Agustín Gómez Pagola

Agustín Gómez Pagola (Errenteria, 1922ko azaroaren 18a - Mosku, 1975eko azaroaren 16a) gipuzkoar politikaria eta futbolaria izan zen.[1]

Agustín Gómez Pagola
Bizitza
JaiotzaErrenteria1922ko azaroaren 18a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMosku1975eko azaroaren 16a (52 urte)
Hobiratze lekuaDonskoe cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, futbol entrenatzailea, politikaria eta espioia
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
PHC Krylya Sovetov1946 / 1946220
Krylja Sovetov Mosku1946 / 1946220
FC Torpedo Mosku1947 / 19561850
SESBeko futbol selekzio nazionala1952 / 1952
Club Atlético de Madrid1956 / 1956
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Pisua67 kilogramo
Altuera169 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Biografia aldatu

1922ko azaroaren 18an, Agustín Gómez Pagola futbolaria jaio zen Errenterian. 1936ko Gerran Sobietar Batasunera bidali zuten umeetako bat izan zen. Moskuko Torpedo futbol-taldean nabarmendu zen, sobietar selekzioan jokatzera iritsiz. 1956ean Madrilgo Atleticok fitxatu zuen, eta erretiratzean, Euskal Herrira itzuli zenean, Euskadiko Alderdi Komunista berregituratzeko lanetan aritu zen.[2]

Kirol-gaiak landu zituen Arragoa Euskadiko Alderdi Komunistaren ezkutuko aldizkarian. Polizia frankistak atxilotu eta torturatu egin zuten 1961ean. Ondoren, ihes egitea lortu zuen eta Frantziara joan zen. KGBko agentea ere izan zen garai hartan. 1969. urtean, Carrilloren eurokomunismoarekin ados ez zegoelarik, PCE (VIII-IX. Kongresua) alderdi komunista sobiet-zalea sortu zuen, Eduardo Garcíarekin batera. 1975ean Moskun hil zen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu