Juanma Bajo Ulloa (Gasteiz, Araba, 1967ko urtarrilaren 1a - ) euskal zinema zuzendari erdalduna da 1983 Gasteizko Zinema izeneko zinema ekoizle enpresa sortu zuen eta hurrengo urtean bere lehenengo film labur egin zuen, "Cruza la puerta". 1991n lehendabiziko pelikula luzea aurkeztu zuen, Alas de mariposa, Donostiako Zinemaldian berarekin "Urrezko Maskorra" lortuz. La madre muerta filmarekin (1993) atzerrian arrakasta handia izan zuen. Besteak beste, Montrealgo Zinemaldian zuzendari onerari emandako saria jaso zuen. Aurreko filmen gaiak erabat aldatuz, 1997an Asegarcek ekoitzitako Airbag izeneko road movie-a zuzendu zuen. Euskal zinemak sekula ezagutu duen sarrera handienetako filma izan da Airbag; ikusleen onespena lortu arren kritika zorrotzak izan zituen. 1999. urtean Madrilen Pop Corn izeneko antzerki ikuskizuna estreinatu zuen, eta telebistarako saioak zein bideoklipak zuzendu ditu filmik egin gabe eman dituen urteetan.

Juanma Bajo Ulloa

Bizitza
JaiotzaGasteiz1967ko urtarrilaren 1a (57 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria

juanmabajoulloa.com
IMDB: nm0048056 Allocine: 27887 Allmovie: p227967 Edit the value on Wikidata

Zinemaz gain, "Pop corn" izeneko ikuskizuna estreinatu zuen Madrilen, antzerkia, musika eta bideoa nahasten zituena. Halaber, "Nabarra" aldizkariaren eta beste hedabide batzuen kolaboratzailea da.

Filmografia aldatu

Film luzeak aldatu

Film laburrak aldatu

  • 2013: No hubo manera
  • 2005: Qué glande es el cine
  • 1999: Ordinary americans
  • 1989: El reino de Víctor
  • 1988: Akixo
  • 1987: 100 aviones de papel
  • 1986: A kien puede interesar
  • 1985: El último payaso
  • 1984: Cruza la puerta

Bideoklipak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu