Marta Rojals
Marta Rojals (La Palma d'Ebre, 1975) katalan idazle, artikulugile eta arkitektoa da. Arkitektura lizentziaduna da Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan, teoria, historia eta kritika arloetan espezializatua. Lan egin du arkitektura eremuko aldizkari espezializatuetan, editore eta itzultzaile gisa. Kazetaritza mailan, kolaborazio ugari egin ditu Vilaweb albistegian, Ara egunkarian, eta kultura nahiz turismo esparruko zenbait aldizkaritan[1][2]. Baita ere, Illegal Times[3] aldizkari satirikoan parte hartu du.
Marta Rojals | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | La Palma d'Ebre, 1975 (48/49 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Lehen hizkuntza | katalana |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta arkitektoa |
Genero artistikoa | eleberria |
Ibilbide profesionala
aldatuBere lehen eleberria, Primavera, estiú, etcètera (Udaberri, uda, eta abar) 2011n argitaratu zuen. Èlia emakume gazte baten bizipenak azaltzen ditu: lanik gabe geldituta, eta egoera sentimental aski korapilatsuan, bikoteak utzi egin duelako, jaioterrira itzultzea erabakitzen du. Han, lasaitasun apur batez, bere burua onera ekarri nahi du, baina haur eta gaztetako oroitzapenak goraki piztuko zaizkio, lehenaz gain bere barruan korapilo gehiago sortzeko. Liburuak bai irakurleen, bai kritikaren harrera oso ona izan zuen Katalunian.
L'altra (Bestea) bigarren eleberriak 2014an ikusi zuen argia. Berriro ere, emakume bat dago fikzioaren erdigunean, barne kalapita gogor bat bizi duena, maitasun istorio samur batez jantzirik. Behin berriro, kritikak ia aho batez onetsi zuen eleberria.
Urte bat geroago, 2015ean, No ens calia estudiar tant (Ez genuen hainbeste ikasi beharrik) artikulu bilduma kaleratu zuen, urrez Vilaweb albistegian argitaratutako iritzi artikuluen bilduma[4].
2018ko udazkenean, El cel no és per a tothom (Zerua ez de guztiontzat) eleberri mardula argitaratu zuen, familia arteko harreman korapilatsuen inguruko hausnarketa literario sakon bat.
Lanak
aldatu- 2011 — Primavera, estiu, etcètera (Bartzelona: La Magrana), ISBN 978-84-8264-966-5
- 2014 — L'altra (Bartzelona: La Magrana), ISBN 978-84-8264-666-4
- 2015 — No ens calia estudiar tant (Carcaixent: Sembra), ISBN 978-8494235092
- 2018 — El cel no és per a tothom (Bartzelona, Anagrama), ISBN 9788433915627
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Katalanez) Descobrir. (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
- ↑ (Katalanez) L'Avenç. (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
- ↑ (Katalanez) Illegal Times. (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
- ↑ (Katalanez) «Vull la independència per a llevar-me al matí amb els mateixos maldecaps lingüístics que un ciutadà de Valladolid» Vilaweb 2015-03-26 (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
Kanpo loturak
aldatu- Marta Rojals, L'Enciclopèdia.cat
- Marta Rojals, Qui és qui, Lletres Catalanes