Pedro Antequera Azpiri

Pedro Antequera Azpiri (Madril, 1892ko ekainaren 29a - Madril, 1975eko irailaren 11) espainiar margolaria, marrazkilaria eta artista grafikoa izan zen. Bere ibilbide artistikoaren zenbait urte Donostian eman zituen.

Pedro Antequera Azpiri

Bizitza
JaiotzaMadril1892ko ekainaren 29a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1976ko azaroaren 11 (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta karikaturagilea

Bizitza aldatu

Zuzenbidean eta Filosofia eta Letretan lizentziatu zen. Lanbidez, Liburutegi Nazionaleko artxibozaina izan zen Arte Ederretako sailean.[1] 1919 urtean Donostian finkatu zen. Bertan, Lizariturry y Rezola produktu kimikoen enpresaren lan grafikoen ardura hartu zuen, eta han diseinatu zuen Lagarto Xaboiaren kartel klasikoa[2]. 1934 urtean berriz Madrilera itzuli zen. Antza, Madrilen kokatzea erabaki zuen, beren lanbide-aukerak handitzeko, eta bertan Espainiako Gerra Zibilaren hasierak harrapatu zuen. Batik bat joera politikoko karikaturak eta ilustrazioak egin zituen garai hartan . 1937 urtean UGT sindikatuko kide egin zen eta ondoren Izquierda Republicana partiduan sartu zen. ‘’Politica’’ agerkariko lanak utzi eta Ikerketa Militarraren Zerbitzuko Prentsa Bulegoan lan egiten hasi zen. 1939 urtean, Francoren gudarosteak Madril okupatu ondoren, Alacantera abiatu zen handik Parisera eta ondoren Argentinara joateko asmoz. Dirudienez, Buenos Airesko ‘’La Nación’’ egunkarian lan egiteko aukeraren bat zuen. Baina ontziratu aurretik atxilotua izan zen eta, berriz Madrilera itzuli zen, non atxilotu eta kartzelatu zuten Conde de Torero kartzelan. Bertan, hainbat, pintorerekin, musikarirekin, arkitektorekin, idazlerekin eta irakaslerekin batera egon zen, eta horien erretratuak egin zituen. Kartzela hartan hain zuzen, laguna zuen David Álvarez Flores. 1940ko uztailean fusilatu zuten eta Antequera Azpirik Cuéllar (Segoviakoa) eta Las Comendadoras eta Yeserías (biak Madrilekoak) kartzeletan zeharreko bidaldiari ekin zion, 1943an baldintzapean askatu zuten arte. Kartzelaldietan, emazteak bidalitako materialari esker jarraitu zuen marrazkiak eta akuarelak egiten. Irtendakoan, ate asko itxi zizkioten eta ezin izan zuen berreskuratu bere lan ibilbidea. Sinatu gabeko publizitate lanak egin zituen eta hurrengo hamarkadan Buenos Aireseko ‘’La Nación’’ eta Madrilgo ‘’ABC’’ eta ‘’Blanco y Negro’’ agerkarietan argitaratu zituen bere lanak.

Lanak aldatu

Madrilgo ‘’El Imparcial’’ egunkariak antolatutako karikatura lehiaketan, bigarren saria eskuratu zuen hogei urte zituela. 1913 eta 1916 urteetan bakarkako erakusketak antolatu zituen. Bestela, taldeko erakusketetan parte hartu izan zuen: Umoristen Madrilgo Aretoak eginikoak 1915 eta 1918 urteetan, baita Bartzelonan 1918an ere. Hainbat aldizkaritan argitaratu zituen bere lanak ondorengo urteetan, besteak beste, ‘’La Esfera’’ edo ‘’ Mundo Gráfico’’. Donostian, 1927an, bere lanen erakusketa egin zuen Lagarde arkitektoraren estudioan eta 1931n Salón Yacaré delakoan. Era berean, Donostiako honako agerkarietan azaldu ziren bere lanak: ‘’La Voz de Guipúzcoa’’ eta ‘'El Día’’.

20. hamarkadan komikiaren aurrekari batzuk utzi zituen, aipagarriak batez ere marrazkiengatik. [3]

Argentinan, ‘’La Nación’’ eta ‘’Caras y caretas’’ agerkarietan argitaratu zituzten haren testuak eta marrazkiak. Gartzela urteetan (1939-1943) jarraitu zuen marrazten eta margotzen. Maiz, erregimenak presoak egindako lanak baliatu zituen espetxeak apaintzeko, are gehiago eraikin erlijiosoak baziren; Conde de Torenoren gartzelako egonaldiaren kasuan, erakusketak ere egin omen ziren. Gerra ostean, zailtasunak zailtasun, zenbait argitaldarik jaso zituzten bere lanak, besteak beste, ‘’ABC’’, ‘’Blanco y Negro’’ eta Argentinako ‘’La Nacion’ egunkarientzat jarraitu zuen lanean.

Bestalde, haur eta gazteei zuzendutako lanak ere egin zituen: [4].

  • ‘’Corremundo: aventuras de un aviador de doce años’’
  • ’’Cuentos para cinco días’’
  • ’’La historia de narizotas’’ (Cuentos nuevos en colores bildumaren 1.alea)
  • ’’La larva y el águila’’(Cuentos nuevos en colores bildumaren 2. alea)
  • ’’Mikolan y compañía’’(Cuentos nuevos en colores bildumaren 3. alea)
  • ‘’El piratilla’’(Cuentos nuevos en colores bildumaren 4. alea)[5].

1952 urtean Madrilgo Arte Ederretako Zirkuluan haren marrazki eta olio-pinturen erakusketa esanguratsua izan zen, non hiriko agertokiak nabarmendu ziren. Aipagarria ere bere ezaugarria izango den ikuspuntua, gainetik hartutakoa. Margolanen artean, honako hauek aipa daitezke:

  • Partido de pelota
  • Recorriendo las Estaciones
  • Un baile en los Cuatro Caminos
  • Romería vasca
  • Regatas de traineras
  • Una boda en el Buen Pastor
  • Un partido de rebote
  • Caras y Caretas

Bestalde, teknika artistikoen inguruko testu hauek argitaratu zituen:

  • “La publicidad artística para todos”, 1928an argitaratua.[6].
  • “Dibuja y pintarás”, haurrei zuzenduta.

Diseinu-lanak aldatu

Donostian

  • Perfumería Calber lurrin dendaren publizidade kanpaina, 1925 [8].
  • Chocolates Nestlé enpresaren publizidade kanpaina, 1925 [8].

Erakusketak aldatu

  • 2011 — “Espetxeko erretratuak = Retratos desde prisión:Pedro Antequera Azpiri - David Álvarez Flores: 2011.01.26 / 2011.03.12”,KMK, Ganbara Aretoa Donostia. [9].
  • 2016 - Antequera Azpiri. Gipuzkoa. 1919-1934, 2016ko azaroaren 23tik 2017ko urtarrilaren 14ra, Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara Aretoan, Donostia [10].

Erreferentziak aldatu

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia-Fondo Bernardo Estornés Lasa. [Usurbil]: Euskomedia Fundazioa, 2006. http://www.euskomedia.org/aunamendi/1030
  2. Retratos desde la prisión - Diputación Foral de Gipuzkoa
  3. José María Unsain. (1989). Antecedentes del cómic en Euskadi (1894-1936). Ttartalo, 2 or..
  4. Zerrendako izenburuak ‘’Corremundo: aventuras de un aviador de doce años’’, Pasaiko Artes Gráficas de Pasajes-en, data azaldu gabe argitaratutako liburuaren kontrazalean azaltzen dira
  5. Biblioteca digital Junta de Castilla y León. Catálogo Hijos de Santiago Rodríguez. Burgos , 1929. http://bibliotecadigital.jcyl.es/i18n/catalogo_imagenes/grupo.cmd?path=10070448
  6. ``Liburuaren iruzkina: Gaceta de las artes gráficas del libro y de la industria del papel. (1/7/1928), orrialdea 30. Hemeroteca Digital BNE.[1]
  7. ABC.ES (12/11/2014) Los cien años del jabón lagarto, 1914. http://www.abc.es/economia/20141112/abci-aniversario-jabon-lagarto-201411120451.html
  8. a b c Mikel Lertxundi Galiana: ``Espetxeko erretratuak = Retratos desde prisión : Pedro Antequera Azpiri - David Álvarez Flores’’ Erakusketaren Katalogoa. ‘’Kronologiak. Pedro Antequera Azpiri’’ p.77.Retratos desde la prisión - Diputación Foral de Gipuzkoa
  9. ``Espetxeko erretratuak = Retratos desde prisión : Pedro Antequera Azpiri - David Álvarez Flores’’ Erakusketaren Katalogoa Retratos desde la prisión - Diputación Foral de Gipuzkoa
  10. Antequera Azpiri, P., Mikel Lertxundi Galianak "Antequera Azpiri: Gipuzkoa, 1919-1934" erakusketaren katalogoa, Donostian : Gipuzkoako Foru Aldundiak, 2016an argitaratua. http://kmk.gipuzkoakultura.eus/eu/ganbara-/erakusketak/1776-antequera-azpiri-gipuzkoa-1919-1934

Kanpoko loturak aldatu