Ireki menu nagusia

Dionisio Ridruejo Jiménez (Burgo de Osma, Soria, 1912ko urriaren 12a - Madril, 1975eko ekainaren 29a) espainiar politikari frankista eta idazlea izan zen.

Dionisio Ridruejo
Mandos militares españoles en una estación de tren mue-209893 (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoa Dionisio Ridruejo Jiménez
Jaiotza El Burgo de Osma-Ciudad de Osma1912ko urriaren  12a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1975eko ekainaren  29a (62 urte)
Hobiratze lekua La Almudenaren hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea, politikaria eta autobiografialaria
Jasotako sariak
Kidetza Consejo Nacional de FET y de las JONS Itzuli
Dibisio Urdina
Genero artistikoa olerkigintza
saiakera

BiografiaAldatu

Primo de Rivera falangistaren lehen jarraitzaileetako bat izan zen, eta politika kargu batzuk bete zituen frankistak nagusitu ondoren. 1940. urtean Escorial aldizkaria sortu zuen eta 1942tik aurrera “División Azul” izenekoan, Sobietar Batasunaren aurkako espainiar gudarostean, parte hartu zuen. Poeta falangista nagusia izan zen bere garaian, baina 1951n frankismotik urrundu eta kartzelan sartu zuten erregimenaren aurkakoa zelako. 1960. urtetik aurrera sozialdemokraziaren inguruko joerak aldeztu zituen eta erbestean egon zen 1962-1964 urteetan. Poesiaz gainera, saiakera eta oroitzapen liburuak ere argitaratu zituen.

LanakAldatu

  • Plural y singular, 1935
  • Primer libro de amor, 1939
  • Poesía en armas, 1940
  • Fábula de la doncella y el río, 1943
  • Sonetos a la piedra, 1943
  • En la soledad del tiempo, 1944
  • Poesía en armas (Cuaderno de la campaña de Rusia), 1944
  • Elegías (1943–1945), 1948
  • En once años. Poesías completas de juventud (1935–1945), 1950
  • Hasta la fecha (Poesías completas), 1962
  • Cuaderno catalán, 1965
  • Casi en prosa, 1972
  • En breve, 1975.

ErreferentziakAldatu