Alcide Guy Mollet (Flers, 1905eko abenduaren 31 - Paris, 1975eko urriaren 3a) frantziar politikaria izan zen. Frantziako lehen ministroa izan zen 1956tik 1957ra.

Guy Mollet
Guy Mollet 1956.jpg
Office universitaire de recherche socialiste (en) Itzuli lehendakari

1969 - 1975 - Jacques Piette
Frantziako Ministro Kontseiluaren presidentea

1956ko otsailaren 1a - 1957ko ekainaren 13a
Edgar Faure - Maurice Bourgès-Maunoury
president of the Parliamentary Assembly of the Council of Europe (en) Itzuli

1954ko maiatzaren 20a - 1956ko apirilaren 15a
Europako Kontseiluko Batzar Parlamentarioko Ordezkaria

1949ko abuztuaren 13a - 1956ko apirilaren 15a
SFIO.svg
Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioako idazkari nagusi

1946ko irailaren 4a - 1969
Daniel Mayer (en) Itzuli
Pas de Calais Arms.svg
Pas-de-Calaiseko Kontseilu Orokorreko kide

1945 - 1949 - Henri Duflot (en) Itzuli
Barrutia: canton of Arras-Sud (en) Itzuli
Mayor of Arras (en) Itzuli

1945 - 1975
René Méric (en) Itzuli - Léon Fatous
Frantziako Erkidegoko senatari


Logo de l'Assemblée nationale française.svg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
Izen osoaAlcide Guy Mollet
JaiotzaFlers1905eko abenduaren 31
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1975eko urriaren 3a (69 urte)
Heriotza modua: gaixotasun kardiobaskularra
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta Frantziako Erresistentziaren kidea
Lantokia(k)Paris
Jasotako sariak
KidetzaEuropako Kontseiluko Legebiltzarra
Common Assembly (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaFrantziako Alderdi Sozialista
Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioa

Ingeles irakaslea izan zen Arrasen eta Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioko kidea 1928tik.

Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek preso hartu zuten. Zazpi hilabeteren ondoren askatu zuten eta Frantziako Erresistentziara batu zen kapitain mailarekin.

1945eko urrian hautatu zuten Frantziako Nazio Biltzarreko kide. 1946an SFIOko idazkari nagusi izendatu zuten eta Arraseko alkate ere bazen. Ministro izan zen Léon Blum, René Pleven eta Henri Queuilleren gobernuetan eta Frantzia ordezkatu zuen Europako Kontseiluan. 1951tik 1969ra Internazional Sozialistako presidenteordea izan zen.

1956ko hauteskundeetarako, Fronte Errepublikanoa izeneko zentro-ezkerreko koalizio bat sortu zuen eta hauteskundeak irabazi ondoren, lehen ministro izendatu zuten. Europako Ekonomia Erkidegoa sortzeko Erromako Ituna negoziatu eta sinatu zuen. Suezko krisialdi aurre egin behar izan zion eta tropa frantziarrak bidali zituen Suezko kanala okupatzera tropa ingelesekin batera. Aljerian ere kontraterrorismo kanpaina bat hasi zuen, tortura erabiliz, eta Aljerreko gudua izan zen. Barne-politikan, gizarte-politikak egin zituen. Aljeriako krisialdiak dimititzera behartu zuen 1957ko ekainean. Frantziako Laugarren Errepublikako azken gobernu egonkorra izan zen.

1958an Charles de Gaulleren botere-hartzearen alde egin zuen eta estatu-idazkari izendatu zuten. 1959an gobernuko kargua utzi zuen. Bere azken urteetan bere alderdi politikoaren desagerpena ikusi zuen, azkenean Frantziako Alderdi Sozialistarekin bat eginda.

Kanpo estekakAldatu