Asier Olaizola

esku huskako pilotaria
Olaizola I.a
Izen osoa: Asier Olaizola Apezetxea
Jaiotza data: 1975eko maiatzaren 5a (48 urte)
Jaioterria: Goizueta (Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: erretiratua
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,86 m
Pisua: 87 kg
Debutatze data: 1996ko apirilaren 13a
Debutatze pilotalekua: Baztan pilotalekua

Asier Olaizola Apezetxea, pilota arloan Olaizola I.a deituraz ezaguna (Goizueta, Nafarroa Garaia, 1975eko maiatzaren 5a) esku huskako pilotari profesional ohia da, Aimar Olaizolaren (Olaizola II.a) anaia. Aurrelari aritu zen, hamazazpi urtez, punta-puntako Aspe eta Asegarce enpresekin, 2013ko abenduaren 31n Asegarcerekiko kontratua bukatu zitzaion arte. Gero, profesional ibilbidea amaituta, maila apalagoko Garfe enpresarekin aritu zen.[1][2][3] Estatistika ofizialen arabera, 1,86 m luze da, eta 87 kg pisatzen du. Estreinako partida 1996ko apirilaren 13an jokatu zuen, Elizondoko Baztan pilotalekuan. Oso eskuin bortitzeko pilotaria, Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusian nabarmendu da: 1999an eta 2001ean txapeldun izan zen, eta 2002an nahiz 2007an txapeldunorde.[2]

Kirol lorpenak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Igor G. VICO: «Asegarce no renueva a Olaizola I y jugará con Garfe», Deia, 2013-12-12.
  2. a b (Gaztelaniaz) Juan Pablo MARTÍN: «Se marcha el pelotari de la derecha brillante», El Correo, 2014-01-04.
  3. (Gaztelaniaz) «Garfe presenta a Olaizola I y Olazabal», Noticias de Navarra, 2014-01-10.

Ikus, gainera aldatu