1967
urte
1967. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1940(e)koa • 1950(e)koa • 1960(e)koa • 1970(e)koa • 1980(e)koa |
Urteak | 1964 • 1965 • 1966 • 1967 • 1968 • 1969 • 1970 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1967 MCMLXVII |
Ab urbe condita | 2720 |
Armeniar egutegia | 1416 ԹՎ ՌՆԺԶ |
Bahá'í egutegia | 123 – 124 |
Bengaliar egutegia | 1374 |
Berber egutegia | 2917 |
Egutegi budista | 2511 |
Myanmarko egutegia | 1329 |
Bizantziar egutegia | 7475 – 7476 |
Koptoen egutegia | 1683 – 1684 |
Etiopiar egutegia | 1959 – 1960 |
Hebrear egutegia | 5727 – 5728 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2023 – 2024 |
Shaka Samvat | 1889 – 1890 |
Kali Yuga | 5068 – 5069 |
Iraniar egutegia | 1345 – 1346 |
Islamiar egutegia | 1386 – 1387 |
Japoniar egutegia | Shōwa 42 (昭和42年) |
Korear egutegia | 4300 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2510 |
Holozeniar egutegia | 11967 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
GertaerakAldatu
- Urtarrilaren 17a - Santurtziko Butano biltegi baten leherketa. Kalte material handiak eragin zituen eta jendea izututa ihes egin zuen. Hildako bakarra bihotzekoak jota hil zen.
- Maiatzaren 20a - Langileek Bandasko greba bertan behera utzi zuten.
- Ekainaren 5a - Sei Eguneko Gerra hasi zen Ekialde Hurbilean, Israel eta estatu arabiar mugakideen artean: Egipto, Siria, Jordania eta Irak. 6 egun geroago amaitu zen.
- Abuztuaren 13a - Ereta herritik gertu lurrikara gertatu zen. Ondorioak: hildako bat, ehundaka zauritu, 62 udalerri ukitu eta 2.283 eraikin hondaturik.
- Irailaren 2a - Paddy Roy Bates izeneko britainiarrak Roughs Tower okupatu eta Sealandeko Printzerria sortu zuen.
- Irailaren 10a - Gibraltarko burujabetzari buruzko galdeketan gibraltarrek beren berezko Gobernu Erakundeekin eta Britainiar Agintaritzapean jarraitzeari baiezkoa eman zioten.
- Urriaren 22a - Vietnamgo Gerraren aurkako manifestaldi ugari izan ziren munduan zehar.
- Azaroaren 30a - Yemen independizatu zen Erresuma Batuatik.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
- Maiatzaren 4a - 1967ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Txomin Garmendiak jantzi zuen txapela.
- Ekainaren 11 - 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusia: hirugarren aldiz Manuel Olaizola Uztapide irabazle.
MunduaAldatu
- The Velvet Underground eta The Doors taldeek izen bereko disko bana argitaratu zuten. Jimi Hendrixek bestela "Are You Experienced" eta "Axis: Bold as Love" albumak.
MusikaAldatu
Sakontzeko, irakurri: «1967ko musika»
Zientzia eta teknologiaAldatu
- Ekainaren 27a - Munduko lehen kutxazain automatikoa ipini zuten Londresen.
- Azaroaren 28a - Jocelyn Bell Burnellek PSR B1919+21 irrati-pultsarra aurkitu zuen, mota honetako lehenengoa.
- Abenduan Christiaan Barnardek lehen bihotz-transplantea egin zuen Groote Schuur ospitalean, Lurmutur Hirian (Hegoafrika).
KirolakAldatu
- Celtic FC talde eskoziarrak Europako Kopa irabazi zuen, finalean Inter Milanen aurka jokatuz. Txapelketa hori lortzen lehenengo talde britainiar bilakatu zen.
- Davis Kopan Australiak irabazi zion Espainiari finalean.
- NBAn, Philadelphia 76ersek txapelketa irabazi zuten, finalean San Francisco Warriors garaituz.
JaiotzakAldatu
UrtarrilaAldatu
- Urtarrilaren 1a - Juanma Bajo Ulloa, arabar zinema zuzendaria.
- Urtarrilaren 1a - Spencer Tunick, judu jatorriko estatubatuar argazkilaria, pertsona biluzien talde handien argazkiegatik ezaguna.
- Urtarrilaren 2a - Ángel Alonso, gipuzkoar zinema zuzendaria.
- Urtarrilaren 2a - Basile Boli, frantziar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 2a - Tia Carrere, estatubatuar aktore, modelo eta abeslaria.
- Urtarrilaren 2a - Francois Pienaar, hegoafrikar errugbilari ohia.
- Urtarrilaren 3a - Josu Jimenez Maia, nafar idazlea.
- Urtarrilaren 5a - Ibon Koteron, bizkaitar musikaria eta albokaria.
- Urtarrilaren 6a - Fátima Báñez, espainiar politikaria, ekonomialaria eta jurista.
- Urtarrilaren 7a - Nick Clegg, britainiar politikaria.
- Urtarrilaren 8a - Małgorzata Foremniak, poloniar aktorea.
- Urtarrilaren 10a - Patxi Freytez, nafar aktorea.
- Urtarrilaren 12a - Meho Kodro, bosniar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 13a - Manu Aierdi, gipuzkoar ekonomialari eta politikaria, Napar Buru Batzarreko lehendakaria.
- Urtarrilaren 14a - Ihor Terekhov, Kharkiveko alkatea.
- Urtarrilaren 14a - Emily Watson, zinema eta antzerkiko ingeles aktorea.
- Urtarrilaren 15a - Maria Eugenia Arrizabalaga, EAJko gipuzkoar politikaria.
- Urtarrilaren 16a - Andrea James, estatubatuar film-ekoizle, zuzendari, blogari eta transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea.
- Urtarrilaren 16a - Alberto Puig, kataluniar motoziklismoko pilotu ohia.
- Urtarrilaren 16a - Dolores Serrano, espainiar musikagilea, piano-jotzailea eta irakaslea.
- Urtarrilaren 18a - Pieter Huistra, herbehereetar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 18a - Andoni Urzelai, gipuzkoar idazlea.
- Urtarrilaren 19a - Javier Cámara, espainiar aktorea.
- Urtarrilaren 20a - Pepón Nieto, espainiar aktorea.
- Urtarrilaren 21a - Alfred Jermaniš, esloveniar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 21a - Jose Ramon Uriarte, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Urtarrilaren 22a - Garbiñe Etxeberria, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea, Emakumezkoen Futbol Ligako lehen entrenatzaile profesionaletako bat.
- Urtarrilaren 22a - Eleanor McEvoy, irlandar kantautorea.
- Urtarrilaren 23a - Robert Golob, Esloveniako lehen ministroa.
