Sienna Guillory

britainiar aktorea eta modelo ohia

Sienna Tiggy Guillory (Northamptonshire, 1975eko martxoaren 16a)[1] britainiar aktorea eta modelo ohia da. Bere interpretazio nabarmenenak hauexek izan dira: Troiako Helena izenburuko telesailtxoan protagonista, Arya Dröttningu elfoen printzesa izan zen fantasiazko eta abenturazko Eragon filmean eta Jill Valentine pertsonaia zientzia-fikziozko eta beldurrezko Resident Evil: Apocalipsis, Resident Evil:Afterlife eta Resident Evil: Retribution lanetan.[2]

Sienna Guillory

Bizitza
JaiotzaKettering (Ingalaterra)1975eko martxoaren 16a (49 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
AitaIsaac Guillory
Ezkontidea(k)Enzo Cilenti  (2002 -
Hezkuntza
HeziketaGresham's School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema ekoizlea, modeloa, zinema aktorea, antzerki aktorea eta film-zuzendaria

IMDB: nm0347149 Allocine: 67031 Rottentomatoes: celebrity/sienna_guillory Allmovie: p302070 Metacritic: person/sienna-guillory
Facebook: Sienna-Guillofy-oficial-page-201923209828104 Twitter: guillorybe Instagram: guilloryguillorybe Discogs: 10879198 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Isaac Guillory gitarristaren eta Tina Thompson modelo ingelesaren alaba da, eta Jace Thompson izeneko arreba erdia du. Gurasoak 1990ean dibortziatu ziren, Siennak 14 urte zituenean, eta 1993an aita Vickie McMillanekin ezkondu zen; harreman horretatik nebaorde bat eta arrebaorde bat ditu Siennak: Jacob eta Ellie. 2000ko abenduaren 31n, bere aita minbiziak jota hil zen, gaisotasuna sei urtez jasan ostean, 53 urte zituela.

Guilloryk bi urte baino ez zituenetik egin du zaldiketa.

Bere familia Helen Mirren aktorearen oso lagun ona da, eta Guilloryk jarraitu beharreko eredutzat ikusten du. Sarah Michelle Gellar, Jayma Mays, Michele Hicks, Clea DuVall eta Milla Jovovich aktoreen oso lagun ona da Sienna.[3]

Bizitza pribatua

aldatu

1997ko uztailean Nick Moran aktorearekin ezkondu zen, baina hiru urteren ostean, bikotea 2000. urtean dibortziatu zen.[4]

2000. urtean hasi zen Sienna Enzo Cilenti aktorearekin harrenetan. Bikotea 2002an ezkondu zen, 2011ko otsailean Sienna Valentina eta Lucia Cilenti bikiak izan zituen.

Lan ibilbidea

aldatu

Modelo

aldatu

1997an Siennak lagun bati lagundu zion Londresko Select Model Management modelo agentziara eta laster kontratatu zuten. Armani, Dolce & Gabbana, Burberry eta Paul Smith bezalako marka garrantzitsuentzat modelatu eta kanpainak egin zituen. Vogue aldizkariaren azalean ere agertu zen, Britainia Handiko, Alemaniako eta Italiako bertsioetan.

1999an, hiru urtez, Hugo Bossen lurrinaren kanpainako aurpegia bihurtu zen. 2000. urtean hainbat urtez modelatu ostean, Siennak bere aktore ibilbidean zentratzea erabaki zuen. Independent Models agentziak ordezkatzen du Sienna, Londresen.

Aktore

aldatu

Aktore lana babesteko, modelo lanetan hasi baino lehen, klub batean zerbitzari gisa lan egin zuen. New World School of the Arts eta Paris Conservatoire eskoletan ikasi zuen interpretazioa.

1993an egin zuen debuta telebistan, Riders telesaileko atal batean agertu zen, eta Fenella Maxwellen papera egin zuen bertan. Bere emanaldiari esker, The Buccaneers minisailean paper txiki bat lortu zuen, eta Lady Feliciaren rola egin zuen Mira Sorvinorekin batera.

