Eñaut Elorrieta
abeslari bizkaitarra
Eñaut Elorrieta Larruzea (Gernika, Bizkaia, 1975) sortzaile eta abeslaria. Fisikaria da, eta DBH eta Batxilergoko irakaslea izan da.
Eñaut Elorrieta | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Gernika-Lumo, 1975 (45/46 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak |
euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, kantugilea eta estudioko musikaria |
Musika instrumentua | ahotsa |
Eñaut Elorrieta Lugarri taldeko abeslaria izan zen. 1996ko udazkenean, Jon Mikel Arronategi Exkixuko baxu-jotzaileak eta biek Ken Zazpi taldea sortu zuten Gernikan.
AtxiloketaAldatu
1997ko urrian Ertzaintzak atxilotu zuen, ETA erakundearekin ustezko lankidetza leporatuta. Zehazki, 'Katu' komandoari ibilgailuak ematea leporatu zioten[1][2]. Furgoneta, Ford Transit, Bilboko Guggenheim museoaren aurkako erasoan erabili zuten[3]. Azkenean, kargurik gabe askatu zuten[4]. Antza denez, ez zen furgonetaren erabilera zein zen jakitun.
DiskoakAldatu
Ken ZazpirekinAldatu
- Atzo da bihar (Gor Diskoak, 2001)
- Bidean (Gor Diskoak, 2003)
- Gelditu denbora ( Gor Diskoak, 2005)
- Argiak (Oihuka, 2007)
- Zazpi urte zuzenean ( Argiak , 2009)
- Ortzemugak begietan (Elkar-Argiak, 2010)
- Ken Zazpi & Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (Elkar-Argiak, 2013)
- Phoenicoperus (Elkar, 2015)
BakarkaAldatu
- Deserriko kantak (Elkar, 2013)[5]
- Harian (Elkar, 2018) - 4 abesti[6]
- Harian Zuzenean (Elkar, 2019)[7]
- Irteera argiak (Elkar, 2019)
KolaborazioakAldatu
- Ehungarrenean hamaika. Lauaxeta 2005 (Gaztelupeko Hotsak, 2005)
- Imanol Urbieta, bakarrik eta libre (Elkar, 2013)
ErreferentziakAldatu
- ↑ Press, Europa. (2011-07-07). «ETA.- Las fuerzas de seguridad creen que Gogeaskoetxea pasó a un segundo plano tras el arresto de su hermano en 2010» www.europapress.es Noiz kontsultatua: 2020-11-24.
- ↑ (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1997-10-15). «La Ertzaintza sospecha que ETA planeaba atentar contra el museo mientras los Reyes lo inauguraban» El País ISSN 1134-6582. Noiz kontsultatua: 2020-11-24.
- ↑ «- EL MUNDO | Suplemento cronica 727 - PAPÁ INOCULÓ EN SUS DOS HIJOS EL PEOR VENENO DE ETA TODO QUEDA EN FAMILIA» www.elmundo.es Noiz kontsultatua: 2020-11-24.
- ↑ «ABC SEVILLA 18-10-1997 página 24 - Archivo ABC» abc 2019-08-29 Noiz kontsultatua: 2020-11-24.
- ↑ Deserriko kantak. Noiz kontsultatua: 2018-10-14.
- ↑ Harian. Noiz kontsultatua: 2018-10-14.
- ↑ «Harian zuzenean» www.badok.eus Noiz kontsultatua: 2019-10-25.