- Urtarrilaren 23a - Naim Süleymanoğlu, turkiar haltera (h. 2017).
- Urtarrilaren 26a - Mikel Ibarguren, gipuzkoar idazlea eta ETAko preso ohia.
- Urtarrilaren 28a - Iñaki Larrinbe, arabar artista.
- Urtarrilaren 29a - Xabier Irujo Ametzaga, euskal irakaslea eta idazlea.
- Urtarrilaren 30a - Mikel Belasko, euskarazko nafar filologoa eta idazlea.
- Urtarrilaren 31 - Stefan Beuse, alemaniar idazlea.
OtsailaAldatu
- Otsailaren 1a - Ulises Eyherabide, argentinar rock musikaria, Rescate rock talde kristauaren liderra (h. 2022).
- Otsailaren 2a - Noemí Galera, telebistako produktore kataluniarra.
- Otsailaren 2a - Edu Manga, brasildar futbolari ohia.
- Otsailaren 3a - Aurelio Vidmar, australiar futbolari ohia.
- Otsailaren 4a - Jokin Sorozabal, gipuzkoar bertsolaria.
- Otsailaren 4a - Zoila Uriarte Gonzáles, perutar mediku, funtzionario eta irakaslea (h. 2016).
- Otsailaren 5a - Olafur Eliasson, daniar-islandar artista.
- Otsailaren 7a - Carlos García Adanero, UPNko nafar politikaria.
- Otsailaren 7a - Carlos Martínez Ugarte, arabar futbolari ohia.
- Otsailaren 10a - Txabi Arnal, bizkaitar idazlea.
- Otsailaren 10a - Laura Dern, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 13a - Ross Robinson, estatubatuar ekoizle diskografikoa.
- Otsailaren 14a - Manuela Maleeva, bulgariar tenislari ohia.
- Otsailaren 14a - Mark Rutte, Herbehereetako lehen ministroa.
- Otsailaren 16a - Shunichi Ikenoue, japoniar futbolari ohia.
- Otsailaren 18a - Roberto Baggio, italiar futbolaria.
- Otsailaren 19a - Benicio Del Toro, puertorikoar-estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 20a - Kurt Cobain, Nirvana taldeko abeslaria, musikagilea eta gitarra-jotzailea (h. 1994).
- Otsailaren 20a - David Herman, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 20a - Eduardo Iturralde, bizkaitar futbol arbitro ohia.
- Otsailaren 20a - Nenad Maslovar, montenegroar futbolari ohia.
- Otsailaren 23a - Tetsuya Asano, japoniar futbolari ohia.
- Otsailaren 24a - Brian Schmidt, estatubatuar-australiar astrofisikaria, 2011ko Fisikako Nobel Saria.
- Otsailaren 24a - Fernando Tejero, espainiar antzezlea.
- Otsailaren 26a - Arantxa Elizondo, gipuzkoar politologoa eta EHUko irakaslea.
- Otsailaren 26a - Kazuyoshi Miura, japoniar futbolari ohia.
- Otsailaren 27a - Jonathan Ive, ingeles diseinatzailea, Apple Inc. konpainiako diseinu-burua.
- Otsailaren 28a - Alberto Camargo, kolonbiar txirrindulari ohia.
MartxoaAldatu
- Martxoaren 1a - Stuart Conquest, britainiar xake jokalaria.
- Martxoaren 2a - Thierry Lacroix, frantziar errugbilari ohia.
- Martxoaren 3a - Go Mi-Sun, 11 zortzimilako igo zituen emakumezko alpinista hegokorearra (h. 2009).
- Martxoaren 7a - Muhsin Al-Ramli, irakiar idazle, poeta, hispanista eta itzultzailea da, arabieraz eta gaztelaniaz idazten duena.
- Martxoaren 8a - José Luis Agirre, gipuzkoar arraunlari ohia.
- Martxoaren 10a - Concha Andreu, Errioxako presidentea.
- Martxoaren 11 - Reka Zsofia Lazăr-Szabo, errumaniar floretista ohia.
- Martxoaren 12a - Jorge Dely Valdés, panamar futbolari ohia.
- Martxoaren 12a - Joxerramon Iruretagoiena, Izeta II.a, gipuzkoar harri-jasotzailea.
- Martxoaren 14a - Javier Merino, gipuzkoar aktore eta umorista.
- Martxoaren 15a - Lucrecia, kubatar abeslari, aktore, aurkezle eta idazlea.
- Martxoaren 15a - Naoko Takeuchi, japoniar manga-artista.
- Martxoaren 19 - Oleksiy Tsybko, ukrainar errugbilari eta militarra (h. 2022).
- Martxoaren 20a - Xavier Beauvois, frantziar aktore, zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Martxoaren 20a - Bajram Begaj, Albaniako presidentea.
- Martxoaren 22a - Mario Cipollini, italiar txirrindulari ohia, esprinter gisa nabarmendua.
- Martxoaren 25a - Vicente Amigo, espainiar flamenko gitarra-jotzaile eta musikagilea.
- Martxoaren 26a - Julen Salaberria, nafar pilotari ohia.
- Martxoaren 28a - Mikel Loinaz, gipuzkoar futbolari ohia.
- Martxoaren 29a - Michel Hazanavicius, frantziar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea.
- Martxoaren 31 - Ľubomír Luhový, eslovakiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
ApirilaAldatu
- Apirilaren 1a - Felix Iñurrategi, gipuzkoar mendizalea (h. 2000).
- Apirilaren 2a - Jon Sistiaga, gipuzkoar kazetaria eta gerra-berriemailea.
- Apirilaren 4a - Daniel Muxika, gipuzkoar idazlea.
- Apirilaren 5a - Ane Urkiola, EAJko gipuzkoar politikaria.
- Apirilaren 6a - Xabier Aldanondo, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Apirilaren 6a - Juan Antonio Zarrabeitia, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Apirilaren 7a - Iñigo Segurola, gipuzkoar lorezaina.
- Apirilaren 9a - Xabier Zabala, gipuzkoar musikaria eta konpositorea.
- Apirilaren 10a - Marie-Antoinette Maupertuis, korsikar ekonomialaria eta politikaria, Korsikako Asanbladako presidentea.
- Apirilaren 10a - Iñaki Zurimendi, bizkaitar futbolari ohia eta futbol entrenatzailea.
- Apirilaren 12a - Radhya Al-Mutawakel, yemendar Giza Eskubideen defendatzailea.
- Apirilaren 13a - Patxi Juaristi, bizkaitar soziologoa.
- Apirilaren 14a - Alfonso Alonso, arabar politikaria, Gasteizko alkate ohia.
- Apirilaren 14a - José Javier Belloso, nafar futbolari ohia.
