Hiroshi Kamiya (japonieraz: 神谷 浩史 Kamiya Hiroshi?) (Matsudo (Chiba), 1975eko urtarrilaren 18a), ahots bikoiztaile, aktore eta J-pop abeslari japoniarra da. Bikoiztaile lanari Seiyū esaten zaio eta Aoni Production talentu etxearen barnean egiten du lan[1].

Hiroshi Kamiya
Bizitza
JaiotzaMatsudo1975eko urtarrilaren 28a (49 urte)
Herrialdea Japonia
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakseiyūa, abeslaria eta aktorea
Jasotako sariak
Genero artistikoaJ-Popa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaLantis (en) Itzuli

kiramune.jp…
IMDB: nm0436778 Musicbrainz: 5a6e3032-3eb0-469c-ae8b-30f6a736c925 Discogs: 6338003 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Hainbat pertsonai bikoizteagatik da ezaguna, hala nola: Kusuo Saiki (Saiki Kusuo no Psi-nan telesailean), Seijūrō Akashi (Kuroko no Basket), Yuzuru Otonashi (Angel Beats!), Koyomi Araragi (Monogatari sagan), Orihara Izaya (Durarara!!), Hiroomi Souma (Working!!), Levi Ackerman (Shingeki no Kyojin), Yato (Noragami) eta Trafalgar Law (One Piece), besteak beste. Lan guzti hauengatik hainbat Seiyū Awards sari irabazi ditu[2], esate baterako bost urtetan jarraian "boto gehien eskuratu dituena"-ren saria jaso du eta horri esker Japoniako aktore ezagunenetakoa bihurtu da.

Kamiyak Dear Girl ~Stories~ irratsaioa gidatzen du Daisuke Onorekin batera, hau ere ahots bikoiztailea[3].

Bizitza pertsonala aldatu

2016an Flash aldizkariak argitaratu zuen Hiroshi Kamiya Hikaru Nakamura manga artistarekin ezkonduta zegoela eta alaba bat zutela[4].

Erreferentziak aldatu

  1. «WebCite query result» www.webcitation.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  2. (Ingelesez) «3rd Annual Seiyū Award Winners Officially Announced (Updated)» Anime News Network (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  3. (Ingelesez) «Hirofumi Kamiya, Daisuke Ono / A story of only us ~ Radio "Hiroshi Kamiya · Daisuke Ono Dear Girl ~ Stories ~" Theme Song» www.suruga-ya.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  4. (Japonieraz) «神谷浩史、結婚&子持ち報道にファン大混乱…なぜか小野D、中村悠一、杉田智和まで|シネマトゥデイ» シネマトゥデイ (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).

Kanpo estekak aldatu