Eugenio Montale
Eugenio Montale (Genova, Italia, 1896ko urriaren 12a - Milan, Italia, 1981eko irailaren 12a) italiar olerkaria izan zen.
Biografia
aldatuHaren olerkiek estilo hermetikoa dute; pesimismoa, eta egungo gizakiaren ezinegona eta bakardadea islatzen dute. Pegaso, Pan, Solaria eta Letteratura aldizkarietan idatzi zuen. Crocek bultzatu zuen faxismoaren kontrako adierazpena izenpetu zuen idazleetako bat izan zen. 1945ean, Corriere della sera egunkariko zuzendari izendatu zuten. Italiako XX. mendeko poeta nagusitzat hartua da, Ungarettirekin batera. 1975ean, Literaturako Nobel saria jaso zuen.
Obra
aldatuPoesia
aldatu- Ossi di seppia (Sepia hezurrak, 1925)
- Le occasioni (Aukerak, 1939)
- Finisterre (1943)
- Quaderno di traduzioni ("Itzulpen koadernoa", 1948)
- La bufera e altro (Mendebala eta beste gauza batzuk, 1956)
- Xenia (1966)
- Auto da fè (Fedeko aitormena, 1966)
- Fuori di casa (Etxetik kanpo, 1969)
- Diario del '71 y del '72 (71 eta 72ko egunerokoa, 1973)
- Quaderno di quattro anni (Lau urtetako koadernoa, 1977)
- Altri versi (1980)
- Diario póstumo ("Hil ondorengo egunerokoa", 1996).
Prosa
aldatu- Farfalla di Dinard (Dinard-eko tximeleta, 1956)
Literatura kritika
aldatu- Satura (1971)
- Sulla poesia (Poesíaz, 1976)
Euskaraz
aldatu- Munduko Poesia Kaierak: Eugenio Montale (Susa, 2015; itzultzailea: Anjel Lertxundi). Poemen antologia bat.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- Munduko Poesia Kaierak: Eugenio Montale, bildumaren zuzendari Beñat Sarasolaren hitzaurrearekin