Ireki menu nagusia

Erico Lopes Verissimo —berak erabilitako grafian— edo Érico Lopes Veríssimoportugesaren gaur egungo idazkeran— (Cruz Alta, 1905eko abenduaren 17a - Porto Alegre, 1975eko azaroaren 28a) brasildar eleberrigilea eta literatura-historialari eta -kritikaria izan zen. Verissimoren eleberriak esperimentalak dira teknikan eta hizkuntzaren erabileran, eta idazleak gizartearen aldaketei buruz zuen ardura erakusten dute.

Erico Verissimo
Érico Veríssimo, sem data.tif
Bizitza
Jaiotza Cruz Alta (Rio Grande do Sul)1905eko abenduaren 17a
Herrialdea  Brasil
Heriotza Porto Alegre1975eko azaroaren 28a (69 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak portugesa
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria, itzultzailea, idazlea eta eleberrigilea
Nominazioak
Influentziak Henrik Ibsen
IMDb nm0895160

Haren obra handiena eta ezagunena azkena da, O tempo o Vento trilogia (1949-1962, «Bizitza eta Haizea»); Brasilgo familia bateko zenbait belaunaldiren historiaren kontaera da, literaturan egin den gautxoen bizimoduaren erretraturik zuzenenetako bat. Beste lan aipagarri batzuk dira Clarissa (1933), Caminhos Cruzados (1935, «Bide gurutzatuak»), O Resto E Silêncio (1946, «Gainontzekoa isiltasuna da»).

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erico Verissimo