Fertxu Izquierdo

euskal idazlea

Fertxu Izquierdo Jimenez (Iruñea, Nafarroa, 1975) euskal idazlea da. 2000 urtetik aurrera Mao Tse Punk fanzine eta brigadetako partaidea. Mao Tse Punk fanzinean argitaratu zituen bere lehen olerkiak eta narrazio laburrak. 2002. urtean hainbat sari literario eskuratu zituen: Uitziko "Orixe" saria (poesia), Lasarteko udalaren poesia saria edota Iruñeko Udalaren Egile Berrientzako Lehiaketa (poesian betie ere). Iruñeko Udalaren Egile Berrientzako Lehiaketan saritua izan zen, era berean, 2003 eta 2004. urteetan.

Fertxu Izquierdo
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1975 (48/49 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 762

2004. urtean Gaztezulo aldizkariak antolatutako Xelebre press kazetaritza saria eskuratu zuen. 2006an Atarrabiako Udalaren Narrazio saria.

2007. urtean Joseba Sarrionandiak aldizkari ezberdinetan argitaratutatako zinema artikuluak bildu, aztertu eta Egan aldizkarian Joseba Sarrionandia pantailaren aurrean saiakera lana argitaratu zuen. Urte berean Gerratearen aztarnak, bere lehen poesia liburua ere argitara eman zuen. Era berean, Iruñeko Udalak bere lehen eleberria idazteko beka eman zion eta, horren ondorioz, 2008. urtean Mendeko borroka nobela argitaratu zuen.

2008. urtean, Bilboko Blas de Otero I Nazioarteko Poesia saria irabazi zuen, Telebista antenetan atsedena hartzen dute txoriek lanarekin.

Ondoren narrazio laburrak idatzi ditu han eta hemen, Erlea aldizkarian edota liburu kolektibo ezberdinetan.

2017an 39 idazle nafar liburuaren koordinatzaile izan zen.

2021ean Basurde zurien zain poesia lana argitaratu zuen.

2022an Ordu txikitan album ilustratua argitaratu du, Irantzu Piquero ilustratzailearekin batera.

Idazlanak aldatu

Poesia aldatu

Narrazioa aldatu

  • Mendeko borroka (eleberria, 2008, Pamiela)
  • Joseba Sarrionandia pantailaren aurrean (saiakera, 2007, Egan aldizkarian)
  • Bukatu dira liburuak (narrazio laburra, 2010, Erlea aldizkaria)
  • Bizitzaren bueltak (narrazio laburra, 2012, Hitza bide, bizia xede liburuaren barnean).
  • Txanponen ilara (narrazio laburra, 2017, 39 idazle nafar liburuaren barnean).
  • Ordu txikitan (album ilustratua, 2022, Irantzu Piquero ilustratzailearekin)

Kanpo estekak aldatu