Simone Veil
Simone Veil ( Ahoskera (i · ?)) (jaiotzez Jacob, Niza, 1927ko uztailaren 13a - Paris, 2017ko ekainaren 30a) frantziar politikaria izan zen.
Shoahtik ihes egitea lortu zuen eta botere judizialean egin zuen ibilbidea goi-funtzionario gisa 1974an osasun ministro izendatu zuten arte. Zeregin horretan ari zela, 1975eko urtarrilaren 17an "Veil legea" delakoa aldarrikatu zuen, eta horri esker, haurdunaldiaren etenaldi boluntarioa despenalizatu zen Frantzian.
1979tik 1982ra, Europako Parlamentuko lehen emakume lehendakaria izan zen. Horrez gain, hainbat kargu izan zituen: Estatu ministroa, Gizarte gaietarako, Osasuna eta Hiriko ministroa, eta Édouard Balladur-en gobernuan "bigarrena", eta azkenik, Kontseilu konstituzionalean eserlekua 1998 eta 2007 bitarte. Frantses Akademiako kide da 2008ko azaroaren 20tik.