1996tik 2000ra bitartean, telebistako serie txikietan eta The Future Lasts a Long Time, The Rules of Engagement eta beste hainbat filmetan agertu zen. Star! Star!, Kiss Kiss (Bang Bang), The 3 Kings eta Two Days, Nine Lives.

2000. urtean Kingsley Amisen eleberriaren moldaketa batean hartu zuen parte, Take a Girl Like You telesailean, eta bertan Jenny Bunn, historiako heroia, interpretatu zuen. Urte horretan bertan, Sorted thrillerrean agertu zen. 2001ean Oblivious, Late Night Shopping, The Last Minute eta Superstition film britainiarretan agertu zen.

2002an The Time Machine egin zuen, Guy Pearce eta Jeremy Ironsekin batera. Pelikulan Emma, Alexander Hartdegen (Guy Pearce) doktorearen emaztegaia antzeztu zuen, hil egin zuten eta bere heriotzak pelikulako gertakari guztiak argitzen ditu. 2003an Julietteren papera egin zuen Penny Woolcock zuzendariaren The Principles of Lust filmean, Sienna filmerako sexu eszena bat egin zuen. Urte horretan bertan, Love Actually filmean paper txiki bat lortu zuen, non Jamieren neska-laguna (Colin Firth) antzeztu zuen, bere anaiarekin engainatzen duena. Helenaren papera ere egin zuen Troiako Helena minisailean, telesailak Helenaren bizitza zuen ardatz eta Homero la Iliadaren poema epikoan oinarrituta zegoen eta bertan Matthew Marsden, Rufus Sewell eta John Rhys-Davies agertzen dira.

2004an Jill Valentine heroi eta ofizialaren papera lortu zuen Resident Evil: Apocalypse filmean, Siennak kritika onak jaso zituen bere interpretazioarengatik.[5] Urte horretan eta 2006aren artean, Beauty, Marple: A Murder Is Announced, In the Bathroom, The Virgin Queen, Silence Becomes You eta Rabbit Fever film eta telesailetan ere agertu zen.

2006an Arya Dröttningu elfoen printzesaren papera lortu zuen Eragon fantasiazko eta abenturazko filmean, Jeremy Ironsekin batera. Sienna Resident Evil: Extinction Apokalipsis lanaren ondorengo filmean berriz ere Jillen papera egiteko gonbidatu zuten, baina ezin izan zuen onartu, programak eta ordutegiek Eragon lanaren filmazioarekin talka egiten zutelako.[6]

2007an Katherineren papera egin zuen El Corazón de la Tierra espainiar filmean (ingelesez The Heart of the Earth), beranduago urte horretan Victims beldurrezko filmean eta Inkheart fantasiazko filmean agertu zen, non Teresa "Resa" Folchart Mortimer Folcharten emazte eta Meggie Folcharten ama (Eliza Bennet) interpretatu zituen.

2010ean, Siennak Jill Valentineren papera egin zuen berriro kredituetan, Resident Evil: Afterlife filmaren laugarren jarraipenean.[7]

2011n Julie Kestral izan zen The Big Bang filmean Antonio Banderasekin batera.

2012an, Milla Jovovichekin batera, Resident Evil 5: La venganza filmean, pertsonaia nagusi gisa itzuli zen, Johann Urb, Shawn Roberts, Oded Fehr, Colin Salmon eta Michelle Rodriguezekin batera.

2018ko maiatzean Liam Gallagherren Paper Crown abestiaren bideoklipean aritu zen.

Karitatea

aldatu

2004ko abuztuan, Siennak eta Enzo senarrak Frantziako Tourreko bost etapa egin zituzten, Amnesty International eta Shelter karitate-obretarako dirua biltzeko.

Komunikabideetan

aldatu

2001ean Esquire aldizkariko irakurleek Erresuma Batuko emakumerik kotizatuena aukeratu zuten eta bere irudi bat azalean atera zen.[8][9] 2002an 89. tokia lortu zuen Maxim aldizkariko "100 emakume erakargarrienak" izeneko zerrendan.[10]

2007an, Askmen.com Top 99ko 54. zenbakia izan zen.[11]

Filmografia

aldatu

Filmak

aldatu
Urtea Izenburua Pertsonaia Oharra
2023 The performance Sarah
2023 Meg 2: The Trench Hilary Driscoll
2021 Clifford, txakur gorri handia Maggie
2021 A Banquet Holly Hughes Lindsay Duncan, Jessica Alexander eta Ruby Stokesekin batera.
2017 The Performance Sarah
Dream On Lesley Richardson Ben Cura-rekin batera, Michael Lindall
The Whole Banana Denise Matthew Perry, Enzo Cilenti, Dean Cain eta Gene Silversekin batera
2016 Warrior´s Gate Annie Joel Adrian eta Dave Bautistarekin batera
Don't Hang Up Mrs. Kolbein
Abdukt Angelica Dark Franco Flammiarekin batera
2015 High-Rise Jane Sheridan Tom Hiddleston, Jeremy Irons eta Luke Evansekin batera
The List Alison Corwin Anthony Flanagan, Bill Paterson eta Nigel Planerrekin batera
2014 Being American Susan Christopher McDonaldekin batera
The Goob Janet Paul Popplewel eta Sean Harrisekin batera
2013 The List Alison Corwin Anthony Flanagan, Bill Paterson eta Nigel Planerrekin batera
2012 Resident Evil 5: La Venganza Jill Valentine Milla Jovovich, Johann Urb eta Shawn Robertsekin batera
2011 The Last Belle (film laburra) Rosie bere ahotsa pertsonaiarentzat mailegatu zuen
The Big Bang Julie Kestral / Lexie Persimmon Antonio Banderas, Delroy Lindo eta Thomas Kretschmannekin batera
2010 Resident Evil: Afterlife Jill Valentine (cameo) Milla Jovovichekin batera
Gunless Jane Paul Gross, Callum Keith Rennie eta Dustin Milliganekin batera
I'm Here (film laburra) Francesca Andrew Garfieldekin batera
Perfect Life, Perfect Victims ere deitua Anne Jesse Bradfordekin batera
2009 Virtuality Rika Goddard Nikolaj Coster-Waldau, James D'Arcy, Gene Farber eta Clea DuVallekin batera
2008 Inkheart Teresa "Resa" Folchart Brendan Fraser, Helen Mirren eta Paul Bettanyrekin batera
2007 El corazón de la tierra Katherine Philip Winchester, Joaquim de Almeida eta Catalina Sandino Morenorekin batera
2006 Eragon Arya Dröttningu Ed Speleers eta Jeremy Ironsekin batera
Rabbit Fever Albistegiaren aurkezlea Enzo Cilenti eta Tara Summersekin batera
2005 Silence Becomes You Gracea Alicia Silverstone eta Joe Andersonekin batera
In the Bathroom (film laburra) Emakumea Enzo Cilentirekin batera
Marple: a Murder is Announced Julia Simmons Geraldine McEwan eta Keeley Hawesekin batera
2004 Beauty Cathy Wardle Martin Clunes eta Peter Vaughanekin batera
Resident Evil: Apokalipsis Jill Valentine Milla Jovovich eta Oded Fehr-ekin batera
2003 Love Actually Jamieren neska-laguna Colin Firthekin batera
The Principles of Lust Juliette Alec Newman eta Marc Warrenekin batera
2002 The Time Machine Emma Guy Pearce eta Jeremy Ironsekin batera
2001 Superstition Julie MARK Strong eta David Warnerrekin
Kiss Kiss (Bang Bang) Kat Stellan Skarsgård, Paul Bettany eta Jacqueline McKenzie-rekin batera
The Last Minute Gaztea Kayakean Max Beesley, Ciarán McMenamin eta Jason Isaacs
Two Days, Nine Lives Katea Luke Goss eta Simon Shepherdekin batera
Late Night Shopping Susie Enzo Cilenti eta Shauna MacDonaldekin batera
Oblivious (film laburra) Jessica Matthew Ashfordekin batera
2000 Sorted Sunny Matthew Rhys, Ben Moor eta Tim Curryrekin batera
The Rules of Engagement (film laburra) Denise Nick Moranekin batera
The 3 Kings Roxana Vanessa Redgrave eta Paul Freemanekin batera
1999 Star! Star! Lu MARK Simich, Nick Moran eta Kirsty Hinchcliffe-rekin batera
Dzvirpaso M - -
1996 The Future Lasts a Long Time Blue Hans Matheson, Samantha Morton eta Nick Moranekin batera
1993 Riders Fenella Maxwell Marcus Gilbertekin batera

