Legazpi
- Artikulu hau Gipuzkoako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Legazpi (argipena)».
Legazpi Gipuzkoako hegoaldeko udalerri bat da, Goierri eskualdean dagoena, Aizkorri mendiaren magalean, 450 metroko garaieran. 8.438 biztanle zituen 2016. urtean. Herri industriala da, batez ere burdinaren eraldaketari lotua (fabrika nagusiak: Bellota Herramientas, FPL eta GSB). Izan ere, herri honetan aspalditik jarduera garrantzitsua izan da burdinaren ustiaketa eta eraldaketa, eta XV. mendeko burdinola bat ere badute, berritua eta erakustaldiak egiteko maiz samar lanean jartzen dutena: Mirandaola.
Legazpi | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Goierri | ||||||||||
Izen ofiziala | Legazpi | ||||||||||
Alkatea | Eric Gálvez Álvarez | ||||||||||
Posta kodea | 20230 | ||||||||||
INE kodea | 20051 | ||||||||||
Herritarra | legazpiar | ||||||||||
Ezizena | ilintxak | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°03′18″N 2°20′06″W / 43.055°N 2.335°W | ||||||||||
Azalera | 42 km² km² | ||||||||||
Garaiera | 400 m | ||||||||||
Distantzia | 59 km Donostiara km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 8.341 (2023) 4 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 198,6 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | -% 1,05 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 9,25 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 49,59 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 78,87 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 8,19 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 8,23 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 54,82 (2010) | ||||||||||
Etxeko erabilera[2] | % 43.76 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1608 (juliotar egutegia) | ||||||||||
Webgunea | https://www.legazpi.eus |
Herriari buruzko lehen aipamen idatzia 1290. urtekoa da eta VII. mendeurrena ospatzeko ekitaldiak izan ziren 1990an. Seguraren menpe zegoen orduan herria eta 1608an lortu zuen independentzia.
Ilintxak: legazpiarren ezizena
aldatuLegazpiarrei ilintxak ezizenaz deritzaie, ilintxa gaizki erretako ikatz zatia omen da[3][4], hortaz ezizenak jatorria meatzaritzan luke. Horregatik Legazpiko Ilintxa Kirol Elkarteak izen hori du.
Geografia
aldatuIngurune naturala eta klima
aldatuLegazpin jaiotzen da Zumaian itsasoratzen den Urola ibaia. Halaber, han dago Barrendiolako urtegia, eskualdea urez hornitzen duena. Legazpi mendiz inguraturik dago. Hona hemen nabarmenenak: Gorostiaga, herrian Korosti izenaz ezaguna (947 m), Haizeleku (810 m), Arrolamendi (910 m), Arranoaitz (903 m), Jentiletxe (913 m), Oregi (924 m), Otaño (860 m), Artzanburu (1.360 m) eta Andraitz (1.450 m). Azken hirurak Aizkorri mendilerrokoak dira, eta lehenengo aipatuak Satuikoak.
Klima atlantikoa izan arren, bere garaiera dela eta, Gipuzkoako batez besteko tenperaturak baino lau gradu gutxiago izaten ditu, batez ere neguan. Neguero elurteak izaten dira.
Udalerri mugakideak
aldatuHonako hauek ditu mugakide: Iparraldean, Antzuola, Urretxu eta Zumarraga; mendebaldean, Oñati; hegoaldean, Zegama eta Altzaniako Partzuergoa; eta ekialdean, Zerain, Mutiloa eta Gabiria.
Demografia
aldatuXX. mendearen bigarren erdialdeko industrializazioari esker, Legazpi herri txiki bat izatetik 10.000 biztanle izatera igaro zen 40 urtetan. Hala ere, 1970eko hamarkadako krisialdiaren ondoren biztanleak galtzen hasi zen, eta galera horrek ez du etenik izan XXI. mendearen hasieran. 2019an 8.430 biztanle zituen. Horietatik %25,52k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %5,26 ziren.[5]
Legazpiko biztanleria |
---|
Politika
aldatuUdal hauteskundeak
aldatu2011ko udal eta foru hauteskundeetan Bildu koalizioak gehiengo osoa eskuratu zuen, hamahiru zinegotzitik zazpi eskuratu baitzituen. Hori horrela izanik, udalean gehiengo osoa lortu zuten eta Kepa Urzelai alkate izendatu zuten.
2015eko udal hauteskundeetan, berriz, Euskal Herria Bilduk eta Eusko Alderdi Jeltzaleak berdindu egin zuten zinegotzi kopuruan, baina EAJk boto gehiago jaso zituen. Bigarren alderdi horretako Koldobide Olabide hautatu zuten alkate[6], bere taldearen botoei esker. Euskal Herria Bilduk eta Irabazik bakoitzak bere hautagaiari eman zion botoa, eta PSE-EEko zinegotziek zuri bozkatu zuten.
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EAJk 2.018 boto. EH Bilduk 1.783 boto. PSE-EEk 628 boto. Podemos-IU-EQUOk 329 boto. PPk 53 boto.[7] Koldobike Olabide aukeratu zuten berriro alkate.[8]
Legazpiko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015 |
2019 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 5 / 13 |
6 / 13 |
|||
Euskal Herria Bildu | 5 / 13 |
5 / 13 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 2 / 13 |
1 / 13 |
|||
Irabazi -> Ahal Dugu | 1 / 13 |
1 / 13 |
|||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
2023ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 1.611 boto (5 zinegotzi); EAJk 1.353 boto (5); PSE-EEk 728 boto (2); Berdeak 333 boto (1); PPk 39 boto (0).
Alkateak
aldatuLegegintzaldia | Alkatea | Alderdia | Oharrak |
---|---|---|---|
Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian | |||
1931-1932 | Daniel Aranguren Mendizabal | Euskal nazionalista | Zerrenda bakarrean |
1933-1933 | Itziar Arana Iraola | Kudeaketa batzordea | Lehen emakumea |
1933-1936 | Ubaldo Segura Makibar | Euskal nazionalista | 1933ko apirilaren 23an hautatua, hauteskundez lehenengoz |
Espainiako trantsizio garaian | |||
1975-1979 | Prudentzio "Prontxio" Larrañaga Irizar | Lazkaon jaioa | |
Espainiako trantsizioaz geroztik | |||
1979-1983 | Jose Inazio Elorza Oiarzabal | EAJ-PNV | |
1983-1987 | Jose Inazio Elorza Oiarzabal | EAJ-PNV | |
1987-1991 | Prudentzio "Prontxio" Larrañaga Irizar | Eusko Alkartasuna | |
1991-1995 | Jose Inazio Elorza Oiarzabal | EAJ-PNV | |
1995-1999 | Juan Ramon Larrañaga Mercero | Eusko Alkartasuna | 37 urterekin alkate; gazteena. |
1999-2003 | Juan Ramon Larrañaga Mercero | Eusko Alkartasuna | |
2003-2007 | Juan Ramon Larrañaga Mercero | Eusko Alkartasuna | |
2007-2011 | Sotero Plazaola Odriozola | EAE-ANV | |
2011-2015 | Kepa Urzelai Goitia | Bildu | 34 urterekin alkate; gazteena. |
2015-2019 | Koldobike Olabide Huelga | EAJ-PNV | Espainiako transizioaren osteko lehen emakumea. |
2019-2023 | Koldobike Olabide Huelga | EAJ-PNV | |
2023- | Eric Gálvez Álvarez | EAJ-PNV | Transiziotik, bozkatuena ez den lehen alkatea, PSEren babesaz; bozkatuena Edurne Gonzalez Elortza (EH Bildu) izan zen. |
Ekonomia
aldatu2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %0,5. Bigarren sektorea %58,5. Hirugarren sektorea %36,3. Eraikuntza %4,8.[5]
Azpiegiturak
aldatuGarraiobideak
aldatuRenferen Madril-Irun trenbideak udalerria zeharkatzen du. Eta, trenbide horren barruan, C-1 Irun-Donostia-Brinkola lineako trenek bi geltoki dituzte udalerrian: Legazpiko hirigunekoa eta Brinkola auzokoa.
Kultura
aldatu- Kultur etxea[9]. Bertan daude KZ gunea[10], liburutegia eta erakusketa aretoa. Bilera gelak, ikastaro gelak eta aretoa ere baditu.
- Latxartegi aretoa. Bertan egiten dira antzerkiak, kontzertuak, zine-kluba...[11]
- Lenbur museoa: Burdingintzak Erdi Arotik behintzat herrian duen tradizio sendoa baliatuz, Lenbur (Legazpi Natura eta Burdina) egitasmoa atera zuten aurrera 1992an. Hiru gune nagusi biltzen ditu: Mirandaola burdinola (aspaldi zaharberritu zuten, eta igandero martxan ikusi daiteke, duela sei mende bezala), Mirandaolako baseliza eta Euskal Herriko Burdinaren Museoa.[12] Langileen Ibilbidea deritzana ere erakusten du (50 hamarkadako bizimoduaren berri emanaz), artzaintza, ogia eta erlezaintzan dabiltzan baserriak eta Txillida lantokia ere erakusten du. Izan ere, Txillidaren Haizearen orraziaren fundizio lanak Legazpin burutu ziren. Hori dela eta, Jabondoko iturri inguruan (Artzanburu mendiaren magalean), Haizearen orraziaren itxurako maketa txiki bat badago.
