Preity Zinta (hindiz: प्रीति ज़िंटा; Shimla, Himachal Pradesh, 1975eko urtarrilaren 31) Indiako zinemako aktore bat da.[1] Bollywooden filmetan eta telugu, punjabera eta ingelesezko filmetan agertzen da. Psikologia kriminaleko lizentziatura batekin graduatu ondoren, 1998an Dil Se eta Soldierren egin zuen debuta. Aktore onenaren Filmfare Saria irabazi zuen, eta Kya Kehnan (2000) filman ama ezkongabearen papera egiteagatik kritika onak jaso zituen. Paper asko egin ditu eta Bollywoodeko emakumezko heroiaren ideia aldatu du.

Preity Zinta

Bizitza
JaiotzaShimla1975eko urtarrilaren 31 (49 urte)
Herrialdea India
Familia
Ezkontidea(k)Gene Goodenough (en) Itzuli  (2016 -
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakhindia
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, modeloa, zutabegilea, ekoizlea, idazlea eta aktorea
Pisua52 kilogramo
Altuera1,62 metro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa

IMDB: nm0006689 Allocine: 100255 Rottentomatoes: celebrity/priety_zinta Allmovie: p268523
Facebook: officialpz Twitter: realpreityzinta Instagram: realpz Edit the value on Wikidata

Zintak lehen izendapena jaso zuen Filmfare sari baerako Kal Ho Naa Ho (2003) draman egindako lanagatik. Urteko film arrakastatsuenen protagonista izan zen: Koi... Mila gaya, eta Veer-Zaara.[2] Emakume indiar modernoa antzeztu zuen Salaam Namasten eta Kabhi Alvida Naa Kehnan. Film horiek arrakasta handia izan zuten Indiatik kanpoko takilan.[3] Lorpen horiek Bollywoodeko aktore ezagun bihurtu dute.'[4][5] Nazioarteko zineman lehen papera Heaven on Earth film kanadarra izan zen.

Zinema egiteaz gain, Zintak BBC News Online South Asiarako zutabeak idazten ditu, antzerki-aktorea da eta Kings XI Punjab kriket taldearen jabea da. Pentsatzen duena esateko ohitura duelako, oso ezaguna da hedabideetan sortzen dituen eztabaiden ondorioz.[6][7]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu