Ane Dahl Torp

aktore norvegiarra

Ane Dahl Torp (Baerum, Norvegia, 1975eko abuztuaren 1a) aktore norvegiarra da. Karrera oparoa izan du aktore, zuzendari, idazle eta narratzaile moduan, baina gure artean ezagun egiten ari da Heimebane telesailagatik (Home Ground ingelesez, Etxeko zelaia), non antzezten du emakumezko futbol entrenatzaile bat, hasten dena entrenatzen gizonezko talde bat Norvegiako lehen mailan.

Ane Dahl Torp

Bizitza
JaiotzaBærum1975eko abuztuaren 1a (48 urte)
Herrialdea Norvegia
BizilekuaOslo
Familia
AitaArne Torp
Ezkontidea(k)Sjur Miljeteig  (2007 -
Hezkuntza
HeziketaRomerike folkehøgskole (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakantzerki aktorea, zinema aktorea, aktorea eta ahots-aktorea
Altuera170 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm1335996 Allocine: 150169 Allmovie: p702684
Musicbrainz: b15c9989-e93a-47e7-98e5-b42e60e6705b Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Ane Dahl Torp norvegiar hizkuntzalari baten alaba da, Arne Torp, zeina espezializatua baitago hizkuntza eskandinaviarretan. 2007ko urriaren 20an, Sjur Miljeteig jazz tronpeta-jolearekin ezkondu zen. Oslon bizi dira, beren bi seme-alabekin, Sigurd Torp (2010) eta Liv Torp (2012).[1]

Primeran hitz egiten du norvegieraz, ingelesez eta suedieraz, eta ondo moldatzen da danieraz, alemanez, frantsesez eta errusieraz.

Oslon prestatu zen karrera dramatikorako, “Arte Dramatikorako Akademia Nazionalean”.

Karrera aldatu

Torp lehen aldiz agertu zen zinean The Woman of My Life filmean (2003).[2] Amanda saria jaso izan du Trude Eriksen antzezteagatik Svarte penger, hvite løgner telesailean (2004) eta Nina Skåtøy jokatzeagatik Gymnaslærer Pedersen filmean (2006).[3]

2006an “Izar uxoa” izendatu zuten Berlingo zinemaldian.[4] Urte berean Uro errodatu zuen, eta Gisela antzeztu zuen Kodenavn Hunter (2007) akziozko telesail norvegiar-suediarrean, zeinagatik eman zioten “Gullruten” saria 2007ko emakume aktorerik onenari.

2013an errodatzen hasi zen Morden i Sandhamn telesail suediarra, non zenbait urtez jokatu baitu Pernilla Andreasson, Thomas Andreasson polizia inspektorearen emaztea.

2015ean Bølgen (The Wave, Olatua) filmean parte hartu zuen, hondamendi-film bat Norvegiako fiordo batean egina, eta bertan antzeztu zuen Idun Karlsen, Kristian Eikhord geologoaren emaztea. Filmak oso kritika onak jaso zituen, bai Norvegian eta baita nazioartean ere.

2018an protagonista nagusia izan zen Heimebane (Home Ground, Etxeko zelaia) telesail norvegiarrean, non antzezten du Helena Mikkelsen, emakume futbol entrenatzaile bat, ezustean fitxatzen dutena gizonezko talde bat entrenatzeko, Norvegiako lehen mailan, eta bere lanean oztopo piloa gainditu beharko dituena emakumea izateagatik. Telesailak oso kritika onak jaso ditu nazioartean,[5] eta baita puntuazio altua ikusleen artean ere.[6]

Filmografia aldatu

  • Fire høytider (2000) (Hanne Åsland rolean) (mini TV Series) (Won 2001 Amanda Award for Best TV Drama)
  • Anolit (2002) (Jane) (Europako Sari Nagusia irabazi zuen Europako Film Labur Onenen Zinemaldian, 2003an)
  • Kvinnen i mitt liv (2003) (Nina) (2004an Emden Film sarirako izendatua)
  • Mors Elling (2003) (azafata)
  • Svarte penger, hvite løgner (2004) (Trude Eriksen) (Telesaila) (2004ko Amanda saria irabazi zuen “TB Drama Onena” eta “Emakume Aktore Onena” sailetan)
  • Hos Martin (dendako laguntzailea) (telesaileko atal batean, 2004)
  • Pappa (2004)
  • Ikke naken (2004) (Nora) (Sari hauek irabazi zituen: "Lübeck Nordic Film Days 2004", "Berlin International Film Festival 2005" eta "Newport International Film Festival 2005")
  • De vanskeligste ordene i verden (2005) (emakumea)
  • Gymnaslærer Pedersen (2006) (Nina Skåtøy)
  • Uro (2006) (Mette)
  • Kodenavn Hunter (2007) (Gisela Søderlund, Kikki) (minitelesaila)
  • Radiopiratene (2007) (Mamma Grannemann)
  • Død Snø / Dead Snow (2009) (Sara Henriksen)
  • Kong Curling (2011) (Trine Kristine)
  • Gnade (2012) (Linda)
  • Pioneer (2013)
  • 1001 Grams (2014)
  • Bølgen (The Wave, Olatua) (2015)
  • Occupied (2015–orain arte)
  • The Quake (2018)
  • Heimebane (Home Ground, Etxeko zelaia) (2018) (Helena Mikkelsen)

Sariak aldatu

  • Amanda saria 2004: Emakume aktore onena, Svarte penger, hvite løgner filmagatik.
  • Amanda saria 2006: Emakume aktore onena Gymnaslærer Pedersen filmagatik.
  • Gullruten saria 2007: Emakume aktore onena Kodenavn Hunter filmagatik.
  • Gullruten saria 2018: Emakume aktore onena Heimebane telesailagatik.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. (Norvegieraz [bokmål]) Holmlund, Thea Steen Jan Thomas. (2012-03-13). «Ane Dahl Torp fikk en datter» Dagbladet.no (Noiz kontsultatua: 2019-08-27).[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Ane Dahl Torp» IMDb (Noiz kontsultatua: 2019-08-27).
  3. «Wayback Machine» web.archive.org 2008-09-20 (Noiz kontsultatua: 2019-08-27).
  4. «Tekstarkiv - Dagbladet.no» web.archive.org 2009-09-05 (Noiz kontsultatua: 2019-08-27).
  5. (Gaztelaniaz) Marcos, Natalia. (2019-08-04). «Las 10 series más destacadas de agosto» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-08-27).
  6. Heimebane. (Noiz kontsultatua: 2019-08-27).
  7. «Gullruten 2018» Gullruten (Noiz kontsultatua: 2019-08-27).

Kanpo loturak aldatu