Ozeanografia ozeanoez eta itsasoez, eta han bizi diren izakiez diharduen jakintzaren alorra da. Ozeanografiak munduko ozeano eta itsaso guztiak, ikuspegi guztietatik, aztertzea du helburu.

Ozeanoetako hondoen sateli bidezko irudia.

Historia aldatu

XIX. mendean jaio zen zientzia gisa; hala, aurreneko ikerketak Challenger ingeles itsasontzian egin ziren 1872-1876 urteetan. Harrezkero, ikerketak sakonduz joan dira eta ozeanografia azterketak lau jakintza adarretan banatu dira: ozeanografia fisikoa, kimikoa, biologikoa eta geologikoa.

Ozeanografiaren adarrak aldatu

  • Ozeanografia fisikoak itsaso eta ozeanoetako uraren ezaugarri fisikoak ikertzen ditu: adibidez, uraren gazitasuna, tenperatura, presioa, dentsitatea eta ur masen higidurak (itsasaldiak eta urlasterrak) besteak beste.
  • Ozeanografia kimikoak itsasoko uraren ezaugarri kimikoak eta uraetan gertatzen diren erreakzio kimikoak aztertzen ditu: adibidez, eguratsak, sakonerak edo kostaren hurbiltasunak uraren osaketan duten eragina eta ozeanoen ziklo kimiko eta biokimikoak.
  • Ozeanografia biologikoak itsasoetako uretan bizi diren animaliak eta landareak aztertzen ditu eta inguruneko ezaugarri fisiko, kimiko eta geologikoekin zer lotura duten argitzen saiatzen da.
  • Ozeanografia geologikoak kostaldeko eta, batez ere, itsas hondoko egitura eta harriak aztertzen ditu; itsas hondoko bizkarrak (itsapeko mendilerroak) eta harrien beroa eta magnetismoa, esaterako. Azterketa horiek guztiak egiteko, itsasontzi eta itsaspeko bereziak erabiltzen dira, tresna bereziez hornituak, zundaz, radarrez, sonarrez, eta tresna elektronikoz, besteak beste.

Ozeanografiaren eragina ekonomian aldatu

Ozeanografia ikerketen ondorioz itsasoak ustiatu eta garrantzi handiko lehengaiak ateratzen dira itsas hondotik: eztainua, burdina, ikatza eta, batez ere, petrolioa eta gas naturala.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu