Ireki menu nagusia
Xake jokoa, irudiak bere hasierako kokalekuan.

Xakea bi jokalarirentzako mahai-jokoa edo kirola da[1]. Jokalari batek besteari "Xake Mate" egin behar dio erregea inguratuz bere piezekin. Bi talde daude, zuriak eta beltzak. Taula 64 laukitan antolatuta dago —8 x 8 laukitxo—, kolore beltzak eta zuriak tartekatuta. Jokalari bakoitzak 8 peoi, 2 gaztelu edo dorre, 2 zaldun edo zaldi, 2 alfil, eta dama (edo erregina) eta errege bana dauzka.

Peoiak 2. ilaran kokatzen dira ezker eskuin; 1. ilaran honela kokatzen dira ezkerretik hasita: gaztelua edo dorrea, zalduna edo zaldia, alfila, (dama edo erregea), (erregea edo dama), alfila, zalduna eta gaztelua.

Dama beti bere kolorea duen laukitxoan kokatuta dago; horregatik, jokalariak pieza zuriak ala beltzak dituen arabera, piezen ordena desberdina da.

Xakea xiangqi (xake txinatarra) eta shogi (xake japoniarra) jokoen familia berekoak dira. Uste da horiek guztiak chaturanga izeneko joko batetik datozela, Indian praktikatzen zena, VI mendean. Xake jokalari deitzen zaio xakean jokatzen duenari, profesionala zein zalea izanik ere.

Xakearen jatorria erabat jakina ez bada ere, Euskal Herrira arabiarrek ekarri zuten.

Xakearen lehenengo erreferentzia modernoa Francesch Vicenten idazlan batean aurkitu dezakegu, Valentzian imprimatu eta publikaturiko "Libre dels jochs partits dels shacs en nombre de 100" izenekoa, XV mendearen amaiera aldean.

Eduki-taula

Piezak eta mugimenduakAldatu

 
Xake pieza zuriak. Ezkerretik eskuinera: peoi bat, dorre bat, zaldi bat, alfil, dama zuria, eta errege zuria

Euskal Herriko xakelariek bi izendapen ezberdin erabiltzen dituzte xake-piezak izendatzeko:

  • Erregea, Dama, Gaztelua, Alfila, Zalduna eta Peoia edo Oinezkoa.
  • Erregea, Anderea, Dorrea, Gudaria, Zalduna eta Peoia edo Oinezkoa.

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan ez dago piezen izenik eta ondorioz ofizialki onartutako izendapenik ez dagoela esan daiteke, izan ere Euskal Xake Federakuntzak berak ere ez baitu izendapen ofizialik onartu.

Hala ere 1985ean Jon Esturo eta Maximo Aierbek argitaratutako Xake euskaraz idatzitako xakeari buruzko lehenengo liburuan goian aipatutako lehenengo izendapena erabiltzen da. Beranduago ChessBase enpresa alemaniarraren Xake zakurtzarrari bideojokoa euskaratu zenean ere, FIDEk onartzen duen notazio aljebraikoa itzultzeko garaian lehenengo izendapen hori erabili zen.

Hala ere, oso arrunta da bigarren izendapena darabilten jokalariak aurkitzea

Xakeko piezak
  Erregea  
  Dama  
  Gaztelua  
  Alfila  
  Zalduna  
  Peoia  

ErregeaAldatu

Erregea da xake jokoko piezarik garrantzitsuena, berau defendatzea datzalako jokoa. Erregea nahi duen lekurantz mugi daiteke (ezker-eskuin, aurrera-atzera eta diagonalean), beti ere lauki bat eginez mugimendu bakoitzean.

Dama, Erregina edo AndereaAldatu

Erregina edo Dama da erregearen ostean piezarik garrantzitsuena, eta balio gehien daukana. Jokalari batzuek "Xake erreginari" edo Xake damari ere erabiltzen dute berau jateko arriskuan dagoenean.

Edozein mugimendu egin dezake ezker-eskuin, aurrera-atzera eta diagonalean nahi dituen koadro guztiak mugituz jokaldi bakoitzean.

Gaztelua edo DorreaAldatu

Gazteluak ezker-eskuin eta aurrera-atzera bakarrik mugi daitezke (ez-diagonalean) eta nahi haina lauki har ditzakete. Erregearekin batera arrokatze izeneko mugimendua egin dezake, non erregea dorrearen atzean babesten den mugimendu bakar batean. (Arrokatze handia eta arrokatze txikia daude, erregearen mugimendu handiagoa edo txikiagoa bereizteko).

