2019ko maiatzak 26 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euskal Herria Bildu (EH BILDU) | 7 / 13 |
||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | 6 / 13 |
||||
Datuen iturria: https://www.euskadi.eus/ab12aAREWar/resultado/maint |
Euskara, kultura eta kirola
aldatuEuskara
aldatuOndarroako euskara ezaguna da haren berezitasunengatik. Izatez, mendebaldeko euskararen aldaera bat da, sortaldekoa[51], Lea-Artibaiko euskaran[52][53] katalogaturikoa. Datuen arabera, euskaldunak %78,51 ziren herrian 2016an[54], eta euskararen erabilera %79,7koa zen urte horretan. Aipagarria da gazteen artean euskararen erabilera %92,9koa zela 2016an[55], eta sare sozialetan ere gazteek euskara erabiltzen zutela nagusiki 2020an (%85a euskaraz).[56]
Ondarroako euskarak itsasoarekin lotutako hitz eta esamolde asko sortu ditu.
- Itsasoaren egoerak adierazteko: haize berde, ipar beltz, kalma zuri, olatu urdin, erreka haize gorrizka.
- Itsas animalien izenak erabiltzea gauzak eta jendea deskribatzeko: antxoa txikia (umeen zakila), lantzoia (ez jakina).
- Beste esamolde batzuk: Zeure durdoak (zerbait ukatzeko). Legatza atrapatu (mozkorra atrapatu). Antxoa txikiak baino kontrario gehiago (etsai asko edukitzea). Santoña Ameriketara (urruti joatea). Amua ezpainean (mesfidati egotea). Itsaso betekoa (zerbait handia).[6]
Ospakizunak
aldatu- Marabilli festibala. Bi urtean behin ospatzen da arte sorkuntzari eskainitako jaialdi hau, urrian. Aitzol Aramaio zine zuzendariaren omenez hasi ziren ospatzen.[57]
- Literatur amuak. Udaleko euskara sailak antolatzen duen jaialdi hau euskarazko sorkuntzari eskainia dago.[58]
- Antxoa egune. Udaberrian ospatzen da, antxoa sasoian. Herriko taldeek antxoa pintxoak prestatzen dituzte, modu desberdinetara, eta herritarrei eskaini.[59]
- Ondarroa Hiribilduaren 675. urteurrena: 2002ko irailaren 28an 675 urte bete zituen herriak. Herri Batzorde berezia sortu zuten urteurrena ospatzeko eta Erdi aroko azoka antolatu. Lortutako partaidetza eta arrakasta ikusirik, bi urtean behin ospatzea erabaki zuten.
- Pedro Maria Unanue Musikaldia: Tenore ospetsuaren omenez, udalak urtero antolatzen du, uztailean, Unanue Fundazioa eta Unanue Udal Musika Eskolarekin batera. Bertan, musika klasikoaren emanaldiak eskaintzen dituzte.
- Euskal Herriko Txistularien Kontzertua: "Ondarroako Txistulari Elkarteak" 1998tik urtero antolatu zuen, ekainean, Andra Mariaren elizan. Txistulariekin batera, "Kantaize" Ondarroako Orfeoia aritzen zen lanean, baita metal boskotea, herriko dantzariak eta bertsolariak. Azken urteetan Txistu topaketak ospatzen dira.[60]
- Inauteriak. Zapatuan Lantzoia ateratzen da kalez kale, inauteriei ongi etorria emateko. Atzetik umeak joaten dira danborra jotzen eta herriko abestiak abesten. Martitzen goizean ikastetxeen kalejira egiten da Lantzoiarekin, arratsaldean Kresala elkarteak Mielotxin pertsonaia ateratzen du kalez kale, dantzariekin, eta plazan erretzen dute. Iluntzean Akulari hileta egiten zaio kalez kale, musikarekin. Zubi Zaharrera heltzean, apaiz mozorrotuak sermoia botatzen du, urtean zehar herrian eta munduan gertatukoei buruzko kritikak eginez, umorez. Azkenean, Akula uretara botatzen da eta inauteriak amaitzen dira.
