Benny Wenda Mendebaldeko Papuako buruzagi tribala da, Mendebaldeko Papua Indonesiatik independizatzea helburutzat duena. Erresuma Batuan erbesteratuta bizi da. 2002an epaiketa baterako zain atxiloturik zegoela ihes egin ondoren, gobernu Britainiarrak asilo politikoa eman zion.

Benny Wenda

Bizitza
JaiotzaBaliem Valley (en) Itzuli1975eko abuztuaren 17a (48 urte)
Herrialdea Indonesia
Mendebaldeko Papuako Errepublika
Hezkuntza
HeziketaCenderawasih University (en) Itzuli
HizkuntzakIndonesiera
Jarduerak
Jardueraklobbyist (en) Itzuli, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta independence activist (en) Itzuli

bennywenda.org
Twitter: BennyWenda Edit the value on Wikidata

Gazte aroa aldatu

Benny Pyramid herrian jaio zen, Mendebaldeko Papuako Baliem bailaran. 1977an, bi urte zituela, Indonesiako armadak buruturiko bonbardeaketa batean bere familiako hainbat kide hil ziren. Hau dela eta, osaba batek hezi zuen. Wenda-ren buruzagitza tribuko adinduek erabakia izan zen.