- Apirilaren 14a - Javier Valdez, mexikar kazetari eta idazlea, narkotrafiko eta krimen antolatuan aditua (h. 2017).
- Apirilaren 18a - Maria Bello, estatubatuar aktorea.
- Apirilaren 18a - Jon Mikel Euba, bizkaitar artista.
- Apirilaren 19a - Herri Torrontegi, motoziklismoko bizkaitar pilotu ohia.
- Apirilaren 20a - Gilles Simeoni, korsikar abokatu eta politikaria.
- Apirilaren 22a - Alicia Sánchez-Camacho, kataluniar politikari eta abokatua, Kataluniako Alderdi Popularreko presidente ohia.
- Apirilaren 22a - Juan Carlos Unzue, nafar futbol atezain ohia eta entrenatzailea.
- Apirilaren 25a - Oskar Goñi, Goñi I.a, nafar pilotari ohia.
- Apirilaren 27a - Gilen Alexandro Herbehereetakoa, Herbehereetako erregea.
- Apirilaren 30a - Philipp Kirkorov, bulgariar-armeniar jatorriko errusiar pop abeslaria.
- Apirilaren 30a - Ibon Urbieta, gipuzkoar arraunlari ohia.
MaiatzaAldatu
- Maiatzaren 3a - Julen Reketa, euskal mendigoizalea.
- Maiatzaren 3a - Juan Luis Sukuntza, gipuzkoar futbolari ohia.
- Maiatzaren 4a - Eneko Etxebarrieta, arabar argazkilari, publizista, irakaslea eta abenturazalea.
- Maiatzaren 4a - Garbiñe Ubeda, euskal idazlea.
- Maiatzaren 5a - Carlos Alberto Dias, brasildar futbolari ohia.
- Maiatzaren 8a - Hector Iglesias, euskal hizkuntzalari eta irakaslea.
- Maiatzaren 9a - Yves Béhar, suitzar diseinatzaile eta enpresaburua.
- Maiatzaren 10a - Nobuhiro Takeda, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 11 - Sue Gardner, kanadar kazetaria eta enpresaburua, Wikimedia Fundazioko zuzendari nagusi ohia.
- Maiatzaren 12a - Ramón González Arrieta, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 13a - Chuck Schuldiner, estatubatuar musikaria, Death bandako abeslari, gitarra eta konpositorea (h. 2001).
- Maiatzaren 15a - Amador Granados, gipuzkoar txirrindulari paralinpikoa.
- Maiatzaren 16a - Fotis Katsikaris, greziar saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea.
- Maiatzaren 17a - Joseph Acaba, estatubatuar irakasle, hidrogeologo eta NASAko astronauta.
- Maiatzaren 18a - Osiel Cárdenas Guillén, mexikar droga trafikatzailea, Golkoko karteleko burua eta Los Zetasko sortzailea.
- Maiatzaren 21a - Chris Benoit, kanadar borrokalaria (h. 2007).
- Maiatzaren 22a - Patxi Ferreira, bizkaitar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Maiatzaren 27a - Paul Gascoigne, britainiar futbolari ohia.
- Maiatzaren 27a - Laurence Ostolaza, lapurtar kazetaria.
- Maiatzaren 29a - Noel Gallagher, britainiar musikari eta abeslaria, Oasis taldeko gitarra-jotzaile eta bigarren abeslaria.
- Maiatzaren 29a - Iñaki Otxoa de Olza, 12 zortzimilako igo zituen iruindar mendizale eta alpinista (h. 2008).
- Maiatzaren 31 - Sandrine Bonnaire, frantziar aktore eta zuzendaria.
EkainaAldatu
- Ekainaren 2a - Jon Josu Legarreta, bizkaitar astrofisikaria.
- Ekainaren 3a - Enrique Gerrikagoitia, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Ekainaren 7a - Yuji Sakakura, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 10a - Pavel Badea, errumaniar futbolari ohia.
- Ekainaren 12a - Icíar Bollaín, espainiar aktorea eta zinema-zuzendaria.
- Ekainaren 12a - Aída Gómez, espainiar dantza-zuzendaria, koreografoa, dantzaria, irakaslea eta diseinatzailea.
- Ekainaren 15a - Fred Tatasciore, estatubatuar ahots-aktorea.
- Ekainaren 16a - Jürgen Klopp, alemaniar futbolari-ohi eta entrenatzailea.
- Ekainaren 17a - Dorothea Röschmann, alemaniar opera abeslari sopranoa eta aktorea.
- Ekainaren 17a - Zinho, brasildar futbolari ohia.
- Ekainaren 19a - Itxaso Atutxa, bizkaitar politikari jeltzalea, Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria.
- Ekainaren 20a - Nicole Kidman, australo-estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 20a - Patxi Lezama, bizkaitar eskultorea.
- Ekainaren 20a - Angela Melillo, italiar aktorea.
- Ekainaren 21a - Aitor Sarasua, gipuzkoar bertsolaria (h. 2018).
- Ekainaren 21a - Yingluck Shinawatra, Thailandiako lehen ministro ohia.
- Ekainaren 23a - Álex Pina, nafar gidoigile eta ekoizlea.
- Ekainaren 24a - Antonio Caballero, gipuzkoar boxeolari amateur ohia.
- Ekainaren 26a - Benoît Hamon, frantziar politikaria.
- Ekainaren 26a - Francesc Ribera i Toneu, kataluniar abeslari, musikari eta politikaria.
- Ekainaren 28a - Leona Aglukkaq, kanadar politikaria, Kanadan ministro izendatutako lehenengo emakume inuka.
- Ekainaren 29a - Carmen Alba, iruindar abokatu eta politikaria.
- Ekainaren 30a - Victoria Kaspi, estatubatuar-kanadar astrofisikaria.
UztailaAldatu
- Uztailaren 1a - Pamela Anderson, kanadar aktore, ekoizle eta modeloa.
- Uztailaren 1a - Marisa Monte, Brasilgo emakumezko abeslari ezagunenetakoa.
- Uztailaren 2a - Claudio Biaggio, argentinar futbolari ohia.
- Uztailaren 6a - Heather Nova, bermudar kantautore eta poeta.
- Uztailaren 10a - Jean-Michel Gonzalez, lapurtar errugbilari ohi eta errugbi entrenatzailea.
- Uztailaren 11 - Jhumpa Lahiri, estatubatuar idazlea.
- Uztailaren 12a - Carmen Castro García, espainiar ekonomialaria, ikertzailea, aktibista eta feminista.
- Uztailaren 14a - Alfredo Cospito, italiar anarkista.
- Uztailaren 14a - Joseba Zorrilla, bizkaitar politikaria.
- Uztailaren 15a - Eduardo Inda, nafar kazetaria.