- Txapel egune. Zubi Zahar Ikastolak antolatu du azken urteotan.[61]
- Kakatzan. Urtero Gabonetan ospatzen den mendiko bizikleta martxa.[62]
Herriko taldeak
aldatu- Txirrimorraski. Umeentzako aisialdi taldea. 2019an 30 urte ospatu zituen.[63]
- Ondarroako Gazte Asanblada
- Ondarroako Historia Zaleak. 2000. urtean sortutako taldea. Herriko historia batzea eta zabaltzea du helburu. Herri artxiboa osatzen du, argazki, dokumentu eta testigantzak jasota. Ondarroa urtekaria ere argitaratzen du.[64]
- Kresala Kultur elkartea. 1964an sortutako elkartea, euskara bultzatzeko frankismoko urteetan. Atal asko eduki ditu: euskal dantzak, euskal musika, arte eskola... garai batean hitzaldiak eta antzerkia ere antolatzen zituen. 2016an 50 urte ospatu zituen.[65]
- Luterl. Komikizaleen taldea, 1983an sortua. Globho fanzinea argitaratzen dute, formatu desberdinetan. Komiki jardunaldiak ere antolatzen dituzte.[66] 2012an Getxoko Komiki azokako omenaldia jaso zuten.[67]
- Txo! Antzerki kolektiboa. Herriko hainbat jai eta ospakizunetan parte hartzen duen taldea (adibidez, Marabilli festibalean, Zapato Azulean edo Kamiñazpiko jaietan). 1992tik aurrera kafe-antzerki jardunaldiak antolatu zituen udalarekin batera.
- Uxu emakume elkartea. Feminista taldea.
- Casa Galicia. 1969an sortutako elkartea.[68]
- Kantaize orfeoia
- Alkoholiko Anonimoak: 1970ean sortutako herriko talde hau Bizkaiko zaharrenetarikoa da. Jardunaldiak antolatu izan dituzte, gaiaz kontzientzia sortzeko.
- Arranondo Kultur Alkartea. Urte askoan Arranondo aldizkaria kaleratu zuten, herriko berriak eta kontuak idatziz. Liburuak ere argitaratu dituzte, edota hitzaldiak antolatu. Marmitako lehiaketa ere antolatzen dute jaietan.[69]
- Zientziaren giltzak. Zientzia dibulgatzeaz arduratzen den taldea. Hitzaldiak antolatzen dituzte.[70]
- Zatozte merkatarien elkartea[71]
Kirol taldeak
aldatu- Aurrera futbol taldea. 1921. urtean sortu zen futbol taldea. 1963ko maiatzaren 26an 3. mailara igo zen, eta 2013an ospatu zuten gertakari hori.[72] 1996an taldeari buruzko liburu bat argitaratu zuten.[73]
- Arraun taldea. 1973an sortutako elkartea, nahiz eta aurretik ere egon zen arraunik herrian, beste elkarte batzuen izenean edo izenik gabe. Ondarroan dago arraun talde bati Euskadin lehenengo aldiz emandako bandera, 1865ekoa. 1898an Kontxako bandera irabazi zuen Ondarroako taldeak.[74] 1854an Ondarroa eta Lekeitiok egindako estropada bat ere dokumentatua dago, ohitura eta kirol hau zaharra dela erakutsiz.[75]
- Koaxi. Triatloi taldea.[76]
- Igeri taldea. Ondarroako Itsas Lasterketa antolatzen dute urtero (Elena Fernandez Iturrioz memoriala)[77].
- Aurrera mendi taldea. Boga mendi martxa antolatzen dute urtero.[78]
Kultur-guneak
aldatu- Beikozini, jatetxea eta kafe antzokia da. Aurretik Zenbat Gara elkartearen Kafe Antzokia izan zen, 2001ean zabaldua.[79]
- Gaztetxi. Lehen gaztetxea Zaldubide auzoan zabaldu zuten 1988an. Gaztetxe berria Astilleru auzoan dago eta 2003an zabaldu zuten.
- Portuko Ranpi. Portuan okupatutako lokala, kontzertuak egiten dira eta aisialdirako espazioak ditu: skate pista, billarra... 2007an zabaldu zuten.[80]
- Etxelila. 2013an zabaldutako espazioa, emakumeentzako hitzaldiak eta tailerrak antolatzen ditu, eta feminismoaren edo sexu askatasunaren aldeko jarduerak antolatzen ditu.[81]
- Txomin Agirre Udal Liburutegia[82]
- Unanue Musika Eskola[83]
Kirol-guneak
aldatu- Zaldupe kiroldegia[84]
- Zaldupe futbol zelaia
Hedabideak
aldatu- Bolo-Bolo hiruhilabetekaria. 1998an kaleratu zuten lehenengo zenbakia, 2005ean azkena.
- Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza. Eskualdeko egunkaria, Berria taldekoa. Sareko edizioa dauka, eta baita paperekoa ere (Busturialdeko Hitzarekin batera).[85]
- Ondarroa urtekaria. Agustin Zubikaraik 1982tik abian jarritakoa, Ondarroako Historia Zaleak taldeak jarraituta.[86]
- Radixu Irratia. Interneten radixu.info eta 105.5 FM sintonian entzun daitekeen irrati librea. 1991n sortua.
- Arranondo. Hilero argitaratzen zuen Arranondo kultur elkarteak.
- Hemendik-Kostaldea. Deia egunkariko gehigarriak herriko albisteak zabaltzen ditu aste bitik behin, ostegunetan.
Jaiak
aldatu- Zapato azule. Ekaineko azken zapatuan ospatzen da, Ondarroako Alde Zaharrean. Hasieran Bolo Bolo elkarteak sortu zuen, alde zaharrari indarra emateko, eta garai bateko San Pedro jaiak berreskuratzeko. Ekitaldi nagusiak dira: Dinamartxi, Dina Bilbaoren omenez Tolosatik Ondarroara egiten den martxa (bizikletaz edo oinez).[87] Euskal Herriko kamiseta azoka.[88] Azken urteetan Radixu irratiak antolatzen du.[89] Esne Beltzak abestia eskaini zion jaiari.[90]
- Andramariak. Abuztuaren 13tik 18ra bitartean izan ohi dira. Jaiak gazte egunarekin hasten dira, egun horretan gazteek Turubi pertsonaia jaisten dute elizatik. Hurrengo egunean Leokadi jaisten da (Turubiren ama), jaiei hasiera ofiziala emanez. Abuztuaren 17a arrantzaleen eguna da, egun horretan guzti-guztiek —bertakoek nahiz kanpokoek— mahoizko praka urdinak eta alkandora jantzi behar dituzte. Ohiko saliña‑saliña dantzatu eta eguna biribiltzeko gero marmitakoa dastatzen dute. Lehen antzara jokoa egiten bazen ere, orain kukaina jokoa ospatzen da. Jaiak amaitzeko, gaueko hamabietan Leokadi Elizara bueltatzen da. Azken urteetan senegaldarrek euren jaia ospatu dute (normalean abuztuaren 18an).[91] Jai horretan senegaldar borrokak ikusi ahal izaten dira.
- Kamiñazpiko jaiak
- San Inazio eguna. Uztailaren 31an, izen bereko kalean ospatzen da jai hau. Azken urteetan indarra galdu du.
Ikastetxeak
aldatu- Zaldupe eskola publikoa[92]
- Haur-eskola[92]
- Zubi Zahar ikastola. 1968an sortutako ikastola, 2018ean bere 50. urteurrena ospatu zuen.[93] Hainbat ekitaldi antolatzen ditu urtean zehar: Jose Mari Naberan Krossa,[94] Txapel eguna[95]...
- Txomin Agirre ikastola. 2019ko abuztuan itxi zituen ateak, ikasle faltagatik. 50 urte betetzekotan zen.[96]
- Ondarroako Institutua. 2018an 50 urte bete zituen.[97]
- Ondarroako arrantza eskola[92]
- Helduen Irakaskuntza Iraunkorra[92]
Literatura
aldatuUdalak urtero Augustin Zubikarai nobela saria antolatzen du Elkar fundazioarekin batera.[98]
Ondasun nabarmenak
aldatuEraikin erlijiosoak
aldatu- Aita eternoaren baseliza. Gaur egun Astilleru auzoan dago. Santu barroko bat dauka, XVII. mendekoa.[99]
- Andra Mari eliza: gotiko berantiarra da, baina ezin da eusko gotikoaren barrukotzat hartu. 1462koa edo 1480koa da.[100]
- Antiguako Ama eliza: XII. eraikina da, baina eraberritze handiak egin zizkioten 1750ean, eta XX. mendearen erdialdera gaur egungo kanpandorrea gehitu zioten. Estilo gotiko, barroko eta neoklasikoa nahasten ditu.[101]
Jauregiak eta dorretxeak
aldatu- Likona dorretxea: XV. mendekoa. Euskal Herriko dorretxe tipikoa. Ignazio Loiolakoaren familiarena izan zen, eta haren ama han jaiotakoa izan daiteke. 1974an armada frantsesak herria erre zuenean zutik iraun zuen eraikin bakarrenetarikoa.[102] Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, monumentu kategoriarekin, 1994an.
- Etxeandia dorretxea: XVI. mendeko hiri-jauregia.
