Jonah Lomu
Jonah Tali Lomu (Auckland, 1975eko maiatzaren 12a – Auckland, 2015eko azaroaren 18a) zeelandaberritar errugbi jokalaria da, hegaleko postuan aritzen zena. 1994-2002 bitartean, 63 partida jokatu zituen All Blacks selekzioarekin, eta bereziki 1995eko eta 1999ko Munduko Txapelketetan nabarmendu zen. Kirol horretako lehenbiziko izar handia izan zen.
Jonah Lomu | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Izen osoa | Jonah Tali Lomu |
Jaiotza | Auckland, 1975eko maiatzaren 12a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Auckland, 2015eko azaroaren 18a (40 urte) |
Heriotza modua |
berezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna sindrome nefrotikoa bihotz-biriketako geldialdia |
Hezkuntza | |
Heziketa |
Wesley College (en) ![]() |
Irakaslea(k) |
Jayson Vemoa (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | hegalekoa |
Pisua | 119 kilogramo |
Altuera | 196 zentimetro |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Metodismoa |
jonahlomu.com |

Izar handia bilakatu zen, batez ere bere indar eta ahal ikusgarriarengatik: 119 kiloko pisua zuen, eta 100 metro 10,89 segundoan korritzen zituen.[1] Aurkariengan izua sorrarazten zuen. Berak parte hartzen zuen errugbi partidu guztiek errugbizaleen eta beste jende ugariren ikusmira eragiten zuten.[2][3] 1996tik 1998ra bitartean, haren kirol ibilbidea eten zen, osasun arazoak zirela eta; 2003an arazo haiek larriagotu ziren, eta 2004an giltzurrun transplantea egin zioten. 2005ean itzuli zen jokalekuetara, baina ez zuen lehengo goi-goiko joko maila berreskuratu, eta 2007an behin betiko erretiratu zen errugbi profesionaletik, nahiz eta geroztik ongintzazko partidak jokatzen jarraitu zuen. 2015ean hil zen, ustekabean, 40 urte zituela, eta Londresen egin berri zuen egonaldian dialisi tratamendua jaso ondoren.[4]
PalmaresaAldatu
BluesAldatu
- Super 12: 1996 eta 1997
WellingtonAldatu
- National Provincial Championship: 2000
Zeelanda Berriko selekzioaAldatu
- Munduko Txapelketako finalista: 1995
- Tri Nations: 1996, 1999, 2002
ErreferentziakAldatu
Kanpo loturakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jonah Lomu |
- Jonah Lomu profila All Blacks edo Zeelanda Berriko selekzioaren webgunean, stats.allblacks.com
- Jonah Lomuren jokaldi harrigarrien hautaketaren bideoa, youtube.com