Uztailaren 2
data
Uztailaren 2a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta laurogeita hirugarren eguna da, 184.a bisurteetan. 182 egun falta dira urtea amaitzeko. Bisurtetan izan ezik, urteko erdiko eguna da.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1974 - Galdakaoko La Dinamita lantegian izandako leherketa batek 22 langile hil eta hainbat zauritu eragin zituen.
- 1979 - Gipuzkoako armarri berria legeztatu zen, erregeren irudia eta 1513tik zeuden 12 kanoiak kenduz, nafarren gaineko garaipena ospatzen baitzuten.
- 1980 - ETAk Joaquin Becerra Calvente tabernaria hil zuen Amurrion.
MunduaAldatu
- 1865 - Askapen Armada sortu zen Londresko Whitechapelen.
- 2006 - Felipe Calderon, Mexikoko presidente aukeratu zuten botuen %35,88 eskuratu ostean.
- 2007 - Yemen: Kamikaze batek bonba-auto bat lehertarazi zuen Euskadiko eta Kataluniako turistez osaturiko konboiaren aurka eta 7 turista hil zituen, horien artean bi euskaldun.
- 2008 - Kolonbiako armadak hamabost bahitu askatu zituen FARCen eskutik: Ingrid Betancourt parlamentaria, hiru estatubatuar eta 11 militar kolonbiar.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1941 - Sergeant York ("York sarjentua") filma estreinatu zen, Howard Hawksek zuzendu eta Gary Cooper, Walter Brennan, Joan Leslie, George Tobias, Stanley Ridges, Margaret Wycherly eta Ward Bond aktoreek antzeztu zuten.
- 1953 - Houdini filma estreinatu zen, George Marshallek zuzendu eta Tony Curtis, Janet Leigh eta Torin Thatcher aktoreek antzeztu zuten.
- 1986 - Big Trouble in Little China ("Arazo Handia Txina Txikian") filma estreinatu zen, John Carpenterek zuzendu eta Kurt Russell eta Kim Cattrall aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1897 - Guglielmo Marconik irratia patentatu zuen.
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1841 - Eduardo Zamacois, euskal herritar margolaria (h. 1871).
- 1866 - Henri Lorin, lapurtar geografo eta soziologoa (h. 1932).
- 1910 - Pedro Alonso, euskal herritar saskibaloi jokalaria, Habanan (h. 2006).
- 1913 - Javier Ybarra, bilbotar enpresaburua, idazlea eta politikaria (h. 1977).
- 1915 - Miren Arenaza, Vasquita II , gipuzkoar erraketista (h. 2003).
- 1933 - Pierre Pradier, Euskal Herrian jaiotako mediku anestesista (h. 2003).
- 1934 - Emilio Gurrutxaga, gipuzkoar kirolari ohia, belan aditua.
- 1940 - Pello Iguaran, gipuzkoar futbolaria (h. 2015).
- 1945 -
- José Luis Corcuera, bizkaitar politikari ohia, Pradoluengon.
- Juan María Duñabeitia, bizkaitar futbolari ohia.
- 1947 - Txeru García Izagirre, bizkaitar historiagile eta euskaltzalea.
- 1971 - Manuel Martínez Carrasco, bizkaitar beisbol eta softbol jokalari ohia.
- 1973 -
- David Olaizola, euskal abeslaria.
- Judith Torrea, nafar kazetari, blogari eta idazlea.
- 1974 - Amaia Agirre Muñoa, Getxoko emakumezko lehen alkatea.
- 1977 - Maider Unda, arabar borroka libreko kirolaria.
- 1978 -
- Raquel Delgado, gipuzkoar saskibaloi-jokalari ohia.
- Iñaki Muñoz, nafar futbolaria.
- 1979 - Jon García Aristegi, gipuzkoar patinatzaile ohia, bost aldiz Espainiako txapeldun izotz gaineko patinaje artistikoan.
- 1983 - Nely Carla Alberto, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- 1990 - Alexander Quintanilla, bizkaitar futbolaria.
- 1999 - Jesus Areso, nafar futbolaria.
MunduaAldatu
- 419 - Valentiniano III.a, erromatar enperadorea (h. 455).