Zubiak
aldatu- Alfontso XIII.aren zaldain birakaria, Plaiko zubia edo Txakur-txiki zubia: oinezkoentzako zubi birakaria, 1927an eraikia. XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran egiten zen burdin arkitekturaren adibide polita da. Arrigorri hondartzarako bidea errazteko egin zuten. 2008an Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartu zuten.[103] 2018an zubia konpontzeko obra hasi zuten.[104][105]
- Itsas Aurre zubia: Santiago Calatravaren lana, burdinaz eta zementuz egina, estilo abangoardistakoa, 1995ean eraikia.
- Zubi Zaharra: Erdi Aroan, Ondarroak zubi horretan pasabide saria kobratzeko eskubidea zuen. Hasieran egurrezkoa izan zen, zabaltzeko aukera zuen. XVII. mendean eraiki zen harrizkoa. 1958ko uholdeak eraman zuen, eta berriz eraiki zuten, antzinakoaren moldeari jarraituz.
Monumentu multzoak eta begiraleakuak
aldatu- Alde Zaharra: Erdi Aroko trazatua du. Baina eraikin gehienak berriagoak dira, 1794an armada frantsesak herria erre zuelako. Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, monumentu multzo kategoriarekin, 1994an.[106]
- Arta Punta: Portuaren gainean, kostaldearen begiratoki ikusgarria, 2019 arte monumentu frankista baten kokaleku izan dena.[107]
Eraikin publikoak eta bestelako eraikinak
aldatu- Maskulo Etxea: Desagertutako Bizkaiko Aurrezki Kutxaren (geroko BBK) egoitza izan zen urte askoan, eta Francoren garaian guardia zibilen kuartela bihurtu zen. Orain, eguneko zentroa da.[108]
- Santa Klara arrantzale kofradia: XX. mendearen hasierako eraikina. 1920an eraiki zuen Pedro Guimon arkitektuak. Erdi aroko elementuak eta elementu klasizista eta barrokoak batzen ditu. Gaur egun turismo bulegoa dago bertan.[109]
- Udaletxe zaharra: Andra Maria elizari atxikia, XIX. mendearen bukaerako fatxada dauka, neoklasikoa, Mariano Jose de Laskurainek egina, harlanduan. Garai batean herri-eskola ere izan zen.[110]
- Vega hotela: Pedro Gimon Egiguren bilbotar arkitektoaren lana, XX. mendearen hasierakoa. Euskal estiloko arkitekturaren adibide da, joera modernistakoa. Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, monumentu kategoriarekin, 1994an.[111]
- Zeledonio Arriola eskola. Ricardo Bastidak 1929an eraikitako eraikina, eskola publikoa kokatzeko. 2004an Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskola ixteko agindua eman zuen, egituran arrakalak atera zirelako.[112] 2019an Ondarroako Udala katak egiten zebilen eraikinean, honen egoera aztertzeko eta eraberritze proiektu bat egiteko.[113] 2004an Argia Garrido Beristain historialariak eskola horri buruzko liburua argitaratu zuen.
Ondarroar ospetsuak
aldatu- Pedro Maria Unanue (1814-1846), tenorea.
- Txomin Agirre (1864-1920), idazlea, lehen euskal nobelaren egilea.
- Pedro Gimon (1878-1939), arkitektoa.
- Juan Jose Urkizu Sustaeta (1901-1982), futbolaria
- Gillermo Amutxastegi (1910-1979), puntista.
- Augustin Zubikarai (1914-2004), kazetaria, idazlea, bereziki antzerkigintzan nabarmendu zen.
- Karmele Urresti Iturrioz (1916-2010), erizaina, Eresoinkako partaidea
- Jose Mari Etxaburu Kamiñazpi (1913-2006), idazlea eta euskaltzain urgazlea
- Imanol Oruemazaga (1931-2017), apaiza eta historialaria
- Gorka Aulestia (1932-2021) literatura-historialaria eta lexikografoa
- Bitxore Laka Guenaga (1933-2014), misiolaria eta artista
- Felix Beristain (1937), margolaria.
- Angel Etxaniz Olabarria (1938 edo 1939 - 1980), HBko kidea, BVEk eraila
- Andoni Arrizabalaga (1941-1984), etakide historikoa.
- Esteban Muruetagoiena Scola (1943-1982), medikua, polizia-torturen ondorioz hila
- Antton Zubikarai Erkiaga (1945-2015), musikaria, musika kritikaria, itzultzailea eta idazlea
- Josune Ariztondo (1948), politikaria
- Angel Garitano "Ondarru" (1950), futbolari ohia, entrenatzaile ohia eta Euskadi Irratiko esataria.
- Angel Toña (1952), ekonomilaria, irakaslea eta Eusko Jaurlaritzako sailburua
- Kepa Aulestia (1956), etakide ohia, politikaria (EE) eta kazetaria
- Jesus Maria Zubikarai Badiola "Jhisa" (1958-1980), EEko kidea, BVEk eraila
- Argia Ituarte Arkotxa. Ondarroako lehen emakume alkatea (2011-2015)
- Ricardo Gatzagaetxebarria (1960), politikaria (EAJ-PNV), Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantzetako sailburua.
- Dina Bilbao (1960-1997), triatleta eta abenturazalea.
- Joseba Agirretxea Urresti (1966), politikaria (EAJ-PNV)
- Maria Dolores Etxano Varela (1968), politikaria, (EAJ-PNV)
- Ana Urkiza (1969), euskal idazlea.
- Kirmen Uribe (1970), poeta.
- Aitzol Aramaio (1971-2011), zinemagilea.
- Unai Urruzuno (1972), politikaria.
- Leire Bilbao (1978), euskal idazlea.
- Orkatz Beitia (1979), atleta.
- Aduna Badiola Lekue (1979), igerilaria.
- Eñaut Zubikarai (1984), futbolaria.
- Yerai Diaz Ikaran (1988), kazetaria eta telebista aurkezlea.
- Iñigo Martinez (1991), futbolaria.
- Kepa Arrizabalaga (1994), futbolaria.
Bitxikeriak
aldatu- Ondarroan hainbat pelikula grabatu dira, adibidez: Y eligió el infierno (1956)[114], Gran Sol (1989)[115]
- Josu Eizagirre (Ondarroa, 1974) zine zuzendariak Anabasa Eremua (1997) film laburra grabatu zuen Zaldubide auzo zaharrean (gaur egun botata dago auzoa, bertatik saihesbidea pasatzen delako). Film horretan Ondarroa post-apokaliptiko bat agertzen da. Eizagirrek beste bi film labur ere zuzendu zituen: Lúdica demencia (1995, Lekeitioko zinema bileran lehen saria irabazi zuen film amateurren atalean) eta Sequritas Angelorum (1999).[116]
- Ondarroako kaian ainguratutako txalupa batean, Jose Mari Iparragirrek, Euskal Foruen defendatzaile eta koblakari ospetsuak, publiko sutsu baten aurrean estreinakoz Boga, boga marinela abestu omen zuen, gero hain ezaguna egin zena. Musika‑kritikariek uste dute abesti hunkigarri hori Iparragirre berak egina dela. Urte batzuen buruan, Iparragirrek berriz ere arrantzaleekiko maitasuna adierazi zuen, 1878an Teatro Real de Madrid antzokian itsasoan galdutako marinelen familien alde egindako eta Alfontso XII.a Espainiakoa jendartean zegoen gau‑ekitaldian burututako ongintzazko emanaldian eskuzabaltasunez parte hartu baitzuen.
Argazki galeria
aldatu-
Kale Handia
-
Herriaren ikuspegia hondartzatik
-
Herriaren ikuspegia Zubi Zaharretik
-
Santa kurutz ermita
-
Institutua
-
Itsas Aurreko zubia
-
Plaiko zubixe
-
Alleriko padura
-
Likona dorrea
-
Goiko kaleko etxe bat
-
Akilla mendia eta Txori Erreka auzoa
-
Zubi zaharra eta atzean alde zaharra
-
Latxanbre enparantza
-
Artabide kalea
-
Musika eskola
-
Ondarroako kofradia 2020an, eta atzean kofradia eta lonja berriak egiten
-
Ondarroako Zubi Barria
-
Udaletxeko bulegoak eta udaletxea
-
Portuko etxe historikoak
-
Iturribarri eta atzean Kamiñazpi auzoa
-
Ondarroako zaharren egoitza eta atzean Ortizen kontserba fabrika
-
Augustin Zubikarai enparantza
-
Ertzainetxea
-
Zaldupeko zubia
-
Zaldupe kiroldegia
-
Eguneko zentroa, 'Maskulo Etxi'
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Euskal Herri Enblematikoa entziklopediako Itsasoko Historia. Euskal Kostaldeko Gida. liburutik txertatu zen 2014-12-18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, liburu hori eta entziklopedia horretako beste zenbait Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Eizagirre anaiek herriko historia jaso dute 'Berriatua, ahaztu behar ez den historia' liburuan - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2020-02-13 (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
- ↑ ALKAIN, Pía eta URTEAGA-ARTIGAS, Mertxe (2013), "Hallazgo de restos cerámicos en el casco histórico de Ondarroa; un nuevo registro arqueológico romano en la costa vasca" in Kobie Serie Paleoantropología 32 zenbakia, 259-266 orrialdeak. https://www.bizkaia.eus/fitxategiak/04/ondarea/Kobie/PDF/2/Kobie_32_web.pdf?hash=9e1ab4c8603825d5e14b8b2b95db47a6
- ↑ a b c Augustin Zubikarai (1976), Boga ta zixe
- ↑ a b c d e Moraza, Alfredo. (2000). Estudio histórico del puerto de Ondarroa. Eusko Jaurlaritza.