- Gaztetxea[13]
- Bikuñako musika lokalak[14]
Hezkuntza
aldatu- San Juan haurreskola[15]
- Itxaropena haurreskola[15]
- Haztegi ikastola[16]
- Domingo Agirre eskola publikoa[16]
- Olazabal institutua[16]
- Helduen Hezkuntza[16]
- CEIDA - Ingurugela[16]
- Musika eskola[17]
- Udal euskaltegia[18][19]
Gizarte zerbitzuak
aldatuKultura
aldatuEuskara
aldatuErdialdeko euskararen barruan, Goierriko euskara[26][27] da Legazpikoa. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Goierrikoak. Batasun eta nortasun handikoa da Goierriko euskara; hala ere, haren barruan, mendebaleko euskararen eragin handiena jaso duena da Legazpiko euskara, euskalki horrekin muga egiten baitu mendebaldean: Oñatiko euskara mendebaldeko euskalkikoa da, izan ere.[28]
2016an herritarren %60,77 euskalduna zen.[5]
Euskal prentsa
aldatuLegazpin sortuak dira XX. mende amaieran gisakoetan aitzindari izan ziren bi mugimendu: hots aldizkaria, literatur arloan eta Ene Bada! aldizkaria, herri prentsan.
Jaiak
aldatuFesta nagusiak Santikutzak dira (maiatzaren 3an). Txirrindulari afizionatuen Santikutz Klasikoa jokatzen da. 2013an 80. urtemuga bete zuen, Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak antolatuta.
Beste festa eta ospakizun batzuk: Santikutz Txiki edo Agorreko Santikutzak (iraila), Santa Ageda, Inauteriak, Legazpiko Oilar Jokoa, San Juanak, San Inazio, Egialdeko jaiak, Artzain eguna, San Nikolas, Brinkolako San Agustin jaiak ...
Legazpiko ereserkia
aldatuHauek dira Legazpiko ereserkiaren hitzak:[29]
« |
Aizkorriren itzalpean, Urola ibaiak bustiz, harrotuz jaio zera, Legazpi, gure herria. Sshu klan sshu klan klan. Ibaitik zeharrolak, mendietan haizeolak, olagizon, lurra, gure harroa, Mirandaola. Santikutzak babesten gaitu legazpiar guztiok. Gerora begira gu itxaropenez eta ilusioz. Legazpimendi tartean sarturik Euskal Herriko gurutzean, jende jatorra zabalean, gora Legazpi! |
» |
Ondasun nabarmenak
aldatu- Brinkola-Zegamako Estazio Megalitikoa
- Satui-Arrolamendiko Estazio Megalitikoa
- Andre Mariaren Jasokundearen eliza. Berpizkunde garaiko oina eta zutabeak ditu. Ganga gotikoa du.[30]
- Azpikoetxea paper-errota
- Bikuña jauregia. XVII. mende bukaerako eraikina.[30]
- Mirandaola burdinola: XVI. mendeko burdinola, Telleriarte auzoan. Gaur egun museoa da.
- Mirandaolako Santikutz baseliza
- Olaetxea dorretxea
- Udaletxea. 1730ean eraikia.[30]
- Agirre-Etxeberria etxea
- Elorregi jauregia[30]
- Motxorroko San Migel baseliza[30]
Legazpiar ospetsuak
aldatuKultura
aldatu- Gerhard Bähr (1900-1945), hizkuntzalaria.
- Martin Ugarte (1916 - 1996), euskal idazlea.
- Josu Zabaleta (1948-), gipuzkoar itzultzaile eta idazlea.
- Joxerra Garzia Garmendia (1953-), idazlea.
- Juan Garzia Garmendia (1955-), idazle eta itzultzailea.
- Rogelio Botanz (1956-), kantautorea.
- Aitor Arana (1963-), idazlea. Euskara-Esperantoa hiztegiaren egilea.
- Iñaki Garitaonaindia "Gari" (1964-), abeslaria, Hertzainak taldeko kide izandakoa.
- Arantza Sinobas (19??), telebista aurkezlea, aktorea, moda diseinatzailea eta estilista.
- Aintzane Bolinaga (19??-), telebista aurkezlea
- Marta Zabaleta (1969-), piano jotzailea.
- Jose Luis Padron (1970-), poeta.
- Agurtzane Elustondo (1975-), trikitilaria eta Euskal Herriko Trikitixa elkartearen presidentea.
