Carlota Pereda

madrildar film-zuzendaria eta gidoilaria

Carlota Pereda (Madril, 1975eko urtarrilaren 12a) madrildar film-zuzendaria, errealizadorea eta gidoilaria da. 2019an film labur onenaren Goya saria irabazi zuen Cerdita lanagatik .[1]

Carlota Pereda

Bizitza
JaiotzaMadril1975eko urtarrilaren 12a (49 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaSchool of Cinematography and Audiovisual of the Community of Madrid (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria eta errealizadorea
Jasotako sariak
IMDB: nm2717602 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Zinema ikasi zuen Madrilgo Erkidegoko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Eskolan (ECAM).[2]

Lan ibilbidea aldatu

Carlota Peredak telebistako fikziozko lanetan garatu du ikus-entzunezko karrera. Gidoilari lan egin du hainbat serietan: Periodistas seriean, Los hombres de Paco, Águila roja, Luna, El misterio de Calenda, besteak beste. Zuzendari lanetako batzuk hauexek dira: El secreto de Puente Viejo, Lex, Lalola edo Acacias 38.[3][4]

Lehen film laburra,Las Rubias, estatuko eta nazioarteko 140 jaialditan aukeratu zuten.[5] Sari asko ere jaso zituen, besteak beste, Medina del Campoko Zinema Astean, Ciudad de Soria Film Laburren Nazioarteko Lehiaketan edo Fugaz Sarietan.[6][7]

Bigarren film laburrarekin, Cerdita lanarekin, 2019an fikziozko film labur onenaren Goya saria eman zioten Laura Galán protagonista zuela, eta hainbat selekzio izan zituen gidoi-jaialdietan, hala nola Oaxaca FilmFest-en, Austin Film Festivalen, Lusca Fantastic Film Fest-en, Shriekfest-en, Genre Blasten, Austin Revolution-en, Film Festival WeScreemplay-ren eta beste batzuen artean. Sari kopuruari esker, Cerdita film luzea bihurtu zen, Pop Up Film Residency proiektuaren laguntzarekin.[8]

Filmografia aldatu

  • Las Rubias (film laburra) (2016)
  • Cerdita (film laburra) (2018)
  • La Ermita (2023)

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu