Laos[1], izen ofiziala Laosko Herri Errepublika Demokratikoa (laoseraz: ສາທາລະນະລັດ ປະຊາທິປະໄຕ ປະຊາຊົນລາວSathalanalat Paxathipatai Paxaxon Lao), hego-ekialdeko Asiako estatu itsasgabea da, Indotxina penintsulan dagoena. Mugakide ditu Birmania eta Txina ipar-mendebaldean, Vietnam ekialdean, Kanbodia hegoaldean eta Thailandia mendebaldean. 236.800 km2-ko eremua hartzen du, eta 7,2 milioi biztanle zituen 2020an.[2] Hiriburua Vientian da.

Laosko Herri Errepublika Demokratikoa
ສາທາລະນະລັດປະຊາທິປະໄຕປະຊາຊົນລາວ
(Sathalanalat Pasathipatai Pasason Lao)
Ereserkia: Pheng Xat Lao (en) Itzuli
Goiburua: "Bakea, Independentzia, Demokrazia, Batasuna eta Oparotasuna"
Flag of Laos.svg
Laosko bandera
Emblem of Laos.svg
Laosko armarria
Laos (orthographic projection).svg
Laos-CIA WFB Map.png
Geografia
HiriburuaVientian
17°58′12″N 102°36′0″E
Azalera236.800 km²
Punturik altuenaPhou Bia (en) Itzuli
Punturik sakonenaMekong (70 m)
KontinenteaAsia
MugakideakMyanmar, Kanbodia, Txinako Herri Errepublika, Thailandia eta Vietnam
Administrazioa
Laosko PresidenteaBounnhang Vorachith (en) Itzuli
Laosko Lehen MinistroaPhankham Viphavan (en) Itzuli
LegebiltzarraLaosko Biltzar Nazionala
Harreman diplomatikoakWikidata logo.svg Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria6.858.160 (2017)
Green Arrow Up.svg88.433 (2013)
Dentsitatea28,96 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa2,57 (2021)
Eskolaratu gabeko umeak382.255 (2015)
Bizi-itxaropena66 (2021)
Giza garapen indizea0,601 (2017)
Ekonomia
BPG nominala16.853.079.615,352 US$ (2017)
Green Arrow Up.svg1.047.372.461,119 (2016)
BPG per capita2.457 US$ (2017)
Green Arrow Up.svg119 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa48.269.624.270 nazioarteko dolar (2017)
Green Arrow Up.svg3.954.885.553 (2016)
BPG per capita EAPn7.038,276 nazioarteko dolar (2017)
Green Arrow Up.svg481,244 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala6,9 % (2016)
Erreserbak1.271.083.415 US$ (2017)
Green Arrow Up.svg391.566.446 (2016)
Inflazioa3,2 % (2016)
Historia
Sorrera data: 1949
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+856
ISO 3166-1 alpha-2LA
ISO 3166-1 alpha-3LAO
Ordu eremua
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.NEMA 1-15 (en) Itzuli, NEMA 5-15 (en) Itzuli, Europlug (en) Itzuli, Type E (en) Itzuli eta Schuko (en) Itzuli
Internet domeinua.la
tourismlaos.org

Laosko historia Lan Xang edo Milioi Elefanteko Erresumaraino (XIV. eta XVIII. mendeen arteko erresuma) atzera daiteke. Frantziako kolonia izan ondoren, independentzia 1949an eskuratu zuen. Gerra zibil luze baten ostean, Pathet Laoko komunistak boterera iritsita amaitu zen 1975ean. Ekonomia eta politika-askatasun arloetan, nazioarteko estatistikek munduko herrialdeen arteko sailkapenean postu baxuenetan kokatzen dute. Biztaleen % 80k nekazaritzan egiten du lan. Hala ere, 2006an Laosko ekonomiak % 7,2 egin zuen gora.

Etniei dagokienez, oso askotarikoa da, nahiz eta herrialdearen % 70 lao den, etnia-talde nagusia.

GeografiaAldatu

Laos Asia hego-ekialdeko estatu itsasgabea da, gehien bat baso trinkoz estalitako lurralde malkartsua, nahiz eta zenbait ordoki eta goi-ordoki ere izan. Mendi garaiena Phou Bia da (2.817 m). Mekong ibaiak mendebaleko muga osatzen du Thailandiarekin eta Annamgo mendikateak ekialdeko mugaren gehiengoa Vietnamekin.

Klima tropikala da eta ezaugarritzat montzoiak ditu. Euri garaia maiatzetik azarora da eta honi garai lehorra darraio abendutik apirilera. Heroina ekoizten den Urrezko Hirukia eskualdea osatzen duten lau herrialdeetako bat da.