- Nerea Elustondo (1981-), bertsolaria.
- Aintzane Gamiz (1981-), aktorea.
- Beñat Olea (1987) marrazkilaria.
- Amaia Urkia Goitia (19??-), telebista aurkezlea.
Politika
aldatu- Daniel Aranguren Mendizabal (1905- 1981), politikari jelkidea.
- Jose Ramon Beloki (1947-), kazetaria eta EAJko politikaria, Espainiako Kongresuko diputatua.
- Iñaki de Juana Chaos (1955-), ETAko kidea.
- Nekane Altzelai (1966) politikaria.
- Marian Beitialarrangoitia (1968-), kazetari eta politikaria.
- Miren Larrion (1969) ingeneritzako irakaslea eta politikaria.
Kirola
aldatu- Antonio Elortza Muxika (1911 - 1976), kirolen —bereziki txirrindularitzaren— sustatzailea, eta Gipuzkoako, Espainiako nahiz nazioarteko hainbat kirol erakundetako kidea.
- Irene Paredes (1991-), futbolaria.
Erlijioa
aldatu- Josu Iriondo (1938-), elizgizona eta New Yorkeko Gotzain Laguntzaile ohia.
Ikerketa
aldatu- Pilar Zabala (1951): ikertzailea, historia irakaslea Yucatango Unibertsitatean.
- Ainhoa Murua Ugarte (1979-2012), EHUko irakaslea, CIBER-BBN zentroko eta Gasteizko NanoBioCel taldeko ikertzailea.
Enpresa
aldatu- Patrizio Etxeberria (1882-1972), industrialaria, Bellota Herramientas enpresaren sortzailea.
Bidezko Merkataritzaren aldeko hiria
aldatu2013ko azaroaren 8an, Emaus Gizarte Fundazioak bidezko merkataritzaren aldeko hiria izendatu zuen; Gipuzkoako lehen udalerria izan zen Legazpi. Mundu osoan izendapen hori 1.100 hirik baino ez dute. Udalerriko eragileek (dendak, ikastetxeak, elkarteak, enpresak eta udala) elkarrekin lan egiten dute, bidezko merkataritza bultzatzeko.
Argazki galeria
aldatu-
Elorregi jauregia
-
Brinkola auzoa
-
Mirandaola
-
CIE lantegia
-
Kale Nagusia
-
Tren geltokia
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Ilintxa: carbón mal cocido. Elhuyar Hiztegia
- ↑ Ilintxa, Auñamendi Entziklopedia (Gaztelaniaz)
- ↑ a b c «Web Eustat. Datos Estadísticos de Legazpi» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
- ↑ «Koldobike Olabide Legazpiko alkateari elkarrizketa» Goierriko Hitza 2015-10-16 (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
- ↑ www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
- ↑ «Makilak aldatu dira eskuz» Goierriko Hitza 2019-06-17 (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
- ↑ Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Kultur etxea» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
- ↑ Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Kzgunea» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
- ↑ Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Latxartegi aretoa» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
- ↑ «Lenbur lurralde museoa», Eusko Jaurlaritzaren turismo webgunea.
- ↑ Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Gaztetxea» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
- ↑ Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Bikuñako Musika lokalak» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
- ↑ a b Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Haurreskolak» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
- ↑ a b c d e Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Ikastetxeak» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
- ↑ Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Musika eskola» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
- ↑ Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Udal Euskaltegia» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
- ↑ «Udal Euskaltegiak - Legazpiko Euskaltegia» www.udaleuskaltegiak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
- ↑ Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Gizarte Zentroa» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
- ↑ Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Eguneko zentroa» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
- ↑ Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Zaharren Egoitza» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
- ↑ Udala, Legazpiko. (2014-01-14). «Meazti» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
- ↑ Karmele. (2014-05-15). «LANBIDE» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
- ↑ «Legazpi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
- ↑ «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
- ↑ Koldo ZUAZO: «Euskalkiak, gaur», Fontes Linguae Vasconum, 78, 227.
- ↑ «Legazpiko Himnoa», Legazpiko Udalaren webgunea.
- ↑ a b c d e Karmele. (2014-11-06). «Ondarea» .: Legazpiko Udala :. Webgune ofiziala .: Ayuntamiento de Legazpia :. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
- Legazpiko Udalaren webgunea
- Goierriko hitza: Eskualdeko berriak egunero, euskaraz. Baita Legazpikoak ere.
- Lenbur Fundazioa. Urola Garaiko burdinaren kultura eta natur eta kultur ondarea bultzatzea du helburu.
- Zingi Zango euskara elkartea: Legazpin euskara sustatzeko sorturiko elkartea.
- Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiriak (Legazpiko fitxa)