Angel Otaegi

politikari espainiarra

Angel Otaegi Etxeberria (Nuarbe, 1942 - Burgos, 1975ko irailaren 27a) ETA erakunde armatuko kidea izan zen. 1974. urtean atxilotu zuen espainiar poliziak, guardia zibil baten hilketan parte hartu zuen salaketapean. 1975eko irailean guda-kontseiluan epaitu eta heriotza zigorra ezarri zioten. Protesta handiak izan ziren Euskal Herrian, Espainian eta Nazioartean, baina Francok ez zituen kontuan izan eta kondena betearazi zuen hil bereko 27an. Otaegirekin batera, Juan Paredes Manot Txiki, eta FRAP erakunde armatuko hiru kide fusilatuak izan ziren.

Angel Otaegi
Txiki Otaegi 0001.jpg
Bizitza
JaiotzaAzpeitia, 1942
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaBurgos1975eko irailaren 27a (32/33 urte)
Heriotza modua: fusilamendua
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna

Ikus, gaineraAldatu