- Uztailaren 16a - Will Ferrell, estatubatuar aktore, komediante, zinema ekoizle eta gidoigilea.
- Uztailaren 18a - Vin Diesel, estatubatuar aktore, idazle, zinema zuzendari eta ekoizlea.
- Uztailaren 18a - Amar Osim, bosniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Uztailaren 22a - Rhys Ifans, galestar aktorea.
- Uztailaren 22a - Gwendolyn Ann Smith, estatubatuar LGBT kolektiboaren aldeko ekintzailea eta idazlea.
- Uztailaren 23a - Philip Seymour Hoffman, estatubatuar aktorea (h. 2014).
- Uztailaren 23a - Roberto Lezaun, nafar txirrindulari ohia.
- Uztailaren 25a - Günther, suediar abeslari eta modelo ohia.
- Uztailaren 25a - Matt LeBlanc, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 26a - Takeshi Motoyoshi, japoniar futbolari ohia.
- Uztailaren 26a - Tim Schafer, estatubatuar bideo-joko diseinatzaile eta programatzailea.
- Uztailaren 26a - Jason Statham, ingeles aktorea.
- Uztailaren 27a - Jill Messick, estatubatuar zinema ekoizlea (h. 2018).
- Uztailaren 27a - Joan Ridao, kataluniar politikari, abokatu eta irakaslea.
- Uztailaren 31 - Nina Bouraoui, frantziar nobelagile eta konpositorea.
- Uztailaren 31 - Elizabeth Wurtzel, estatubatuar idazlea eta kazetaria (h. 2020).
AbuztuaAldatu
- Abuztuaren 1a - Mona Eltahawy, egipto-estatubatuar kazetari, idazle eta aktibista feminista.
- Abuztuaren 1a - Alberto Ladrón, nafar idazlea.
- Abuztuaren 3a - Mathieu Kassovitz, frantziar zinema zuzendari, ekoizle, gidoigile eta aktorea.
- Abuztuaren 4a - Gaizka Urresti, bizkaitar zinema zuzendaria.
- Abuztuaren 7a - Aitor Elkoro, gipuzkoar pilotari ohia.
- Abuztuaren 11 - Enrique Bunbury, espainiar abeslaria.
- Abuztuaren 13a - Jeanine Áñez, Boliviako presidentea.
- Abuztuaren 13a - Jin Xing, txinatar ballet-dantzari, dantzari moderno, koreografo eta aktorea, sexua berresleitzeko ebakuntza egiteko Txinako Gobernuaren baimena lortu zuen lehenengo txinatar emakume transgeneroa.
- Abuztuaren 15a - Minerva Piquero, asturiar kazetaria, telebistako aurkezlea eta idazlea.
- Abuztuaren 17a - Pilar Cabero, gipuzkoar idazlea.
- Abuztuaren 18a - Pepa Pedroche, espainiar aktorea eta irakaslea.
- Abuztuaren 18a - Mabi Revuelta, bizkaitar artista plastikoa.
- Abuztuaren 21a - Stéphane Charbonnier, Charb, frantziar karikaturista eta kazetaria (h. 2015).
- Abuztuaren 21a - Miren Arantza Madariaga Aberasturi, bizkaitar politikari eta zuzendari publikoa.
- Abuztuaren 21a - Carrie-Anne Moss, kanadar aktorea.
- Abuztuaren 21a - Serj Tankian, estatubatuar musikari, abeslari, musika-ekoizlea, filosofo aktibista, margolaria, idazlea eta aktorea, System of a Down bandaren konpositorea.
- Abuztuaren 22a - Layne Staley, estatubatuar abeslari eta musikagilea (h. 2002).
- Abuztuaren 25a - Xavier Niel, frantziar enpresaburua.
- Abuztuaren 26a - Maite Arrese, gipuzkoar aktorea eta ipuin kontalaria.
IrailaAldatu
- Irailaren 1a - Itziar Alkorta Idiakez, gipuzkoar legelaria, bioteknologian eta giza-ugalketako teknologia berrietan aditua, eta EHUko irakasle eta ikertzailea.
- Irailaren 1a - Nora Aranberri, bizkaitar itzultzailea, Ixa Taldeko ikertzailea eta EHUko irakaslea.
- Irailaren 1a - Ikerne Goikoetxea, bizkaitar aktorea.
- Irailaren 2a - Ana Ruiz Mitxelena, gipuzkoar futbolaria, emakumezkoen Espainiako selekzioan parte hartzen zuen lehen jokalaria (h. 1993).
- Irailaren 5a - Roberto Iñiguez de Heredia, arabar saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea.
- Irailaren 5a - Matthias Sammer, alemaniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Irailaren 7a - Jesús Lisarri, nafar beisbol eta softbol jokalari ohia.
- Irailaren 8a - Pilar Pérez Solano, espainiar zinema-zuzendari, ekoizle eta gidoilaria.
- Irailaren 9a - Joan Canadell, kataluniar politikari, enpresaburu eta industria-ingeniaria.
- Irailaren 11 - Sung Jae-gi, Hego Koreako feminismoaren aurkako ekintzailea (h. 2013).
- Irailaren 11 - Javier Vizcaino, bizkaitar kazetaria eta irrati esataria.
- Irailaren 13a - Michael Johnson, estatubatuar atleta ohia.
- Irailaren 14a - Iñaki Varona Urbina, arabar irakasle eta mendizale euskaltzalea.
- Irailaren 15a - Ana Belén Fortes, galiziar filologoa, idazlea, editorea eta itzultzailea.
- Irailaren 18a - Miren Gorrotxategi, bizkaitar legelari eta politikaria.
- Irailaren 18a - Masami Ihara, japoniar futbolari ohia.
- Irailaren 19a - Aleksandr Karelin, errusiar borrokalari ohia, grekoerromatar borrokak izan duen borrokalari onenetarikoa.
- Irailaren 21a - Suman Pokhrel, hizkuntza anitzeko nepaldar olerkaria.
- Irailaren 21a - Izortz Zabala, bizkaitar traineru-estropadetako patroia, 2000. hamarkadako onenetakoa.
- Irailaren 23a - Masashi Nakayama, japoniar futbolari ohia.
- Irailaren 26a - Begoña Beristain, bizkaitar kazetaria, runner eta bazkide ekimen solidarioetan parte-hartzailea.
- Irailaren 27a - Dorleta Alberdi, bizkaitar euskalaria eta euskaltzain urgazlea.
- Irailaren 27a - José Manuel Santisteban, bizkaitar futbolari ohia, atezaina.
- Irailaren 27a - Enrico Zaina, italiar txirrindulari ohia.
- Irailaren 28a - Mira Sorvino, estatubatuar aktorea.
UrriaAldatu
- Urriaren 2a - Thomas Muster, austriar tenislari ohia.
- Urriaren 2a - Ardem Patapoutian, armeniar jatorriko estatubatuar biologo molekular eta neurozientzialaria, 2021eko Medikuntzako Nobel Saria.
- Urriaren 3a - Arantza Aldezabal, gipuzkoar ikertzailea, biologoa eta Irakaslea.
- Urriaren 3a - Javier de Andrés, PPko arabar politikaria, Arabako Ahaldun Nagusi ohia eta Espainiako Gobernuaren ordezkaria EAEn.
- Urriaren 3a - Iñigo Arriola, gipuzkoar entrenatzaile eta futbolari ohia.
- Urriaren 3a - Denis Villeneuve, kanadar quebectar zinema zuzendaria eta gidoilaria.
- Urriaren 4a - Liev Schreiber, estatubatuar aktorea.
- Urriaren 5a - Guy Pearce, ingeles-australiar aktorea.
- Urriaren 8a - Primož Gliha, esloveniar futbolaria.
- Urriaren 10a - Ginesa Ortega, kataluniar flamenko abeslaria.
- Urriaren 11 - Hevia, asturiar musikaria.
- Urriaren 12a - Saara Kuugongelwa, Namibiako lehen ministroa.
- Urriaren 13a - Kenny Green, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Urriaren 13a - Pablo Laso, arabar saskibaloi jokalari ohia eta entrenatzailea.
- Urriaren 13a - Aitor Aldasoro, gipuzkoar politikari jeltzalea.
- Urriaren 13a - Javier Sotomayor, kubatar altuera jauzilaria, XX. mendearen bukaerako atletismoko izar handienetakoa.
- Urriaren 15a - Gustavo Zapata, argentinar futbolari ohia.
- Urriaren 17a - Nathalie Tauziat, lapurtar tenislari ohia.
- Urriaren 19a - Brian Howard, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Urriaren 20a - Roberto Olabe, arabar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Urriaren 22a - Karine Espineira, Txileko hedabideen soziologoa, eta transgenero ekintzailea.
- Urriaren 22a - Carlos Mencia, estatubatuar aktore, umorista eta gidoigilea.
- Urriaren 27a - Simone Moro, italiar alpìnista.
- Urriaren 27a - Scott Weiland, Stone Temple Pilots eta Velvet Revolver rock musika taldeetako estatubatuar abeslaria (h. 2015).
- Urriaren 28a - Julia Roberts, estatubatuar aktorea.
- Urriaren 28a - Sofia Bavariakoa, Bavariako printzesa.
- Urriaren 28a - Aintzane Urkijo, Santurtziko alkatea.
- Urriaren 29a - Thorsten Fink, alemaniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Urriaren 29a - Rufus Sewell, ingeles aktorea.
- Urriaren 31 - Miguel Ángel Pérez Lasa, gipuzkoar futbol arbitroa.
AzaroaAldatu
- Azaroaren 4a - Julian Iantzi, telebista aurkezle euskaltzalea eta jeltzalea.
- Azaroaren 5a - Maribel García Malo, UPNko nafar politikaria.
- Azaroaren 6a - Emmanuelle Bercot, frantziar aktore, gidoigile eta zinema zuzendaria.
- Azaroaren 6a - Josune Gorostidi, gipuzkoar txirrindulari ohi eta herri kirolaria.
- Azaroaren 7a - David Guetta, frantziar DJa eta musika elektroniko ekoizlea, house musikan espezializatua.
- Azaroaren 7a - Sharleen Spiteri, eskoziar musikagile eta abeslaria, Texas taldeko bokalista.
- Azaroaren 9a - Yoshiro Moriyama, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 10a - Carlos Galarreta, espainiar txirrindulari ohia.
- Azaroaren 11 - Klaudio Landa, bizkaitar kazetari eta telebista aurkezlea.
- Azaroaren 12a - Patrizia Ciofi, italiar opera-abeslaria, koloratura-sopranoa.
- Azaroaren 12a - Ann Lee, britaniar eurodance abeslaria.
- Azaroaren 12a - Takuya Takagi, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 14a - Marta Sanz, espainiar idazlea.
- Azaroaren 14a - Makoto Teguramori, japoniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Azaroaren 15a - François Ozon, frantziar zinema zuzendaria.
- Azaroaren 16a - Lisa Bonet, estatubatuar aktorea.
- Azaroaren 21a - Poli Díaz, El Potro de Vallecas, espainiar boxeolari ohia.
- Azaroaren 21a - Amanda Lepore, estatubatuar modelo eta eragin handiko emakume transgeneroa.
- Azaroaren 21a - Esther Vera i Garcia, kataluniar kazetaria eta politilogoa, nazioarteko harremanetan berezitua.
- Azaroaren 22a - Boris Becker, alemaniar tenislari ohia.
- Azaroaren 22a - Mark Ruffalo, estatubatuar aktorea.
- Azaroaren 24a - Ainhoa Beola, EH Bilduko gipuzkoar politikaria.
- Azaroaren 25a - Anthony Nesty, surinamdar igerilaria.
- Azaroaren 27a - Shane Embury, britainiar musikaria, Napalm Death bandako baxu-jotzailea.
- Azaroaren 27a - Elena Odriozola, gipuzkoar ilustratzailea.
- Azaroaren 28a - Hossein Shahabi, irandar zinema zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea (h. 2023).
- Azaroaren 28a - Anna Nicole Smith, estatubatuar modelo eta aktorea, Playboy aldizkariko playmate ezagunenetakoa (h. 2007).
- Azaroaren 29a - Farian Sabahi, italo-iraniar historialaria, idazlea eta irakaslea.
AbenduaAldatu
- Abenduaren 4a - Jesús García Castilla, bizkaitar bateria-jotzailea.
- Abenduaren 7a - Jesús Merino, nafar futbolari ohia.
- Abenduaren 8a - Xavier García Albiol, kataluniar politikaria, Kataluniako Alderdi Popularreko presidentea.
- Abenduaren 9a - Román Carbajo, bizkaitar saskibaloi jokalari ohia.
- Abenduaren 11 - Mo'Nique, estatubatuar aktore eta umorista.
- Abenduaren 13a - Jamie Foxx, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Abenduaren 15a - Miranda Otto, australiar aktorea.
- Abenduaren 17a - Joxan Goikoetxea, gipuzkoar musikaria.
- Abenduaren 18a - Aitor Bengoetxea, EHUko gipuzkoar irakaslea, GEZKI institutuko zuzendari ohia.
- Abenduaren 21a - Mikheil Saakaxvili, Georgiako presidente ohia.
- Abenduaren 23a - Carla Bruni, italiar-frantziar modelo ohi eta abeslaria, Frantziako lehen dama.