- ↑ Gotzon Iparragirre, 'Santa Klara Ermitaren jatorria', Ondarroa 2006
- ↑ «'Victoria', izatez Ondarroakoa» Bizkaiko Hitza 2015-01-30 (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
- ↑ AGIRRE, Fernando, 'Nao Victoria', Hondarroa 2014. https://ondarroakohistoria.files.wordpress.com/2015/12/naovictoria_ondarroan1.pdf
- ↑ «ONDARROA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ a b Zubikarai, Augustin. (1985). Ondarroa baserri giroan. , 45 or..
- ↑ Txantiloi:Gaztelera Laureano, Rubio. (1986). Ondarroa, apuntes históricos de una villa marinera durante la edad moderna. .
- ↑ Ondarroako Historia Zaleak, ‘Vile de Bayonne’ itsasontzi misteriotsua', Ondarroa 2004
- ↑ «Baxurako arrantzari buruzko jardunaldiak» Ondarroako Historia Zaleak 2009-10-29 (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
- ↑ Ondarroako Historia Zaleak, ‘Ondarroako lehen Batzokia: Euskal Lagun-artea (1903-08-14)’, Ondarroa 2003: 10-14. orr.
- ↑ Imanol Oruemazaga, ‘Arrantzaleen kofradia bi Ondarroan’, Ondarroa 2009, Ondarroako Historia Zaleak
- ↑ a b c Ibai Muñiz, 'Karlismoa Ondarroan II. Errepublikan', Ondarroa 2010, Ondarroako Historia Zaleak
- ↑ Ibai Muñiz, ‘Ondarroako tradizionalistak eta jeltzaleak II. Errepublikan', Ondarroa 2006
- ↑ Jon Fernandez, ‘Tostartekoen garaipena eta kofradiako aldaketak’, Ondarroa 2006, Ondarroako Historia Zaleak
- ↑ Imanol Oruemazaga, ‘Uron’, Ondarroa 2006, Ondarroako Historia Zaleak
- ↑ Imanol Oruemazaga, ‘1933-04-23: udal hauteskundeak’, Ondarroa 2006, Ondarroako Historia Zaleak
- ↑ Ibai Muñiz, ‘Ondarroako kaleak frankista bihurtu zirenekoa’, Ondarroa 2015
- ↑ Ibai Muñiz, ‘Ondarroako udala frankismoaren lehenengo urteetan’, Ondarroa 2015
- ↑ Jose Martin Apalategi, ‘Fran Aldanondo ‘Ondarru’ri bere hileta egunean’, Ondarroa 2006
- ↑ «'Herriak ez du sinistu muntaia guzti hau'» Argia 1989-01-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
- ↑ a b c https://web.archive.org/web/20200922040856/http://www.ondarroa.eus/eu-ES/Zerbitzuak/Giza-Zerbitzuak/Orrialdeak/2_3_Adinekoentzatzerbitzuak.aspx
- ↑ https://web.archive.org/web/20200918202827/http://www.ondarroa.eus/es-ES/Ayuntamiento/Organizacion/Paginas/GizarteOngizate_anbulategia.aspx
- ↑ https://www.osakidetza.euskadi.eus/zure-osasun-zentroa-bilatzailea/-/entitatea/ondarroa/
- ↑ «Ondarroako Itsastarren Etxea - GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea» www.ifas.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ https://apps.lanbide.euskadi.net/apps/GE_OFICINAS?LG=E&ML=OFIMEN1&MS=Rf&LG=C&MS=Rf&ML=OFIMEN1&TPOF=1&CPOS=48700
- ↑ «Web Eustat. Datos Estadísticos de Ondarroa» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
- ↑ Fernandez, Jon. «MARINEL GUTXIAGO, ARRAIN GEHIAGO» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
- ↑ «Web Eustat. Ondarroako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
- ↑ «Ondarroa eta Galiziaren arteko harremanak lekua edukiko du 'Sitio distinto' dokumentalean - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2016-11-25 (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
- ↑ «Jatorri Aniztasuna Zenbakitan | Jatorri anitz, herri bat» udal.aztiker.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
- ↑ Maria Esther Solabarrieta, Jose Maria Solabarrieta, BBK
- ↑ Muñiz, Ibai. (2015). «Ondarroako udala frankismoaren lehenengo urteetan» Ondarroa 2015 (Ondarroako Historia Zaleak): 28-45..