- 1486 - Jacopo Sansovino, Pizkunde garaiko italiar arkitekto eta eskultorea (h. 1570).
- 1489 - Thomas Cranmer, ingeles elizgizona eta Canterburyko lehen artzapezpiku anglikanoa (h. 1556).
- 1714 - Christoph Willibald Gluck, alemaniar musikaria (h. 1787).
- 1724 - Friedrich Gottlieb Klopstock, alemaniar olerkaria (h. 1803).
- 1738 - Charles Pierre Claret de Fleurieu, frantziar itsasgizon eta politikaria (h. 1810).
- 1812 - Nathaniel de Rothschild, ingeles enpresaburua, bankaria eta enologoa, Château Mouton Rothschild ezarri zuena (h. 1870).
- 1825 - Émile Ollivier, frantziar politikaria (h. 1913).
- 1855 - Jesko von Puttkamer, alemaniar kolonialeko buruzagi militarra eta bederatzi aldiz Kamerungo gobernadorea (h. 1917).
- 1862 - William Henry Bragg, ingeles fisikaria, 1915eko Fisikako Nobel Saria (h. 1942).
- 1866 - Argentina Altobelli, italiar politikari, aktibista eta sindikalista (h. 1942).
- 1876 - Wilhelm Cuno, Alemaniako kantzilerra (h. 1933).
- 1877 - Hermann Hesse, alemaniar-suitzar poeta, idazle eta margolaria, 1946ko Literaturako Nobel Saria (h. 1962).
- 1884 - Maria Baldó, espainiar maistra, feminista, folklorista eta politikaria (h. 1964).
- 1894 - André Kertész, hungariar argazkilaria (h. 1985).
- 1903 -
- Alec Douglas-Home, Erresuma batuko lehen ministroa (h. 1995).
- Olaf V.a Norvegiakoa, Norvegiako erregea (h. 1991).
- 1904 - René Lacoste, Krokodilo, frantziar tenislaria eta Lacoste jantzi markaren sortzailea (h. 1996).
- 1906 - Hans Bethe, alemaniar-estatubatuar fisikaria, 1967ko Fisikako Nobel Saria (h. 2005).
- 1919 - Jean Craighead George, estatubatuar haur-literatura idazlea (h. 2012).
- 1922 - Pierre Cardin, italiar jostuna eta moda-alorreko enpresaburua (h. 2020).
- 1923 - Wisława Szymborska, poloniar idazlea, 1996ko Literaturako Nobel Saria (h. 2012).
- 1925 -
- Medgar Evers, giza eskubideen alde borrokatu zuen estatubatuar aktibista (h. 1963).
- Patrice Lumumba, Kongoko Errepublika Demokratikoko estreinako gobernuburu demokratikoa (h. 1961).
- Olga Oleinik, sobietar matematikaria (h. 2001).
- 1929 - Imelda Marcos, filipinar politikaria eta Ferdinand Marcos diktadorearen alarguna.
- 1930 - Carlos Menem, Argentinako presidentea (h. 2021).
- 1934 - Antonio Díaz-Miguel, espainiar saskibaloi jokalari eta entrenatzaile ohia (h. 2000).
- 1942 - Vicente Fox, Mexikoko presidentea.
- 1946 - Richard Axel, estatubatuar zientzialaria, 2004ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1951 - Sylvia Rivera, estatubatuar LGBT aktibista (h. 2002).
- 1955 - Miguel Durán Campos, espainiar abokatu eta enpresaburua.
- 1959 - Francisco Ernandi Lima da Silva, Mirandinha , brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1961 - Samy Naceri, frantziar aktorea.
- 1966 - Jean-François Richet, frantziar zinemagilea.
- 1967 - Claudio Biaggio, argentinar futbolari ohia.
- 1970 -
- Yumi Watanabe, japoniar futbolari ohia.
- Amy Weber, estatubatuar aktore, WWE borrokalari eta modelo ohia.
- 1972 - Darren Shan, Britainia Handian jaiotako irlandar idazlea.
- 1976 - Ľudovít Ódor, Eslovakiako lehen ministroa.
- 1978 - Owain Yeoman, galestar aktorea.
- 1979 - Najat El Hachmi, katalanez idazten duen idazle amazigha.
- 1981 - Jimmy Barnatán, espainiar aktorea.
- 1983 - Michelle Branch, estatubatuar abeslaria.
- 1985 - Ashley Tisdale, estatubatuar aktore, abeslari eta modeloa.
- 1986 -
- Lindsay Lohan, estatubatuar aktorea.
- Katie Taylor, irlandar boxeolaria.
- 1987 - Esteban Granero, espainiar futbolaria.
- 1990 -
- Aitana Mas i Mas, valentziar obra publikoetako ingeniaria, atleta eta politikaria.
- Margot Robbie, australiar aktorea.
- 1992 -
- Jānis Timma, letoniar saskibaloi jokalaria.
- Toufik-de-Planoise, frantziar anarkista antifaxista, sindikalista, eta giza eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1993 - Jairo Morillas, espainiar futbolaria.
- 1995 -
- Ruth B., kanadar pop abeslari eta kantautorea.
- Ryan Murphy, estatubatuar igerilaria, bizkar estiloan aditua.
- Jana Zinkevytx, medikua, Ukrainako parlamentuko kide paraplegikoa eta militar beteranoa.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1681 - Arnauld François Maitie, zuberoar idazlea.
- 1928 - Henry Caro-Delvaille, lapurtar margolari eta dekoratzailea (j. 1876).
- 1994 - Justo Garate, gipuzkoar sendagilea, euskal gaietan aditua eta gaztelaniazko idazlea, Argentinan (j. 1900).
- 2007an, Al Kaidak burututako atentatuan:
- Magie Alvarez, ostalari eta bidaiari euskalduna (j. 1983).
- Mikel Essery, euskal irakasle eta bidaiaria (j. 1953).
- 2009 - Margarita Telleria, 104 urte eta hiru egun bizi izandako euskal herritarra (j. 1905).
- 2015 - Pello Sarasola, telebistaren arloko euskal profesionala, ikus-entzunezko komunikazioan aditua (j. 1964).
MunduaAldatu
- 936 - Henrike I.a Alemaniakoa, Saxoniako duke eta Germaniako erregea.
- 1215 - Myōan Eisai, japoniar maisu budista (j. 1141).
- 1298 - Adolfo Nassaukoa, germaniar enperadorea.
- 1490 - Isabel Villenakoa, XV. mendeko lekaime eta idazle valentziar protofeminista (j. c. 1430).
- 1566 - Nostradamus, frantziar profezia iragarlea (j. 1503).
- 1582 - Akechi Mitsuhide, japoniar samuraia (j. 1528).
- 1591 - Vincenzo Galilei, italiar musikagilea (j. 1520).
- 1621 - Thomas Harriot, ingeles astronomoa (j. 1560).
- 1699 - Hortense Mancini, Mazarin kardinalaren iloba, Karlos II.a Ingalaterrako, Eskoziako eta Irlandako erregearen maitalea (j. 1646).
- 1715 - Hortensia von Moos, suitzar emakume jakintsua, emakumearen egoerari buruz egin zituen idatziengatik ospetsua (j. 1659).
- 1743 - Spencer Compton (Wilmingtongo I. kondea), Britainia Handiko lehen ministroa (j. c. 1674).
- 1778 - Jean-Jacques Rousseau, suitzar filosofoa (j. 1712).
- 1843 - Samuel Hahnemann, alemaniar medikua, homeopatiaren sortzailea (j. 1755).
- 1850 - Robert Peel, britainiar politikari eta estatista (j. 1788).
- 1895 - Mykhailo Drahomanov, ukrainar idazlea eta politikaria (j. 1841).
- 1915 - Porfirio Díaz, Mexikoko presidentea (j. 1830).
- 1916 - Mikhail Pomortsev, errusiar geografoa, meteorologoa, klimatologia, asmatzailea eta ingeniaria (j. 1851).
- 1926 - Émile Coué, frantziar psikologo eta farmazeutikoa (j. 1857).
- 1932 - Manuel II.a Portugalgoa, Portugalgo erresumako azken erregea (j. 1889).
- 1937 - Amelia Earhart, estatubatuar hegazkinlaria, hegazkinez Atlantikoa eta Pazifikoa zeharkatu zituen lehen emakumea, Ozeano Barean desagertu zen (j. 1897).