Laos munduko animalia espezie ikusgarrienen bizilekua ere bada. Esanguratsuenak Indotxinako tigrea, gaur erraldoia eta Asiako elefantea dira. Azken urteotan, zenbait espezie aurkitu edo berriz aurkitu dira, desagertutzat jotzen baitziren. Hauen artean daude Annam untxia, saola eta kha-nyou edo Laosko haitz arratoia.

Orografia eta hidrografiaAldatu

Laos herrialde menditsua da, iparraldean batez ere; ipar-mendebaletik hego-ekialdera haran sakon meharrek gurutzatzen dute, ura Tonkingo golkoan isurtzen duten ibaiek eratuak. Iparraldeko mendiak 1.500 m inguru garai dira, eta Phou Bia mendian dute gailurra (2.820 m). Hegoaldea lur zati luze meharra da, ekialdean, Vietnamekin mugan, Annam mendiak (1.525-2.440 m) eta mendebalean Mekong ibaia dituena (1.865 km egiten ditu Laosen barrena). Mekong ibaiaren haranaren eskuinaldeko lur emankorrak dira Laosko lur lau bakarrak, eta lurraldearen ekonomiaren ardatza, han egiten baita arroz gehiena. Iparraldea eta hegoaldea goi-ordoki batek lotzen ditu; halaber, hego muturra 1.050 m inguruko goi-ordokia da.

Klima eta landaretzaAldatu

Laosko klima tropiko artekoa da, beroa eta euritsua, montzoi haizeen mende baitago. Urtean zehar 1.500-1.700 mm euri egiten du behe aldeko lurretan eta 3.000 mm mendietan, maiatzetik urrira bitartean gehiena. Tenperatura abendu-otsaileko 16-21 °C-tik apirila-maiatzeko 32 °C-ra bitartean aldatzen da.

Basoa da nagusi Laosen: Tropiko aldeko zuhaitzak ditu iparraldean (haritza, pinua, magnolioa eta erramua), eta montzoi-basoa eta hosto erorkorreko zuhaitzak hegoaldean (teka, palisandroa, ebanoa, sandaloa eta banbua).

HistoriaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Laosko historia»

Laosko historia Lan Xangeko erresumaraino atzera daiteke. XIV. mendean sortua, XVIII. mendera arte iraun zuen, Siamek herrialdea inbaditu eta geratu ziren lurraldeen gaineko kontrola hartu zuenean. Siamgo erregeak, Frantziaren aurkako borroka zakarra ekidin nahian, egungo Laos osatzen zuten lurraldeak Frantziari eman zizkion 1893an.

Bigarren Mundu Gerran Japoniak konkistatu zuen. Baina gerra galdutakoan, Laosek independentzia aldarrikatu zuen 1945an bertan. Nolanahi ere, Frantziak agintea ezarri zuen berriro, eta 1950ean erdi mailako autonomia erdietsi zuen, Frantziako Batasunaren elkartutako estatu gisa. Are gehiago, Frantziak de facto boterea gorde zuen 1954ra arte. Orduan, konstituzio-monarkia eratu zen, independentzia osoa bereganatuta. Genevako Konbentzioaren salbuespen berezian, Frantziako misio militar batek herrialdean jarraitu zuen komunisten kontra erregearen armada babesteko. Hurrengo urtean, AEBek Frantzia ordezkatu zuten.

Aldameneko Vietnamgo ezegonkortasuna Laosera hedatu zen. Anabasa horretan gerra zibila eta hainbat estatu-kolpe gertatu ziren. Ipar Vietnamgo armadak ekialdeko Laos inbaditu eta okupatu zuen. Armada hori zen Pathet Lao alderdi komunistaren benetako boterea Laosen. AEBek Laos ere bonbardatu zuten Vietnamgo Gerran, hornitzeko bideak mozteko aitzakian. 1968an, Ipar Vietnamgo armadak burututako erasoaren ondorioz, Laosko Erret Armada desegin zen. Gatazka AEBek eta Thailandiak antolatutako tropa irregularrek jarraitu zuten. Sobiet Batasunak eta Ipar Vietnamek babestuta, 1975ean, Pathet Lao komunistek boterea eskuratu zuten Laosen.


Gobernua eta administrazioaAldatu

PolitikaAldatu

Laosko Herri Errepublika Demokratikoa 1975ean osatu zen, baina 1991 arte ez zen konstituzioa onartu. Haren arabera, Laos Herriaren Alderdi Iraultzailea legezko alderdi politiko bakarra da. Aginpide betearazlea lehendakariaren ardura da, eta estatuburua bera da; nazio biltzarrak aukeratzen du, bost urtez behin, eta ministro kontseiluaren burua da halaber. Lehendakariak Lehen Ministroaren, hau da, gobernuburuaren, laguntzaz bideratzen ditu gobernuaren administrazio funtzioak. Legegintza, berriz, nazio biltzarraren ardura da. Lurralde antolaketari dagokionez, Laosko lurraldea 16 probintziaz, udal batez eta barruti berezi batez osatuta dago.

Banaketa administratiboaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Laosko probintziak»
 
Laosko probintziak

Laos 16 probintziatan (kang), udal batean (kumpang nakon) eta gune berezi batean (khetphiset) banatuta dago:

* udalerria

** toki-administrazio berezia

Probintziak barrutitan (muang) azpibanatzen dira.

DemografiaAldatu

Etnia nagusia lao etnia da. Biztanle gehienak nekazari inguruneetan bizi dira (% 80tik gora); laurdena inguru mendialdeetan eta gainerakoa Mekong ibaiaren eta haren adarren inguruetan. Laosek biztanle dentsitate aski apala du (23,4 bizt./km2) eta bizi itxaropena 53 urtekoa da. Biztanle kopuruaren hazkundea inguruko herrialdeen maila bertsukoa da (urteko % 2,3 ingurukoa) baina jaiotza tasa (4,68 haur emakumeko) eta haurren heriotza tasa (‰ 81) handiak dira. Hizkuntza ofiziala laosera da, baina administrazioan, merkataritzan eta hezkuntzan frantsesa ere erabiltzen da eta bertako beste hizkuntza batzuk ere bai.

EkonomiaAldatu

Laos munduko estatu komunista ofizial bakarretakoa da, baina ekonomiaren deszentralizazioa eta pribatizazioa bideratzeko neurriak hartzen hasi zen 1986 inguruan. 1991ko konstituzioak jabego pribatua eta merkatu askeko ekonomia onartu zituen. Neurri horiei esker hazkunde ikusgarria izan zuen 1988-2001 bitartean, Laosek Thailandiarekiko merkataritza harremanekiko zuen mendekotasun nabarmenaren ondorioz 1997ko Asiako krisiak ekarri zion etenaldi labur batean izan ezik. Azken urteetan aurrerapen asko egin diren arren, azpiegiturak oso kaskarrak dira, eta horrek eragotzi dio, hein handi batean, ekonomiaren garapena: ez dago burdinbiderik, errepide sistema oso txarra da, eta telekomunikazioak oso atzeratuak. Horrez gain, eremu askotan, eguneko ordu batzuetan ez da argindarrik egoten.

Ekonomiaren oinarria nekazaritza da; nekazaritzak hartzen du barne produktu gordinaren erdia eta langileen % 80. Arroza da gai nagusia, baina ez da lurren % 4 baino lantzen, eta ez du ematen herrialdearen beharrak asetzeko lain. Horrez gainera, sarritan lehorteak, izurriak eta uholdeak gertatzen direnez, elikagaien hornikuntzan arazoak sortu ohi dira urtero herrialdeko zenbait lekutan. Opioa ere ekoizten da. Industriarik ez dago ia, eta dauden lantegietan kontsumorako gaiak ekoizten dira. Azken urteetan asko hazi da zerbitzuen alorra eta bereziki turismoa.

Azken urteotan Laosko baliabide naturalak neurrigabe ustiatu dira: basoak soildu egin dira eta horren eraginez urak hondatu eta habitat naturalen % 70 galdu dira. Gerrak iraun zuen 25 urtean, bestalde, lantzeko lur egokien % 40 hondatu ziren. Mea baliabideak eta hidroelektrizitatea ekoizteko aukera ere du eta azkenaldian hidroelektrizitatearen esportazioak gora egin du.

KulturaAldatu

Laosko kultura erlijioan eta ohituretan oinarritzen da eta, hiriburuan izan ezik, Mendebalaren eragina ahula da. Budismoaren eta hinduismoaren mitoak kultura adierazpideetako gairik erabilienak dira. Eskulangintzak (ehungintza, saskigintza, zurezko, bolizko, zilarrezko eta urrezko lanak), eta dantzak garrantzi handia dute. Literaturak erlijio gaiak lantzen ditu batez ere.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


Asiako herrialde eta lurraldeak    (Nazio Batuen azpi-eskualdeka)

Erdialdeko Asia
 

AfganistanErrusiaKazakhstanKirgizistanUzbekistanTadjikistanTurkmenistan

Asiako Ekialdea
(Asia-Pazifikoa)

 

Hego KoreaIpar KoreaJaponiaMongoliaTxina

Hego-mendebaldeko Asia
Ekialde Hurbila
 

Arabiar Emirerri BatuakArmeniaAzerbaijanBahrainEgiptoGeorgiaIranIrakIsraelJordaniaKuwaitLibanoOmanQatarSaudi ArabiaSiriaTurkiaYemen

Hego-ekialdeko Asia
 

BruneiEkialdeko TimorFilipinakIndonesiaKanbodiaLaosMalaysiaMyanmarSingapurThailandiaVietnam

Hegoaldeko Asia
 

BangladeshBhutanIndiaMaldivakNepalPakistanSri Lanka

Beste entitate
politiko batzuk

PalestinaTaiwan