Lander Garro
Lander Garro Pérez (Errenteria, Gipuzkoa, 1975eko azaroaren 25a) euskal idazle, argazkilaria eta dokumentalgilea da.
Lander Garro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1975eko azaroaren 25a (48 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Biografia
aldatuHendaian bizi da eta Eider Rodriguez idazlearen bikotekidea da. 2020an Agustin Zubikarai saria jaso zuen Ondarroan ‘Faith’ behin-behineko izena zuen nobela-proiektua gauzatu ahal izateko, haren hirugarren nobela, alegia. Autofikziorekin jokatuz, proposatutako argumentuan bere alter-egoak, Xabi Ugarte pertsonaiak, Bartzelonara joko zuen Euskal Herriko gatazkatik alde egin nahian.[1]
2020. urtean, 2 urte, 4 hilabete eta egun bat dokumentala estreinatu zuen; Etxepare Itzulpen saria ere irabazi zuen, Eider Rodriguezekin batera, haren Bihotz handiegia ipuin bilduma gaztelaniara itzultzeagatik. Urte “distopikoa” izan omen zen berarentzat.[2]
Literatura lanak
aldatuNarrazioa
aldatu- Orain galdera berriak ditut (2004, Txalaparta)
- Lehen aldia (egile asko) (2004, Txalaparta)
Saiakera
aldatu- Ez merkeenak! Bai onenak! (2006, Alberdania)
Nobela
aldatu- Kontrarioa (2010, Susa)
- Gerra txikia (2014, Susa)
- FAITH (2021, Elkar)
Itzulpena
aldatu- Larrua hotz (2009, Txalaparta), Zigor Garrorekin batera. Albert Sánchez Piñolen La pel fredaren itzulpena.
- La pequeña guerra (2017, Txertoa).
- Un corazón demasiado grande (Literatura Random House, 2019), Eider Rodriguez-ekin batera, Eider Rodriguezen Bihotz handiegiaren itzulpena.
Ikus-entzunezkoak
aldatuGidoilaria
aldatu- Tumatxak telebista-saioetako gidoilaria izan zen 2013 eta 2016 urteen artean. Euskal musikako abesti eta talde arrakastatsuen deskribapena egiten zuen saio arrakastatsu hartan, Zuhaitz Gurrutxagak izan zen aurkezlea.
Zuzendaria
aldatu2020an "2 urte, 4 hilabete eta egun bat" dokumentala estreinatu zuen, intsumisioari buruzkoa. Protagonisten artean, Gaizka Aranguren, Juan Kruz Lakasta eta Tonino Carotone daude.
2021ean "Tipularen sehaska kanta" dokumentala estrainatu zuen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20201030/lander-garro-idazleak-agustin-zubikarai-saria-jaso-du-ondarroan
- ↑ «Aizu!» www.aizu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-26).