- 1947 - Nikolai Txebotariov, sobietar matematikaria (j. 1894).
- 1949 - Georgi Dimitrov, Bulgariako lehen ministroa (j. 1882).
- 1961 - Ernest Hemingway, estatubatuar idazle eta kazetaria (j. 1899).
- 1966 - Jan Brzechwa, poloniar poeta (j. 1898).
- 1973 - Betty Grable, estatubatuar aktore, pin-up, dantzari, modelo eta abeslaria (j. 1916).
- 1977 - Vladimir Nabokov, errusiar-esatubatuar idazlea, XX. mendeko idazle berezi eta nagusietako bat (j. 1899).
- 1980 - Tom Barry, Irlandako Independentzia Gerran zehar IRA zaharreko gerrilla buru garrantzitsuenetakoa (j. 1897).
- 1981 - Mercedes Prendes, asturiar aktorea (j. 1903).
- 1989 -
- Andrei Andreievitx Gromyko, Sobiet Goreneko Presidiumeko presidentea (j. 1909).
- Franklin J. Schaffner, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1920).
- 1991 - Lee Remick, estatubatuar aktorea (j. 1935).
- 1992 - Camarón de la Isla, espainiar flamenko-abeslaria, flamenko-abeslari handienetakoa (j. 1950).
- 1993 - Weary Dunlop, australiar errugbilari, kirurgialari eta gerra-presoa (j. 1907).
- 1995 - Krissy Taylor, estatubatuar modeloa (j. 1978).
- 1997 - James Stewart, estatubatuar aktorea (j. 1908).
- 1998 - Sohrab Shahid-Saless, irandar zinema-zuzendaria (j. 1944).
- 1999 - Mario Puzo, estatubatuar idazlea (j. 1920).
- 2002 - Ray Brown, estatubatuar jazzlaria (j. 1926).
- 2004 - Sophia de Mello Breyner, portugaldar idazlea, XX. mendeko portugalgo olerkaririk handienetakoa (j. 1919).
- 2007 - Beverly Sills, estatubatuar sopranoa (j. 1929).
- 2010 -
- Beryl Bainbridge, ingeles idazlea (j. 1932).
- Laurent Terzieff, frantziar antzezlea eta antzerki-zuzendaria (j. 1935).
- 2011 - Itamar Franco, Brasilgo presidentea (j. 1930).
- 2013 -
- Douglas Engelbart, estatubatuar asmatzailea, ordenagailuetako saguaren asmatzailea (j. 1925).
- Fawzia Fuad Egiptokoa, Egiptoko printzesa eta Irango erregina ezkontidea (j. 1921).
- 2014 - Paul Wild, suitzar astronomoa (j. 1925).
- 2015 -
- Job Lec'hvien, bretainierazko idazlea (j. 1919).
- Simeona Punsalan-Tapang, Filipinetako Hukbalahap mugimendu politiko armatuko buruzagia (j. 1923).
- 2016 -
- Michael Cimino, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1939).
- Michel Rocard, Frantziako lehen ministroa (j. 1930).
- Elie Wiesel, estatubatuar idazlea, 1986ko Bakearen Nobel Saria (j. 1928).
- 2017 - Marjorie Rice, estatubatuar matematikari amateurra, planoko lau teseladun pentagonal mota aurkitu zituelako ezaguna (j. 1923).
- 2019 - Lee Iacocca, estatubatuar enpresaburua (j. 1924).
- 2020 - Ángela Jeria, txiletar arkeologoa (j. 1926).
- 2022 -
- Peter Brook, britainiar antzerkigile eta zinemagilea (j. 1925).
- Miguel Etchecolatz, argentinar polizia, genozida kondenatua eta errepresorea (j. 1929).
- Andy Goram, eskoziar futboleko atezaina (j. 1964).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Uhinatz.
- Zumarraga - Santa Ixabel: Herriko jai garrantzitsuenak. Erromeria ospatzen da Antioko baselizaren inguruan. Goizean ezpata dantza dantzatzen da ermitan. Eguerdian bazkari herrikoia egiten da inguruetan, gehinetan kuadrilan. Eta 8rak aldera herrira jaitsiera egiten da.