- ↑ Ondarroako Udaleko osoko bilkuren akta liburua 1961-1965. .
- ↑ Ondarroako Udalaren osoko bilkuren akta liburua 1967-1970. .
- ↑ Ondarroako Udalaren osoko bilkuren akta liburua 1976-1981. .
- ↑ EAEko hauteskunde emaitzak. (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 6).
- ↑ Berria. (2007ko abenduak 7). «EAJk Ondarroako lau hautetsi alderditik kanporatu ditu, udal karguak hartu ez zituztelako» Berria (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 6).
- ↑ Berria. (2007ko abuztuak 10). «Istilutsua gertatu da Ondarroako kudeaketa batzordearen lehen bilera» Berria (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 6).
- ↑ (Gaztelaniaz) ««La gestora no fue una decisión acertada, y menos aquí»» El Correo 2011-05-24 (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ «Zunbeltz Bedialauneta izendatu dute Ondarroako alkate - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2016-03-07 (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ Fernandez, Jon. (2016 martxoak 13). «Mendiaren mehatxupean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 6).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Zunbeltz Bedialauneta izango da berriz ere Ondarroako alkate. (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ Larraitz, Ibaibarriaga(e)ko. (2023-06-17). «Herriari eskaini dizkiote alkate makilak udal osaketetan» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).
- ↑ «Artetxe Malaxetxebarria, Jesus; Etxaburu Ajarrista, Patxi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
- ↑ a b «Sortaldekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
- ↑ a b «Lea-Artibaikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
- ↑ «Ondarroa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
- ↑ «Web Eustat. Ondarroako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ (PDF) ONDARROAKOHIZKUNTZA-ERABILERAREN KALE-NEURKETA, 2016. (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 9).
- ↑ Ondarroako gazteek sare sozialetan ere eutsi egiten diote euskara erabiltzeari: %85 euskaraz aritzen da. (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 9).
- ↑ (Gaztelaniaz) Marabilli Sormen Festibala – “Marabilli sormen festibala” Aitzol Aramaio zenaren indarrarekin jaiotako egitasmo bat da eta helburua da hainbat artista Ondarroan biltzea, idazleak, musikariak, zinegileak, antzerkilariak, artista plastikoak, diseinatzaileak… Eta dena bere betiko lagunek antolatua.. (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ literatur amuak. (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «Antxoa pintxo lehiaketagaz hasiko dira girotzen Ondarroako XIX. Antxoa Eguna - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2019-05-07 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «VII. Txistu Topaketak doinuz jantzi du Ondarroa - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2019-09-14 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «Betiko izaerari eutsita ospatu dute VI. Txapel Egune Ondarroan - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2019-10-19 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «OndarruMTBkakatzan» www.kakatzan.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «Txirrimorraski 30. urteurrena girotzen hasiko da - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2019-05-01 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «Ondarroako Historia Zaleak» Ondarroako Historia Zaleak (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «Ondarroako Kresala Eguna kultur elkartearen 50. urteurrena berotzen hasiko da - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2016-05-18 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ e-gor. «Luterl taldea, fanzineen urrezko garaiko azken mohikanoak» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «Luterl Taldea omenduko du Getxoko Komiki Azokak - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2012-10-24 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «Ondarroako Galizia Etxea, mende erdia Galiziako eta Euskal Herriko kultura uztartzen - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2019-06-18 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «Ondarroako Andra Mari jaietako marmitako lehiaketan izena emateko aukera egongo da abuztuaren 1ean - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2014-07-24 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «Zientziaren Giltzak Elkartea» zientziarengiltzak.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «Zatozte,ondarroako dendari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkartea.» Zatozte Asociación de Comerciantes de Ondarroa (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ «Aurrera 3. maila altza zaneko 50. urteurrena» Turrune! 2013-08-12 (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
- ↑ Mirari Artime, Lore Bengoetxea eta Nerea Mugartegi (1996), C.D. Aurrera 75. Urteurrena. Ondarroa 1921-1996
- ↑ (Gaztelaniaz) «Historia» Ondarroa Arraun Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
- ↑ ZUBIKARAI, Augustin (1987): Treiñeru estropadak. Ondarroa'ko talaitik (1865-1970). Bilbo.