Telebistako serieak

aldatu
Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2023 Siloa Hanna Nichols
2015 Fortitude
2013 Believe Moore Delroy Lindorekin batera, jake McLaughlin
Luther Mary Day Hirugarren denboraldia
2010 CSI: Crime Scene Investigation Kacey Monahan "Shock Waves" atala
Covert Affairs Sophie Jacklin "What Is and What Should Never Be" atala
2008 Criminal Minds SSA Kate Joyner 2 kapitulu
The Oaks Jessica Proba pilotua FOX TV kanalean
2005 The Virgin Queen (serie txikia) Lettice Knollys 4 kapitulu
2003 Helena de Troya (serie txikia) Helena Troiakoa
2000 Take a girl like you (telesail laburra) Jenny Bunn Rupert Gravesekin eta Hugh Bonnevillerekin batera
1999 Out of Sight Ingrid 2 kapitulu
1996 In Suspicious Circumstances Bessie Smith "Dearest Pet" atala
1995 The Buccaneers (serie txikia) Lady Felicia Marabel 5 kapitulu

Bideojokoak

aldatu
Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2006 Eragon Arya Dröttningu Bere ahotsa jarri zuen bideo-jokorako

Antzerkia

aldatu
Urtea Lana Pertsonaia Antzokia Oharrak
2004 The Shape of Things - New Ambassadors Theatre Enzo Cilenti eta James Murrayrekin batera

Sariak eta izendapenak

aldatu
Urtea Kategoria Saria Filma Emaitza
2004 Talderik onena Phoenix Film Critics Society saria Love Actually Izendatua
2014 Emakumezko aktore laguntzaile onena British Independent Film Saria The Goob Izendatua
2022 Best Feature Cannes International Independent Film Festival Everything I Ever Wanted to Tell My Daughter About Men Irabazlea
2023 Emakume aktore onena Tekka International Film Festival The Performance Irabazlea

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Sienna Guillory | Actress, Director, Producer» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-07-16).
  2. (Ingelesez) Kettering, Date of Birth 16 March 1975 Age 48Birthplace; Northamptonshire; Actress, England Occupation; million, Former model Years active 1993-present Nationality British Net Worth $5. (2022-02-11). Sienna Guillory Wiki/Bio, Age, Family, Education, Career. (Noiz kontsultatua: 2024-07-16).
  3. Jama Mays asiste a baby shower para Sienna Guillory
  4. The redemption of 90s It Boy Nick Moran
  5. Resident Evil: Apocalypse Production. hollywoodjesus.com.
  6. Sienna Guillory. empireonline.com.
  7. Resident Evil: Afterlife – Milla Hints at the Return of Jill Valentine | Horror Movie, DVD, & Book Reviews, News, Interviews at Dread Central. Dreadcentral.com.
  8. Sienna Guillory. celebritywonder.com.
  9. Gallery 1. jonathanglynnsmith.com.
  10. Other Works. imdb.com.
  11. 54 Sienna Guillory. askmen.com.

Kanpo estekak

aldatu