Estitxu Fernandez
Estitxu Fernandez Maritxalar (Lesaka, Nafarroa, 1975eko azaroaren 2a) telebista-aurkezlea, kazetaria eta idazlea da. Psikologia ikasketak egin ditu. Gainera, bertsolaritzan aritu izan da.
Estitxu Fernandez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lesaka, 1975eko azaroaren 2a (48 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta kazetaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bizitza
aldatuBertsotarako zaletasuna familiatik datorkio, aitaren aldetik Saibururen birbiloba eta amaren aldetik Markos Maritxalarren iloba da.[1] 90koen hamarkadan Nafarroako Bertsolari Txapelketan 8 aldiz parte hartu eta 1996, 1997 eta 1998ko finaletan kantatu zuen. 1997ko Bertsolari Txapelketa Nagusian ere parte hartu zuen.
Psikologo lanak utzi eta Euskal Irrati Telebistan lan egiten hasi zen. 2000ko eta 2001eko udetan, ETB 1eko Su Festa telebista-saioa aurkeztu zuen; eta 2001ean, Sorginen laratza telebista-saioa, Xabier Euzkitzerekin eta Klaudio Landarekin batera. Urte horretan ere, Bertatik Bertara saioa aurkeztu zuen, Andoni Aizpuru ordezkatuz. 2002an Bexamela telebista-saioan agertu zen, eta urtebete geroago, 2003an, Bizizaleak saioan. Ondoren, igande goizetako Kirolez Kirol telebista-saioa, Gaur egun albistegietako kirol-tartea eta Euskadi Irratiko Tartaria irratsaioa aurkezten zituen. 2007ko Gaboneko 2007ko Euskal Kantuen Gaua aurkeztu zuen Julio Ibarrarekin.
Lanak
aldatuTelebista
aldatuUrtea | Izenburua | Katea | Oharrak |
---|---|---|---|
1998-1999 | Berriak | Ttipi-Ttapa Telebista | Aurkezlea |
1999-2004 | Bertatik bertara | ETB 1 | Gonbidatua (1999-2000), kolaboratzailea (2000-2002) eta aurkezlea (2003-2004) |
2000-2001 | Su Festa | ETB 1 | Aurkezlea |
2000 | Jaiak 2000 | ETB 1 | Aurkezlea |
2001 | Jaiak 2001 | ETB 1 | Aurkezlea |
2001-2003 2004-2006 |
Sorginen laratza | ETB 1 | Kolaboratzailea / Aurkezlea |
2002 | Euskadi Irratia 20 urte | ETB 1 | Gonbidatua (atal 1) |
2002 | Jaiak 2002 | ETB 1 | Aurkezlea |
2002-2003 | Bexamela | ETB 1 | Aurkezlea |
2003-2004 | Bizizaleak | ETB 1 | Aurkezlea |
2004-2005 | Kaixo 2005 | ETB 1 | Urte amaierako kanpaikadak |
2006 | Umezaina (Supernanny) | ETB 1 | Aurkezlea |
2006 | Euskal Kantuen Gaua 2006 | ETB 1 | Aurkezlea |
2007 | Euskal Kantuen Gaua 2007 | ETB 1 | Aurkezlea |
2008 | Euskal Kantuen Gaua 2008 | ETB 1 | Aurkezlea |
2010-2011 | Arratsaldero | ETB 1 | Aurkezlea |
2010 | Euskal Kantuen Gaua 2010 | ETB 1 | Aurkezlea |
2011 | Anitzele | ETB 1 | Gonbidatua (atal 1) |
2011 | Euskal Kantuen Gaua 2011 | ETB 1 | Euskal kanten popurria (ETBko aurkezleak) |
2012 | Hitzetik Hortzera | ETB 1 | Gonbidatua (atal 1) |
2012 | Nomada express | ETB 1 | Aurkezlea (atal 1) |
2012 | Euskal Kantuen Gaua 2012 | ETB 1 | "You shook me all night long" (Sorginen laratza lantaldea) |
Kirolez kirol | ETB 1 | Aurkezlea | |
2009-? | Gaur egun Kirolak | ETB 1 | Aurkezlea |
2021 | Biba 2022ǃ | ETB 1 | Gabonzahar gaueko saio berezia |
Argitalpenak
aldatu- M ama eme ume, Tene Mujika bekari esker, Erika Lagomarekin elkarlanean, 13 emakumeren bizipenetan oinarrituta idatzitako liburua.[2][3]
- Sortze berri bat. Indarkeria obstetrikorik gabea [4][5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Bertsolari aldizkaria 27. zenbakia, 1997
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-05-05). «‘M ama eme ume’: amatasunen erraietan arakatu dute Estitxu Fernandezek eta Erika Lagomak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
- ↑ «"Amatasunaren bizipenak ez du zertan itogarria izan, sistema da amatasunari bizkar emanda dagoena" - Durangaldea» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
- ↑ www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Sortze berri bat - Estitxu Fernandez Maritxalar» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
- ↑ SLU, Herritar Berri. (2023-10-19). «Estitxu Fernandez: «Indarkeria obstetrikoa indarkeria matxista da»» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2023-12-06).