Ireki menu nagusia

Serbokroaziera[2] eslaviar hizkuntza bat da, 1918tik 1991 arte lehenik Jugoslaviako Erresumako eta gero Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistako hizkuntza ofiziala izana. Serbokroazieraren dialektoak dira kroaziera, serbiera, montenegroera eta bosniera, gaur egun politika-arrazoiengatik bereizten badira ere. Idazteko bi alfabeto erabiltzen dira: latindar alfabetoa (aldaera guztietan) eta alfabeto zirilikoa (serbiera eta montenegroerarako, latindar alfabetoarekin batera).

Serbokroaziera
Srpskohrvatski jezik
Serbo croatian language2005.png
Serbokroazieraren eremua.
Datu orokorrak
Lurralde eremua Bosnia-Herzegovina, Serbia, Montenegro eta Kroazia
Hiztunak 16,4 milioi[1]
Ofizialtasuna Inon ez (Jugoslaviako hizkuntza ofiziala izana, 1918tik 1991 arte)
Eskualdea Balkanak
Araugilea Ez du (gaur egun ez du forma estandarrik)
Hizkuntza familia
hizkuntza
giza hizkuntza
Hizkuntza euroasiarrak
Indoeuropar hizkuntzak
Balto-Slavic languages Itzuli
Eslaviar hizkuntzak
South Slavic languages Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia subjektua aditza objektua, free-order language Itzuli, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza azentuala eta hizkuntza fusionatzailea
Alfabetoa Gaj's Latin alphabet Itzuli eta Serbian Cyrillic alphabet Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1 sh
ISO 639-2 baliorik ez
ISO 639-3 hbs
Ethnologue hbs
Glottolog moli1249 eta sout1528
Wikipedia sh
Diasistema kroaziera, serbiera, montenegroera eta bosniera aldaerak (1990ean).

AlderaketaAldatu

kroaziera bosniera serbiera
Glede ispušnih plinova i zagađivanja zraka u Jeruzalemu, bilo bi potrebito poduzeti mjere sigurnosti! U pogledu izduvnih gasova i zagađivanja vazduha u Jerusalimu, bilo bi potrebno preduzeti mjere bezbjednosti! У погледу издувних гасова и загађивања ваздуха у Јерусалиму, било би потребно предузети мере безбедности!

DialektoakAldatu

Herri dialektoak bi modutan sailka daitezke: alde batetik, zer esateko erabiltzen den hitza kontuan hartuta: kaj, ča (/txa/ ahoskatua) ala što (/xto/); beste alde batetik, e, je (/ye/ ahoskatua) ala i erabiltzeko ohituraren arabera: adibidez, ibaia esateko, batzuek reka eta beste batzuek rijeka erabiltzen dute.[3]

Dialektoetan hiru talde bereizten dira:

  • kajkaviarra, sei azpidialektotan bereizita. Kroaziaren iparraldean eta Zagreb inguruan zabalduta dago. Eslovenierarekin lotura du.
  • cakaviarra, Istrian mintzatzen da, Dalmaziako kostaldean eta Adriatikoaren uharteetan. Horrek ere sei azpidialekto ditu.
  • stokaviarra, dialekto nagusia. Hamaika azpiadialekto ditu, Kroazian, Bosnia-Herzegovinan, Serbian eta Motenegron mintzatuak.[4]

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu