Unai Agirre

Bertsolari gipuzkoarra
Artikulu hau bertsolari hernaniarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agirre».

Unai Agirre Goia (Hernani, Gipuzkoa, 1975eko uztailaren 30a) euskal bertsolaria, eragilea eta bertso eskolako irakaslea da. Hernaniko Kronikan eta euskara irakasle egin du lan. Gaur egun, sagardogintzan ari da lanean, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartean, hain zuzen ere.[1]

Unai Agirre

Bizitza
JaiotzaHernani1975eko uztailaren 30a (49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Bertsolaritzan hasiera

aldatu

Bertsotan Juanjo Uriarekin hasi zen Langile ikastolan, hamar bat urterekin. Aitor zinean egin zuen bertso eskolakoekin bere lehen plaza, Hernanin.

Bertsokera

aldatu

Bere anaia Eñaut Agirrerekin batera, bertso zaharrak berreskuratzeko ahalegin handia egin du, eta hori dela eta, sarritan tradizio handiko doinuak erabiltzen ditu, tartean, Txirritaren Hirurogeita hamasei urte delakoa.

Oso bertsolari sentibera da bere kantukerari dagokionez, baina umore zorrotza du, aldi berean.

Sariak

aldatu

Txapelketak

aldatu

Sariak

aldatu

Bertso-paper lehiaketak:

aldatu
  • Joxe Legarreta bertso-paper lehiaketa 1997: 1. saria (18 urtetik gorakoen mailan)
  • Joxe Legarreta bertso-paper lehiaketa 1999: 1. saria (18 urtetik gorakoen mailan)
  • Joxemiel Barandiaran literatur lehiaketa (bertso-paperak) 1989: 1. saria (12-14 urte artekoen mailan)
  • Literatur lehiaketa egile berrientzat : 1. saria
  • Literatur lehiaketa egile berrientzat 1997: 1. saria
  • On Manuel Lekuona bertso-paper lehiaketa

Sortutako doinuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. Unai Agirre Goia - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea. (Noiz kontsultatua: 2017-11-12).

Kanpo loturak

aldatu