Otto Johann Anton Skorzeny (Viena, 1907ko ekainaren 12a - Madril, 1975eko uztailaren 5a) austriar ingeniari eta militarra izan zen. Waffen-SSetako koronela Bigarren Mundu Gerran, operazio bereziak egin zituen Hitlerrentzat, eta "Europako gizon arriskutsuena" deitura eman zioten Aliatuek.[1]

Otto Skorzeny

Bizitza
JaiotzaViena1908ko ekainaren 12a
Herrialdea Austria
HeriotzaMadril1975eko uztailaren 5a (67 urte)
Hobiratze lekuaDöbling hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Hezkuntza
HeziketaVienako unibertsitate teknologikoa
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakofizierra eta ingeniaria
Jasotako sariak
KidetzaSchutzstaffel
Q27886919 Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraWaffen-SS
GraduaObersturmbannführer (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Gran Sasso raid (en) Itzuli
Operation Long Jump (en) Itzuli
Operation Rösselsprung (en) Itzuli
Operation Panzerfaust (en) Itzuli
Ardenetako gudua
Operation Greif (en) Itzuli
Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista
Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

IMDB: nm0804732 Find a Grave: 17832144 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Otto Skorzeny Vienan jaio zen 1907ko ekainaren 12an. Vienako Unibertsitatean ingenieritza ikasten ari zelarik, 15 mensur edo ezpata-duelutan borrokatu zen. Horietako batean jasandako zauriaren ondorio zuen masaileko orbain (schmiss) ikaragarria. 1931n, Austriako alderdi naziaren kide egin zen.

1939an, Bigarren Mundu Gerra hasi zelarik, Luftwaffe-n erroldatu nahi izan zuen. Baina, pilotua izateko handiegia baitzen, Adolf Hitlerren guardia pertsonalean sartu zen. 1941ean, Bizargorri Operazioan parte hartu zuen. 1942ko abenduan, zauri bat jaso zuen buruan eta Berlinera eraman zuten. Ondoren, hainbat operazio berezi egin zituen Hitlerrek zuzenean aginduta. Ezagunena Benito Mussoliniren askapena izan zen, 1943ko uztailaren 25ean, aliatuek Gran Sasso mendiguneko Campo Imperatoren bahituta zutenean.[1] 1944ko urrian, Hungariako erregeorde Miklós Horthy kargutik kendu zuen komandoaren burua izan zen, eta baita Greif operazioarena ere.[2]

Gerra ostean espetxeratua, gerra krimenengatik epaitu zuten Dachaun 1947an, baina kartzelatik libratzea lortu zuen. Hala ere, desnazifikazio prozesura behartu zuten. 1948an, bere kontaktuak baliatuz, ihes egin zuen. Espainian errefuxiatu zen Francoren babesean, beste nazi asko bezala. SSetako zenbait kide ohik sortutako ODESSA sare handian jardun zuen, gizateriaren aurkako krimenengatik epaituak izan behar ziren Hirugarren Reicheko buruzagiei Hego Amerikara ihes egiten laguntzen.[1]

Espainian Madrilen eta Mallorcan bizi izan zen, eta arma trafikoan jardun zuen. Afrikako, Ekialde Ertaineko eta Hego Amerikako gobernu askorekin zituen negozioak, eta Juan Domingo eta Eva Peronen laguna zen. Besteak beste, Markina-Xemeingo Esperanza y Cía enpresan egindako morteroak eta granadak esportatzen zituen.[1] Gamal Abdel Nasser Egiptoko presidentearen aholkularia izan zen, eta Israelgo Mosadentzat ere lan egin zuen.[3]

Markina-Xemeinen errotutako Wilhelm Mallet arma-trafikatzailearekin harreman estua izan zuen, eta Lea-Artibai eskualdean izandako aldietan, Lekeition ostatu hartu ohi zuen.[4]

Madrilen hil zen, 1975eko uztailaren 5ean, birikako minbiziaren eraginez.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Arrizabalaga Gonzalez, Jon. Nazien negozioak Euskal Herrian. Argia, 2020ko abenduak 31, CC BY-SA 4.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-9-3).
  2. Crutchley, Peter. How did Hitler's scar-faced henchman become an Irish farmer?. BBC News, 2014ko abenduak 30, bbc.com (Noiz kontsultatua: 2021-9-4).
  3. Baeza, Lourdes. La leyenda nazi que fichó el Mosad. El Pais, 2016ko apirilak 6, elpais.com (Noiz kontsultatua: 2021-9-4).
  4. «Alemanaren MamuaNorkArrizabalaga Gonzalez, Jon 978-84-09-43487-9» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).

Kanpo estekak aldatu