- Abenduaren 28a - Mabel Lozano, espainiar idazlea, modeloa, zinema eta telebistako zuzendaria eta aktorea.
- Abenduaren 29a - Lilly Wachowski, estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea.
Egun ezezaguna edo zehaztugabeaAldatu
- Amaia Gorostiza, Eibar Kirol Elkarteko lehendakaria.
- Andoni Iturbe Amorebieta, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordea.
- Ane Muñoz, gipuzkoar zinemagilea eta kazetaria.
- Anton Garikano, gipuzkoar irakasle eta itzultzailea.
- Arantzazu Royo Materola, gipuzkoar itzultzailea.
- Azucena Vieites, gipuzkoar artista.
- Bixente Vrignon, lapurtar kazetaria eta idazlea.
- Gaizka Aranguren, nafar kazetaria.
- Helena Franco, bizkaitar ekonomialaria eta unibertsitateko irakaslea.
- Iñaki González, bizkaitar kazetaria, Deia egunkariko zuzendaria.
- Iñaki Martiarena, Mattin, gipuzkoar komikigilea.
- Irene Arrarats, Berria egunkariko euskara arduraduna eta euskaltzain urgazlea.
- Iruña Cormenzana, nafar artista muralista eta ilustratzailea.
- Isabel Sola, nafar zientzialaria, koronabirusetan aditua.
- Itziar Diez de Ultzurrun, nafar itzultzaile, filologo eta antropologoa.
- Joanmari Larrarte, Elkar fundazioko komunikazio eta kultur arloko zuzendaria.
- Joaquin Ormazabal, gipuzkoar abokatua, politikaria eta LGBT eskubideen bultzatzailea.
- Jon Manteca, El Cojo Manteca, 1980ko hamarkadan Espainian ospetsu egin zen arrasatearra (h. 1996).
- Josetxo Ibazeta, gipuzkoar politikari ezkertiar abertzalea.
- Juan Carlos Márquez, gaztelaniazko bizkaitar idazle eta kazetaria.
- Juan Karlos Merino, euskal idazlea (h. 2017).
- Luis Durán, gipuzkoar komikigilea.
- Margarita Lorenzo de Reizabal, bizkaitar orkestra zuzendaria.
- Maite Goñi, gipuzkoar irakaslea.
- María Silvestre Cabrera, Deustoko Unibertsitateko Soziologia irakasle kataluniarra.
- Mayte Toca, gipuzkoar idazle, hizkuntza-irakasle, itzultzaile, bidaiari, enpresaburu eta bidaia-gidaria.
- Mikel Gorosabel, Norton, EH Sukarra taldeko gitarra-jotzaile solista, kantari eta konpositore nagusia.
- Mikel López Iturriaga, El Comidista, bizkaitar kazetari eta gastronomia-kritikaria.
- Miren Arzak, gipuzkoar fisioterapeuta, osteopata eta idazlea.
- Nerea Llanos, bizkaitar abokatu eta politikaria.
- Oskar Bilbao, film laburren eta dokumentalen bizkaitar zuzendaria.
- Pablo Martín Asuero, gipuzkoar filologoa eta orientalista.
- Patxi Araujo, nafar artista, ikertzailea eta EHUko irakaslea.
- Patxitrapero, gipuzkoar blogaria.
- Paul Berrondo, gipuzkoar aktorea.
- Polo Garat, zuberoar argazkilaria.
- Saïd Mortazavi, Teherango prokuradorea.
- Xabi San Sebastian, gipuzkoar musikari eta abeslaria.
- Claire F. Gmachl, austriar fisikaria.
- Esther Pizarro, espainiar eskultorea.
- Geraldine Roman, filipinar emakumezko kazetari eta politikari transgeneroa.
- Isabel Márquez Pérez, espainiar astronomoa.
- María Ángeles Pérez López, espainiar poeta.
- Marta Álvarez Guil, espainiar legelaria eta exekutiboa, El Corte Ingléseko presidentea.
- Mercedes Peón, galiziar abeslaria, XXI mendeko ahotsik ezagunenetakoa Galizian.
- Mónica Ramos Toro, espainiar antropologo feminista, zahartzaroan eta generoan espezializatua.
- Nuria Varela, espainiar idazlea, irakaslea eta kazetaria.
- Santiago Posteguillo, espainiar eleberrigilea.
HeriotzakAldatu
UrtarrilaAldatu
- Urtarrilaren 3a - Jack Ruby, estatubatuar gaueko klubeko jabea, Lee Harvey Oswalden hiltzailea (j. 1911).
- Urtarrilaren 9a - Waldo Frank, estatubatuar eleberrigile eta saiakera-idazlea (j. 1889).
- Urtarrilaren 10a - Charlotte Berend, alemaniar margolaria eta Berlineko Sezesioko partaidea (j. 1880).
- Urtarrilaren 16a - Robert J. Van de Graaff, estatubatuar fisikaria (j. 1901).
- Urtarrilaren 20a - Juan Goyanarte, gipuzkoar argitaratzailea eta idazlea (j. 1900).
- Urtarrilaren 24a - Oliverio Girondo, argentinar poeta (j. 1891).
- Urtarrilaren 27a, Apollo 1 misioaren hegaldi aurreko proba batean:
- Roger B. Chaffee, estatubatuar astronauta (j. 1935).
- Virgil Ivan Grissom, estatubatuar pilotu eta astronauta (j. 1926).
- Edward White, estatubatuar astronauta (j. 1930).
OtsailaAldatu
- Otsailaren 5 - Àngels Garriga de Mata, kataluniar pedagoga, irakasle eta idazlea (j. 1898).
- Otsailaren 5a - Violeta Parra, txiletar folk abeslari, margolari, kantagile, eskultore, brodatzaile eta zeramikagilea (j. 1917).
- Otsailaren 13a - Forugh Farrokhzad, irandar poeta eta zinema zuzendaria, emakumezkoen ikuspegitik persieraz idazten aitzindaria (j. 1934/35).
- Otsailaren 15a - James Lennox Dawson, Viktoria Gurutzea jaso zuen eskoziar soldadua (j. 1891).
- Otsailaren 17a - Ciro Alegría, peruar idazlea, Latinoamerikako indigenismoaren ordezkari nagusienetako bat (j. 1909).
- Otsailaren 18a - Robert Oppenheimer, estatubatuar fisikaria, Manhattan Proiektuaren zuzendaria (j. 1904).
- Otsailaren 21a - Ramón Iribarren, gipuzkoar bide, ubide eta portuetako ingeniaria (j. 1900).
- Otsailaren 25a - René Elizabide, zuberotar enpresaburua, Pataugas oinetakoen sortzailea (j. 1899).
MartxoaAldatu
- Martxoaren 1a - Jose Maria Beobide, euskal musikagile eta organo-jotzailea (j. 1882).
- Martxoaren 2a - Azorín, espainiar idazlea (j. 1873).
- Martxoaren 5a - Mohammad Mossadegh, Irango lehen ministroa (j. 1882).
- Martxoaren 6a - Zoltán Kodály, hungariar musikagile, pedagogo, eta folklore-ikertzailea (j. 1882).
- Martxoaren 11 - Walter Shewhart, estatubatuar ingeniaria, kalitate-kontrol estatistikoaren aitzindaria (j. 1891).
- Martxoaren 12a - Juan Errandonea, nafar ikerlaria (j. 1917).
- Martxoaren 12a - Pello Zabaleta Lekuona, gipuzkoar bertsolaria (j. 1896).
- Martxoaren 27a - Jaroslav Heyrovský, txekoslovakiar kimikari eta asmatzailea, 1959ko Kimikako Nobel Saria (j. 1890).
- Martxoaren 31 - Rodion Malinovski, sobietar militarra (j. 1898).
ApirilaAldatu
- Apirilaren 5a - Hermann Joseph Muller, estatubatuar irakasle eta genetikalaria, 1946ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1890).
- Apirilaren 15a - Totó, italiar antzezlea eta gidoigilea (j. 1898).
- Apirilaren 19a - Konrad Adenauer, Alemaniako kantzilerra (j. 1876).
- Apirilaren 23a - Edgar Neville, Berlanga de Dueroko IV. kondea, espainiar zinema-zuzendaria eta antzerkigilea (j. 1899).
- Apirilaren 27a - Harry Bagge, ingeles futbolaria eta entrenatzailea, Athletic Clubeko entrenatzaile izandakoa (j. 1896).
- Apirilaren 29a - J. B. Lenoir, estatubatuar abeslari, konpositore eta gitarrista (j. 1929).
- Apirilaren 29a - Anthony Mann, estatubatuar zinema zuzendari eta aktorea (j. 1906).
MaiatzaAldatu
- Maiatzaren 4a - Samuel Eichelbaum, argentinar antzerkigilea (j. 1894).
- Maiatzaren 5a - Angel Maria Arregi, euskal herritar futbolaria (j. 1926).
- Maiatzaren 8a - John King Davis, australiar esploratzaile eta nabigatzailea (j. 1884).
- Maiatzaren 12 - John Masefield, ingeles olerkari eta idazlea (j. 1878).
- Maiatzaren 14a - Florentina Tasende, ANV-EAE alderdiko bizkaitar politikaria. (j. 1896)
- Maiatzaren 15a - Edward Hopper, estatubatuar margolaria (j. 1882).
- Maiatzaren 19a - María Mariño, galiziar poeta (j. 1907).
- Maiatzaren 22a - Langston Hughes, estatubatuar poeta, eleberrigile, antzerkigile eta kazetaria (j. 1902).
- Maiatzaren 29a - G. W. Pabst, bohemiar jatorriko austriar zinemagilea (j. 1885).
- Maiatzaren 30a - Claude Rains, ingeles-estatubatuar antzerki eta zinemako aktorea (j. 1889).
EkainaAldatu
- Ekainaren 3a - René-Louis Lafforgue, gipuzkoar abeslari, aktore eta musikagilea (j. 1928).
- Ekainaren 3a - Arthur Tedder, britainiar mariskala (j. 1890).
- Ekainaren 7a - Dorothy Parker, estatubatuar olerkaria (j. 1893).
- Ekainaren 10a - Spencer Tracy, estatubatuar aktorea (j. 1900).
- Ekainaren 11 - Wolfgang Köhler, alemaniar psikologoa (j. 1887).
- Ekainaren 14a - Tudor Arghezi, errumaniako olerkaria (j. 1880).
- Ekainaren 23a - Peio Erramuzpe, baxenafar bertsolaria (j. 1880).
- Ekainaren 25a - Josep Obiols, katalan margolaria (j. 1894).
- Ekainaren 26a - Françoise Dorléac, frantziar aktorea (j. 1942).
- Ekainaren 26a - Lorenzo Milani, italiar apaiz eta pedagogoa (j. 1923).
- Ekainaren 29a - Primo Carnera, italiar boxeolaria (j. 1906).
- Ekainaren 29a - Jayne Mansfield, estatubatuar aktore eta abeslaria, 1950eko hamarkadako sex symbol nagusienetariko bat (j. 1933).
UztailaAldatu
- Uztailaren 8a - Vivien Leigh, ingeles aktorea (j. 1913).
- Uztailaren 13a - Tom Simpson, ingeles txirrindularia, Frantziako Tourrean Mont Ventoux igotzen ari zela (j. 1937).
- Uztailaren 15a - Harry Lowe, ingeles futbolari eta entrenatzailea (j. 1886).
- Uztailaren 17a - John Coltrane, estatubatuar saxofoi jotzaile eta jazz konposatzailea, jazzaren historiako musikorik garrantzitsuenetakoa (j. 1916).
- Uztailaren 18a - Humberto de Alencar Castelo Branco, Brasilgo presidente eta diktadorea (j. 1897).
- Uztailaren 20a - Morris Swadesh, estatubatuar hizkuntzalaria (j. 1909).
- Uztailaren 21a - Albert John Lutuli, Apartheidaren aurka borrokatu zen hegoafrikar politikaria, 1960ko Bakearen Nobel Saria (j. c. 1898).
- Uztailaren 21a - Gaetano Martino, Europako Legebiltzarreko lehendakaria (j. 1900).
- Uztailaren 21a - Basil Rathbone, ingeles aktorea (j. 1892).
- Uztailaren 22a - Carl Sandburg, estatubatuar poeta, historialari, eleberrigile eta folklorista (j. 1878).
- Uztailaren 30a - Valentín Uriona, euskal txirrindularia, lasterketan izandako eroriko baten ondorioz (j. 1940).
- Uztailaren 31 - Margaret Kennedy, ingeles idazlea (j. 1896).
- Uztailaren 31 - Ubaldo Uhalde, Izaba udalerriko Erronkariera euskalkiaren gizonezko azken hiztuna.
AbuztuaAldatu
- Abuztuaren 1a - Richard Kuhn, alemaniar kimikaria, 1938ko Kimikako Nobel Saria (j. 1900).
- Abuztuaren 8a - Jaromír Weinberger, txekiar musikagilea (j. 1896).
- Abuztuaren 13a - Jane Darwell, estatubatuar aktorea (j. 1879).
- Abuztuaren 15a - René Magritte, belgikar margolaria (j. 1898).
- Abuztuaren 15a - Manuel Prado Ugarteche, Peruko presidentea (j. 1889).
