Diego Perez de Arriluzea

Diego Pérez de Arrilucea López de Maturana, (Dulantzi, 1888Madril, 1975eko apirilaren 26a)[1] ezagunago Frai Diego Dulantzikoa izenarekin, historialari, irakasle eta fraide agustindarra izan zen.

Diego Perez de Arriluzea

Bizitza
JaiotzaDulantzi, 1888
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Heriotza1975 (86/87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiza
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Biografia aldatu

Agustindarra gisa toki askotan ibili zen lanean. Hasieran Gernikan. Ikasketak Madrilgo El Escorialen egin zituen. Jaso zuen formakuntza irakasle gisa aritzeko ordenaren eskoletan izan zen. Ondoren, Madrilera bidali zuten, apaiz lanak egiteko. Handik Caceresera; Caceresen Espainiako Gerra Zibilak harrapatu zuen. Azkenean, berriro ere Bizkaiara bidali zuten; hala ere, udetan Dulantzira itzultzen zen.

Lanak aldatu

Bere lan garrantzitsuenak Arabako historiari buruzkoak dira, batez ere erlijio ikuspuntutik.

  • Una joya del románico: El Santuario de Santa María de Ayala (1945).
  • La torre de Alegría está pagada (1953).
  • Patronato de Santa María de Ayala (1954).
  • La Hermandad de Iruraiz (1974).

Halaber, Arabako historiari buruzko artikulu asko plazaratu zituen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu