Ireki menu nagusia

Bangladesh

Hegoaldeko Asiako estatu burujabe bat

Bangladeshko Herri Errepublika edo Bangladesh[1] (bengaleraz: বাংলাদেশ [ˈbaŋlad̪eʃ]) Hegoaldeko Asiako estatua da, Ganges eta Brahmaputra ibaien itsasoratze deltan kokatua. Indiako Mendebaldeko Bengala estatuarekin batera, Bengala eskualde etno-linguistikoa osatzen du: izan ere, Bangladesh izenak bengaleraz "Bengalako Herrialdea" esan nahi du.

Bangladeshko Herri Errepublika
গনপ্রজাতন্ত্রী বাংলাদেশ
(Gônoprojatontri Bangladesh)
Bandera Armarria
Ereserkia: Amar Shonar Bangla
(Nire Urrezko Bengala)
Hiriburua
eta hiri handiena
Dhaka
Hizkuntza ofiziala(k) Bengalera
Herritarra Bangladeshtar
Gobernua Errepublika parlamentarioa
 -  Presidentea Zillur Rahman
 -  Lehen ministroa Sheikh Hasina Wazed
Independentzia
Azalera
 -  Guztira 144,000 km2 (91.)
 -  Ura (%) 7,0
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2005) 144.319.628 (7.)
 -  Dentsitatea 1.002 bizt./km2 (6.)
Dirua Taka (BDT)
Ordu-eremua BDT (UTC+6)
 -  Udan (DST)  (UTC+6)
Aurrezenbakia 880
Internet domeinua bd

Hiriburua Dhaka da.

Estatua demokrazia partehartzailea da eta Commonwealth erakundeko kidea 1972tik.

Eduki-taula

GeografiaAldatu

 
Bangladesh satelite irudian

Ganges eta Brahmaputra ibaien itsasoratze deltan kokatuta, urteroko montzoi eta zikloien menpean dago. Herrialdea laua da oso, batez besteko garaiera 12 metrokoa izanda, eta eremuaren % 10 gutxi-gorabehera itsas mailaren azpitik dago. Itsas maila metro bat igoko balitz, herrialdearen erdiak ur azpian geratuko lirateke. Lau eremu bakarrik kokatzen dira ibai deltatik kanpo: Sylhet muinoak, Madhupur mendigunea, Chittagong Hill Tracts eskualdea eta Barind eskualdea. Bangladeshko mendirik garaiena Mowdok mendilerroko Chittagong Hill Tracts da (1.052 m), hego-ekialdean[2].

Kostaldeko gehiena Sundarban padura oihanak hartzen du, munduko mangladi zabalenak. Bertan flora eta fauna aberatsa bizi da, Bengalako tigrea barne. Cox's Bazar-en (Chittagong hiriaren hegoaldean, Bangladeshko hego-ekialdeko muturrean) 120 km-ko luzerako hondartza dago, munduko luzeena.

India du mugakide nagusia, ipar, eki eta mendebaldean: hego-ekialdean, Birmaniarekin muga txikia du, Bengalako golkotik gertu.

HistoriaAldatu

Egungo mugak 1947ko Bengala eta Indiako banaketak sortu zituen. Orduan Pakistango ekialdeko alde bihurtu zen. Mendebaldeko Pakistanetik 1.600 kilometrotara izanda, orduko diskriminazio politikoa eta linguistikoak 1971n Mendebaldeko Pakistan aurkako guda bultzatu zuen, Indiak babestuta. Estatu berriak gosea, hondamendiak eta pobrezia ez ezik, krisialdi politikoa eta estatu-kolpe militarrak ere borrokatu zituen. 1991n demokrazia berrezartzeak egonkortasuna ekarri zuen.

2014ko urriaren 28an, heriotza-zigorra jarri zioten Bangladeshko alderdi islamiar bateko buruari. Independentzia Gerran (1971) egindako krimenengatik epaitu zuten Motiur Rahman Nizami eta gizateriaren kontrako krimenak egotzi zizkioten[3].

Abenduaren 30ean, Azharul Islam buruzagi heriotzara kondenatu zuten, gerra krimenengatik[4].

Banaketa administratiboaAldatu

Biztanle zenbatespenAldatu

142 eta 159 milioi arteko biztanle izanda, Bangladesh munduko zazpigarren herrialderik populatuena eta biztanle dentsitate handienetariko bat duena da.

PolitikaAldatu

 
Jatiyo Sangshad Bhaban, parlamentua.
Bangladeshko ikur nazionalak (ofizial)
Animalia  
Hegaztia  
Zuhaitza  
Lorea  
Itsastar ugaztuna  
Narrastia  
Fruta  
Arraina  
Meskita  
Tenplua  
Ibaia  
Mendia  

Bangladesh demokrazia parliamentarioa[6] da. Bost urtetik behin egiten diren hauteskundeetan Jatiya Sangsad edo Parlamentua aukeratzen dute eta haren 345 kideek (haietako 45 emakumezkoak dira) Lehen Ministroa izendatzen dute. Estatu burua presidentea da, baina ordezkaritza eta zeremonial zereginak baino ez dauzka[7].

1972an onartu zuten Konstituzioa.

Alderdi politiko nagusiak Bangladesh Awami League eta Bangladesh Nationalist Party dira. 2005eko otsailean Jagrata Muslim Janata Bangladesh eta Jama'atul Mujahideen Bangladesh alderdi islamistak debekatu ziren.

Hizkuntza ofizialakAldatu

Bangladeshko hizkuntza ofizial eta nagusia, aldameneko Mendebaldeko Bengalan bezala, bengalera da,[8] sanskritoan jatorria duen indo-ariar hizkuntza. Ingelesa bigarren hizkuntza da, goi eta erdiko klaseek askotan erabilia[9].

  Bangladesh (i · ?).

ErlijioaAldatu

Bangladeshko erlijio nagusia Islama da (% 89,7), baina badago hindu gutxiengo handia ere (% 9.2).[10]. Musulmanen % 96 sunitak dira, beste % 3a berriz, xiita.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bangladesh