- Abuztuaren 19a - Isaac Deutscher, poloniar politikari eta historialaria (j. 1907).
- Abuztuaren 22a - Gregory Goodwin Pincus, estatubatuar biokimikaria eta sendagilea (j. 1903).
- Abuztuaren 24a - Henry John Kaiser, estatubatuar industrialaria (j. 1882).
- Abuztuaren 25a - Stanley Bruce, Australiako 8. lehen ministroa (j. 1883).
- Abuztuaren 25a - Paul Muni, estatubatuar aktorea (j. 1905).
- Abuztuaren 25a - George Lincoln Rockwell, estatubatuar militarra, American Nazi Party alderdiaren fundatzailea (j. 1918).
- Abuztuaren 27a - Brian Epstein, musika-enpresaria eta The Beatlesen managerra, "Bosgarren Beatle" deitua (j. 1934).
- Abuztuaren 31 - Tamara Bunke, Tania, argentinar iraultzaile komunista eta espioia (j. 1937).
- Abuztuaren 31 - Ilia Ehrenburg, sobietar idazle, kazetari, itzultzaile eta intelektuala (j. 1891).
IrailaAldatu
- Irailaren 1a - Ilse Koch, Ameriketako Estatu Batuetako Indar Armatuek eipatu zuten lehen nazi esanguratsua (j. 1906).
- Irailaren 1a - Siegfried Sassoon, ingeles olerkaria, Lehen Mundu Gerrako garrantzitsuenetakoa (j. 1886).
- Irailaren 6a - Sophie Drinker, estatubatuar idazlea, musikaria eta musikologoa (j. 1888).
- Irailaren 12a - Kandido Izagirre, gipuzkoar lexikografoa (j. 1913).
- Irailaren 18a - John Cockcroft, ingeles fisikaria, 1951ko Fisikako Nobel Saria (j. 1897).
- Irailaren 19a - Zinaida Serebriakova, errusiar margolaria (j. 1884).
- Irailaren 27a - Feliks Jusupov, errusiar noble eta idazlea (j. 1887).
- Irailaren 29a - Henri Haget, euskal errugbilaria (j. 1905).
- Irailaren 29a - Carson McCullers, estatubatuar idazlea (j. 1917).
UrriaAldatu
- Urriaren 3a - Woody Guthrie, estatubatuar folk musikaria (j. 1912).
- Urriaren 7a - Norman Angell, britainiar politikari laborista, kazetari eta egilea, 1933ko Bakearen Nobel Saria (j. 1872).
- Urriaren 8a - Clement Attlee, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1883).
- Urriaren 9a - Ernesto "Che" Guevara, argentino-kubatar iraultzailea (j. 1928).
- Urriaren 9a - Cyril Norman Hinshelwood, britainiar kimikari fisikoa, 1956ko Kimikako Nobel Saria (j. 1897).
- Urriaren 9a - André Maurois, frantziar idazlea (j. 1885).
- Urriaren 11 - Stanley Morison, inprimatzeko makinaren tipografoa, diseinatzailea eta historialari ingelesa (j. 1889).
- Urriaren 12a - Edith Fischerström, suediar margolari, artista grafiko, eskultore eta arte irakaslea (j. 1881).
- Urriaren 14a - Marcel Aymé, frantziar idazlea (j. 1902).
- Urriaren 17a - Pu Yi, Azken Enperadorea, Txinako nahiz Qing dinastiako azken enperadorea (j. 1906).
- Urriaren 20a - Shigeru Yoshida, Japoniako Lehen Ministroa (j. 1878).
- Urriaren 21a - Ejnar Hertzsprung, daniar astronomoa (j. 1873).
- Urriaren 22a - Emiliano Eizagirre, gipuzkoar sendagilea eta ikerlaria, espainian tisiologiaren sortzailetzat hartua (j. 1888).
- Urriaren 25a - Margaret Ayer Barnes, estatubatuar eleberrigile eta antzerkigilea (j. 1886).
- Urriaren 27a - Marta Brunet, txiletar idazlea (j. 1897).
AzaroaAldatu
- Azaroaren 2a - Andima Ibinagabeitia, elantxobetar idazlea eta itzultzailea (j. 1906).
- Azaroaren 3a - Alexander Aitken, zeelandaberritar matematikaria (j. 1895).
- Azaroaren 7a - John Nance Garner, Ameriketako Estatu Batuetako 32. presidenteordea (j. 1868).
- Azaroaren 15a - Michael James Adams, estatubatuar pilotu eta astronauta, X-15 hegazkin-kohetearekin istripuan (j. 1930).
- Azaroaren 19a - Casimir Funk, poloniar biokimikoa (j. 1884).
- Azaroaren 19a - João Guimarães Rosa, brasildar idazlea (j. 1908).
- Azaroaren 25a - Ossip Zadkine, bielorrusiar-frantziar eskultorea (j. 1890).
- Azaroaren 27a - Léon M´Ba, Gabongo lehenengo presidentea (j. 1902).
- Azaroaren 30a - Ignacio María Alkorta, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1906).
- Azaroaren 30a - Patrick Kavanagh, irlandar olerkari eta eleberrigilea (j. 1904).
AbenduaAldatu
- Abenduaren 8a - María Rodrigo, espainiar musikagilea, piano-jotzailea eta irakaslea (j. 1888).
- Abenduaren 10a - Otis Redding, Soularen Erregea, estatubatuar soul abeslaria (j. 1941).
- Abenduaren 13a - Julian Barandiaran Kortazar, gipuzkoar apaiza, idazlea, musikaria, organista eta idazlea (j. 1904).
- Abenduaren 17an desagertua - Harold Holt, Australiako lehen ministroa (j. 1908).
- Abenduaren 28a - Andrés Tuduri, gipuzkoar futbolaria eta Espainiako Atletismo Federazioaren presidentea (j. 1898).
Egun ezezaguna edo zehaztugabeaAldatu
- Grégoire Joanategi, Alemaniako Buchenwald eta Dachauko kontzentrazio-esparruetara deportatu zuten Belokeko apaiza (j. 1887).
- Mikaela Elizegi, Mikela Zintzarri, gipuzkoar bertsolari eta idazlea (j. 1869).
- Leandro Carro, Errioxan jaiotako Euskadiko Alderdi Komunistako politikaria (j. 1890).
- Ricardo Puga, arabar aktorea (j. 1898).
- Phoebe Waterman Haas, estatubatuar astromoa (j. 1882).
Nobel saridunakAldatu
- Fisika: Hans Albrecht Bethe.
- Kimika: Manfred Eigen, Ronald George Wreyford Norrish eta George Porter.
- Literatura: Miguel Angel Asturias.
- Medikuntza: Ragnar Granit, Haldan Keffer Hartline eta George Wald
- Bakea: eman gabe