Alfila, Gotzaina edo GudariaAldatu

Alfilek gazteluek egin ezin dezaketena egin dezakete, hau da, diagonalean mugitu. Horren truke ezin dira ezker-eskuin ez aurrera-atzera mugitu. Egoera honek alfil bat beti lauki zurietan egotea eta beste bat beti beltzetan egotea dakar.

Zalduna edo ZaldiaAldatu

Zaldunaren mugimenduaren definizioa hauxe da: zalduna beregandik hurbilen dagoen laukira mugi daiteke, baldin eta lauki hori ez badago zaldunaren diagonal, errenkada edo zutabe berean. Hala ere, errazago ulertzen da L forma duen mugimendua egiten duela esaten bada. Hau da, bi lauki alde batera eta bat horrekiko elkarzut. Edozein norabidetan egin dezakete mugimendu hau eta beste piezekin konparatuta alde bat du: pieza baten gainetik salto egin dezake.

Peoia edo OinezkoaAldatu

Peoiak banan banan mugitzen dira (lehenengo mugimenduan ezik, bina karratu egin ditzaketela). Euren zutabea uzteko modu bakarra beste pieza bat jatea da, diagonalean aurrerantz lauki bat mugituz egiten baitute. Zortzigarren lerroraino iritsiz gero dama edo erregina bihurtzen dira.

ErlojuaAldatu

 
Xake jokoan erabiltzeko erloju bat.

Jokalariek txandaka mugitu behar dute eta txapelketetan denbora mugak jartzen dira. Jokalari bakoitzak erabiltzen duen denbora neurtzeko erloju bereziak erabiltzen dira.

Xake mateAldatu

Jokoaren helburua xake mate egitea da. Xake mate egitean aurkariaren erregea ihes egin ezin duen egoeran jartzen da eta behin egoera horretara iritsiz gero, jokoa amaitu egiten da. Ezagutzen den xake materik laburrena honako hau da: (Zoroaren matea)

 
Ezagutzen den xake-materik laburrena

Jokoaren faseakAldatu

Xakean hiru fase berezitu ohi dira:

  1. Irekiera: lehen jokaldiak hartzen ditu barne; piezak hasierako laukietatik irteten dira.
  2. Joko ertaina: erdialdeko borroka bizia hartzen du barne; aurkariek peoi eta pieza asko dituzte oraindik.
  3. Amaiera: azken gudua hartzen du barne; peoi eta pieza gutxi gelditzen zaizkie aurkariei.

Fase bakoitzak estrategia eta trebetasun bereziak eskatzen dizkio jokalariari. Hori dela eta, gerta daiteke jokalari bat ondo moldatzea hasieran eta amaieran baina ez izatea oso iaioa joko ertainean. Hiru faseren arteko mugak ez dira zehatz-zehatzak.

Xake txapeldunakAldatu

Munduan hainbat lehiaketa burutzen dira xake txapelduna nor den erabakitzeko. Lehiaketa ofizialaz aurretik, egondako txapeldun ezberdinak zerrendatzen dira. 1993tik hona bi modalitate daude. Lehenengoa lehiaketa klasikoaren parekoa da. Bigarrena, FIDE lehiaketa, azkarragoa da eta horregatik, hainbat jokalariren ustez, ez da kalitate maila berekoa.

2006ko irailaren 21etik urriaren 13ra jokatu zen Errusiako Elista hirian, Munduko Txapelketen bateratze txapelketa deitu zena. Veselin Topalov eta Vladimir Kramnik jokalarien arteko arazo eta salaketen ostean, Vladimir Kramnik errusiarra izan zen garaile azken desberdinketa partidan.

2007an Mexikon jokatuko da berriz ere Munduko Txapelketa, aurrerako Argentinako San Luis hirian jokatu zen sistema bera erabilita. Aurretik, eta berriz ere Elistan, Txapelketa horretara sailkatzeko hautagaien txapelketak deritzonak jokatuko dira. Bertako 4 garaileek, aurretik sailkatuta dauden beste 4en aurka jokatuko dute Mexikon.


Hau da Munduko Txapelketetako txapeldunen zerrenda:

Izena Urtea Herrialdea Adina gutxi gorabehera
Francí de Castellví
Narcís Vinyoles
Bernat Fenollar
eta Francesc Vicent
~1475   Aragoiko Koroa