- ↑ «Ondarroako Udala - Koaxi Triatloi Taldea» www.ondarroa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ XXXIV.ONDARROAKO ITSAS LASTERKETA (ELENA FERNANDEZ ITURRIOZ MEMORIALA). (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 9).
- ↑ «Boga Mendi Martxa 2020» boga.aurreramt.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ Beikozini. «HASIERA» Beikozini (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ «Portuko Ranpi, lau gurpilen gainean - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2011-11-25 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «Etxelilaren 5. urteurren jaia ospatuko dute abenduaren 14an Ondarroan - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2018-12-04 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ https://web.archive.org/web/20200208134839/http://www.ondarroa.eus/eu-ES/Zerbitzuak/Kultura/Orrialdeak/Udalliburutegia.aspx
- ↑ https://web.archive.org/web/20200216211936/http://www.ondarroa.eus/eu-ES/Zerbitzuak/Hezkuntza/Orrialdeak/UnanueUdalMusikaEskola.aspx
- ↑ https://web.archive.org/web/20200814012419/http://www.ondarroa.eus/eu-ES/Zerbitzuak/Kirolak/Orrialdeak/PolideportivoZaldupe.aspx
- ↑ «Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza - Eskualdeko informazioa, gertutik eta euskaraz» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «urtekaria» Ondarroako Historia Zaleak (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «Bizikletako Dinamartxa Gernika-Lumotik aterako da aurten, eta igeri martxa Mutrikutik - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2019-06-17 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «Zapato Azule - Kamiseta Azoka» www.zapatoazule.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «21. Zapato Azule aldaketakin dator - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2018-06-29 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «Zapato Azule ospatuko da etzi - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2012-06-27 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ Gaurko iragarrita zegoen Senegaldarren jaia irailera atzeratuko dute antolatzaileek. (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ a b c d https://web.archive.org/web/20200208042750/http://www.ondarroa.eus/es-ES/Servicios/Educacion/Paginas/default.aspx
- ↑ «Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolak bere 50.urteurrenaren aurkezpen ekitaldia egin du - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2017-09-08 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ III. Jose Mari Naberan Herri Krosa. (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Txapela buruan eta aldarriak ahoan - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2018-09-10 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «Ondarroako Txomin Agirre ikastolak abuztuaren 31n itxiko ditu ateak - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2019-03-22 (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ «Ondarroako Institutuko bazkariak gaurko eta lehengo ikasle eta irakasleak batu ditu - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2018-04-28 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «Ayuntamiento de Ondarroa - Augustin Zubikarai Nobela Saria sortzaileen lanabes eta akuilu» www.ondarroa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
- ↑ «Ondarroako Udala - Ermita del Padre eterno» www.ondarroa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ Ondarroako Udala. Andra Mari eleiza. .
- ↑ «Ondarroako Udala - Ermita de Nuestra Señora de La Antigua» www.ondarroa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «Ondarroako Udala - Torre Likona» www.ondarroa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ AGINDUA, 2008ko maiatzaren 15ekoa, Kultura sail-buruarena, Ondarroako (Bizkaia) Alfonso XIII-ren zaldain birakaria, Kultura Ondasun gisa, Monu-mentu izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko dena.. , 15568-15570 or..
- ↑ «Ondarroako Plaiko Zubia, biziberritzeko aukeraren zain - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2018-09-28 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «Plaiko Zubiaren eraberritze lanak uda ostean amaitzea aurreikusten dute - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2020-02-13 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «Ondarroako Udala - Casco viejo» www.ondarroa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «Ondarroako gurutze frankista eraitsi dute - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2019-01-14 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «Adinekoentzat zentroak» www.ondarroa.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
- ↑ «Ondarroako Udala - Cofradía Santa Clara» www.ondarroa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «Ondarroako Udala - Antiguo Ayuntamiento» www.ondarroa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «Vegahotela. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ Garrido, Argia. (2004). Celedonio Arriola eskolak 1929-2004. Ondarroako Eskola Publikoa.
- ↑ .
- ↑ ...Y eligió el infierno. (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
- ↑ Gran Sol. (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
- ↑ «Eizagirre Olea, Josu - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |
- Udalaren webgunea
- Ondarroako udalaren albisteak
- "Ondarrutar naturala" Herriko euskararen hiztegia
- Ondarroako albisteak, HItzan