Eneko Iriarte

euskal geolgoa eta ikertzailea

Eneko Iriarte Avilés (Oiartzun, 1975) euskal geologo eta paleontologoa da.

Eneko Iriarte
Bizitza
JaiotzaOiartzun, 1975 (48/49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakikertzailea, autorea, geologoa eta paleontologoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea  (1999ko urtarrilaren 1a -  2004ko abenduaren 31)
Euskal Herriko Unibertsitatea  (2006ko maiatzaren 1a -  2006ko ekainaren 30a)
Kantabriako Unibertsitatea  (2006ko irailaren 1a -  2009ko urriaren 31)
Burgosko Unibertsitatea  (2009ko irailaren 1a -  2015eko irailaren 1a)
Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia  (2009ko urriaren 1a -  2011ko irailaren 1a)
Burgosko Unibertsitatea  (2015eko irailaren 1a -
KidetzaAranzadi Zientzia Elkartea
Espainiako Sozietate Geologikoa

Inguma: eneko-iriarte-aviles

Jarduera akademikoa eta profesionala

aldatu

Geologian lizentziatua (2006) eta doktorea (2012) Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Irakasle laguntzailea izan zen Kantabriako Unibertsitatean (2006-2009) eta doktoratu ondoko ikertzailea IMFko Arkeologia eta Antropologia Sailean (2009-2011) (Bartzelona). Ikerketa-egonaldiak egin ditu hainbat erakundetan, hala nola University College of Londonen (Ingalaterra), Fribourg Unibertsitatean (Suitza) eta abarretan.

Espainiako Sozietate Geologikoko (SGE) Batzordeko kidea 2016 eta 2020 artean, SGEren Geolodia antolatzeko Estatu mailako taldeko kidea 2017tik, SGEko Emakumeen eta Geologiako Batzordearen koordinatzailea 2018tik, SGEren GEODA Dibulgazio Batzordeko presidenteordea 2021etik, eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Geologia Saileko kide aktiboa 2018tik.

Burgoseko Unibertsitatean lan egiten du Historia, Geografia eta Komunikazioa saileko Paleontologia eremuan, irakasle, ikertzaile bezala. Unibertsitateko horretako Laboratorio de Evolución Humana (LEH) ikerketa taldeko partaidea da[1].

Miozeno eta Kuaternario amaierako uretako berreraikuntza paleoanbientaletan espezialista, foraminiferoak eta ostrakodoak erabiliz. Geologiaren dibulgazioko jardueretan parte hartzen du eta haiek antolatzen ditu 2012tik, eta 2018tik Radio Euskadiko La Mecánica del Caracol irrati-saioko kolaboratzailea da[2].

Ikerkuntza proiektu askotan parte hartu du eta hainbat doktoretza tesi zuzendu ditu. Landa-laneko kanpaina ugari egin ditu Sirian, Libanon, Jordanian, Marokon eta Iberiar Penintsulan, adibidez Jordaniako Kharaysin aztarnategian lan egin du[3]. Espainian, Atapuercako aztarnategietako ikertzaile taldeko kidea da 2010etik[4]. Irulegiko aztarnategian geoarkeologiaren arduraduna da[5].

Argitalpenak

aldatu

Hauek dira argitaratu dituen ikerketa zientifiko batzuk:

  • 2022. Josu Narbarte Hernández, Mattin Aiestaran, Aitor Pescador Medrano, Eneko Iriarte Avilés, Oihane Mendizabal Sandonís, Euken Alonso Gondrá, Carlos García Pardo, Juantxo Agirre Mauleon. "Intervención arqueológica en el yacimiento de Resa (Andosilla)". Trabajos de arqueología Navarra, 0211-5174, 34, 2022, 69-76 or.
  • 2022. Mattin Aiestaran, Daniel Ruiz González, Eneko Iriarte Avilés, Jesús Sesma Sesma, Jesús García Gazólaz, José Antonio Mujika Alustiza, Juantxo Agirre Mauleon: Arqueología en el yacimiento de Irulegi (Valle de Aranguren). Trabajos de arqueología Navarra, ISSN: 0211-5174, 34, 2022, 91-98 or.
  • 2021. Martín Ladrón de Guevara, Arantxa Bodego Aldasoro eta Eneko Iriarte Avilés. "Hiperestentsioa: kontinenteen apurketa ulertzeko eredu berri bat". Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria, ISSN: 0214-9001, 40, 2021, 223-245 or.
  • 2010. Jonathan Santana; Eneko Iriarte eta Andrea Balbo: Micromorphological study of the conversion of a PPNB stone house into a funerary area at Tell Qarassa (Leja, Sirya). Geophysical Research Abstracts Vol. 12, EGU2010-2895-1, 2010. EGU General Assembly 2010

Erreferentziak

aldatu
  1. «Eneko Iriarte Avilés - Universidad de Burgos» investigacion.ubu.es (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  2. Aranzadi. «Eneko Iriarte Avilés» Aranzadi (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  3. (Gaztelaniaz) León, Diario de Castilla y. (2020-11-06). «Descubriendo los secretos del neolítico» Diario de Castilla y León (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  4. (Gaztelaniaz) eduardo. (2022-03-10). «Eneko Iriarte Avilés» Burgos Investiga (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).
  5. (Gaztelaniaz) Álvarez, Josu. (2022-11-17). «¿Cómo se data la Mano de Irulegi en el siglo I a.C.?» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-08-18).

Kanpo estekak

aldatu