~37
25
Luis Ramirez de Lucena ~1490   Gaztelako Koroa ~25
Pedro Damiano ~1520   Portugal ~40
Ruy López de Segura 1559–1575   Gaztelako Koroa 19–35
El Morro ~1560–1575   Portugal
Leonardo da Cutri 1575   Napoliko Erresuma 33
Paolo Boi 1575   Siziliako Erresuma 47
Giulio Polerio ~1580   Napoliko Erresuma ~32
Alessandro Salvio ~1600   Napoliko Erresuma ~30
Gioachino Greco ~1620–1634   Napoliko Erresuma ~20–34
Pietro Carrera ~1640   Siziliako Erresuma ~67
Alexander Cunningham of Block ~1700   Eskoziako Erresuma ~45
Legall de Kermeur ~1730–1745   Frantziako Erresuma ~28–43
François-André Danican Philidor 1745–1795   Frantziako Erresuma 19–69
Johann Baptist Allgaier ~1795–~1815   Austriar Inperioa ~32–~52
Verdoni ~1795–~1804   Italia   Frantzia
Jacob Henry Sarrat ~1805–~1815   Erresuma Batua ~33–~43
Alexandre Deschapelles 1815–1821   Frantzia 35–41
Louis-Charles Mahé de La Bourdonnais 1821–1840   Frantzia 26–45
Alexander McDonnell 1834   Irlanda 36
Pierre Charles Fournier de Saint-Amant 1840–1843   Frantzia 40–43
Howard Staunton 1843–1851   Erresuma Batua 33–41
Adolf Anderssen 1851–1858   Prusiako Erresuma 33–40
Paul Morphy 1858–1862   21–25
Adolf Anderssen 1862–1866   Prusiako Erresuma 44–48
Wilhelm Steinitz 1866–1878   Austria-Hungariako Inperioa, Bohemia 30–42
Johannes Zukertort 1878–1886   Polonia   Alemaniar Inperioa 36–44

Munduko xake jokalari onenak 1886–1993 arteanAldatu

 
Gari Kasparov munduko txapelduna (1985–1993). Sistema informatiko baten --Deep Blue-- kontra xakean galdu egin zuen (1997ko maiatzean) lehen munduko txapelduna.
# Izena Urtea Herrialdea Adina
1 Wilhelm Steinitz 1886–1894   Austria-Hungariako Inperioa, Bohemia
 
50–58
2 Emanuel Lasker 1894–1921   Alemaniar Inperioa 26–52
3 José Raúl Capablanca 1921–1927   Kuba 33–39
4 Alexander Alekhine 1927–1935
1937–1946
  Frantzia
  Errusia
35–43
45–54
5 Max Euwe 1935–1937   Herbehereak 34–36
6 Mikhail Botvinnik 1948–1957
1958–1960
1961–1963
  Sobietar Batasuna (Errusia) 37–46
47–49
50–52
7 Vasili Smyslov 1957–1958   Sobietar Batasuna (Errusia) 36
8 Mikhail Tal 1960–1961   Sobietar Batasuna (Letonia) 24
9 Tigran Petrosian 1963–1969   Sobietar Batasuna (Armenia) 34–40
10 Boris Spaski 1969–1972   Sobietar Batasuna (Errusia) 32–35
11 Bobby Fischer 1972–1975   29–32
12 Anatoli Karpov 1975–1985   Sobietar Batasuna (Errusia) 24–34
13 Gari Kasparov 1985–1993   Sobietar Batasuna (Errusia) 22–30

FIDEko munduko txapeldunak 1993–2006 arteanAldatu

# Izena Urtea Herrialdea Adina
13 Anatoli Karpov 1993–1999   Errusia 42–48
14 Aleksandr Khalifman 1999–2000   Errusia 33
15 Viswanathan Anand 2000–2002   India 31–33
16 Ruslan Ponomariov 2002–2004   Ukraina 19–21
17 Rustam Kasimdzhanov 2004–2005   Uzbekistan 25
18 Veselin Topalov 2005–2006   Bulgaria 30

Munduko txapeldun klasikoak 1993–2006 arteanAldatu

# Izena Urtea Herrialdea Adina
13 Gari Kasparov 1993–2000   Errusia 30–37
14 Vladimir Kramnik 2000–2006   Errusia 25–31

Eztabaidatuak ez dauden munduko txapeldunak 2006-gaur egun arteanAldatu

# Izena Urtea Herrialdea Adina
14 Vladimir Kramnik 2006–2007   Errusia 31
15 Viswanathan Anand 2007–2013   India 38
16 Magnus Carlsen 2013–Egun   Norvegia 22

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xake  
  • (Ingelesez) FIDE Nazioarteko Xake Federakuntza
  • (Gaztelaniaz) Euskal Xake Federakuntza
  • (Ingelesez) (Gaztelaniaz) (Frantsesez) Xake hiztegi lau eleduna.
  • (Ingelesez) FICGS Doako posta-trukezko zerbitzaria.
  • (Ingelesez) FICS Dohako zerbitzaria.
  • (Alemanez) (Ingelesez) (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (Suedieraz) ICC Ordaindu beharreko internet kluba.