Ireki menu nagusia

Kyusaku Ogino (japonieraz: 荻野 久作 Ogino Kyūsaku?, Toyohashi, 1882ko martxoaren 25a - Nifata, 1975eko urtarrilaren 1a) japoniar ginekologoa izan zen. H. Knaus sendagilearekin batera, hilekoaren zikloa aztertu zuen: emakumea obulazio-zikloaren zein egunetan gera daitekeen haurdun eta zein egunetan ez, eta obulazioaren data. Oginoren ustez, obulazioa noiz gertatzen den ezagutu, eta obulua ordu gutxi batzuk (6 edo 7) baino ez dela bizi eta espermatozoideen ernaltzeko ahalmena bi edo hiru egunetara mugatzen dela jakinez gero, ez da zaila jakitea obulazio-zikloaren zein alditan den emakumea antzu eta zeinetan ernalgarri. Ernalgarritasun-aldia, emakumeak hilekoa izan ondorengo 9. egunetik 17. eguna bitartekoa da, Oginoren azterketen arabera (Ogino-Knausen legea). Nolanahi ere, lege horretan oinarrituta haurdun ez geratzeko metodoa ez da beste sistema batzuk bezain fidagarria, hilekoaren zikloan gorabeherak izaten baitira.

Kiusaku Ogino
Kyusaku Ogino.jpg
Bizitza
Jaiotza Toyohashi1882ko martxoaren  25a
Herrialdea  Japonia
Heriotza Yorii Itzuli1975eko urtarrilaren  1a (92 urte)
Hezkuntza
Heziketa Tokioko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak ginekologoa eta medikua
Enplegatzailea(k) Tokioko Unibertsitatea
Niigata University Itzuli
Jasotako sariak

Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kiusaku Ogino  

ErreferentziakAldatu