Hiztegigintza edo lexikografia berez hiztegiak egiteko teknika da. Alabaina, denborarekin teoria oso bat ere garatu da honen inguruan, eta gaur egun bi alor ezberdinetan banatu ohi da:

  • Lexikografia praktikoa hiztegiak biltzeko, idazteko eta editatzeko artea edo teknika da. Hauxe da hiztegigintza adiera hertsian.
  • Lexikografia teorikoa hizkuntza baten lexikoiaren barruan (hitzen artean) sortzen diren erlazio semantiko, sintagmatiko eta paradigmatikoak analizatzen eta deskribatzen dituen jakintzagaia da. Jakintzagai honek, halaber, hiztegietako osagaiez eta hiztegietako datuak elkarrekin lotzen dituzten egiturez teorizatzen du, bai eta hiztegien erabiltzaileek dituzten behar ezberdinez. Alor honi batzuetan metalexikografia izena ere ematen zaio.

Lexikografian diharduenari lexikografo deitzen zaio oro har, eta zehazki hiztegigintzan diharduenari hiztegigile. Lexikografia orokorra hiztegi orokorren diseinua, bilketa, erabilera eta ebaluazioaz arduratzen da batez ere. Hiztegi orokorrek hizkuntzaren lexikoaren deskribapen orokorra egiten dute. Lexikografia berezituak, berriz, hiztegi berezituak ditu helburu, hots, alor zehatz baten edo batzuen lexikoaren kontu ematen duten hiztegiak; adibidez, zuzenbide hiztegiak edo kirol hiztegiak.

Ez dago adostasunik ea lexikologia eta lexikografia teorikoa bat diren, ala bakoitza bere aldetik definitu behar diren. Batzuek sinonimotzat hartzen dituzte; beste batzuen ustez, aldiz, lexikologia hizkuntzalaritzaren adarretako bat da. Muga nonbait egotekotan honetan legoke, alegia, lexikografiaren ikergai nagusia hiztegiak direla, eta lexikologiarena hitzak.

Etimologia aldatu

Euskaraz "hiztegigintza" hitza lehenengoz 1977an agertzen da, eta urte berekoa dugu baita "lexikografia" hitza ere. Azken hau grezieratik dator, "λεξικογράφος" (lexikographos) 'hiztegigile' hitzetik,[1] "λεξικόν" (lexicon), neut. of "λεξικός" (lexikos), "of or for words",[2] from "λέξις" (lexis), "speech", "word",[3] (in turn from "λέγω" – lego, "to say", "to speak"[4]) + "γράφω" (grapho), "to scratch, to inscribe, to write".[5]

Xehetasunak aldatu

Hiztegigintzak hainbat jarduera ezberdin biltzen ditu; ondo egindako hiztegi batek ondoko alderdi batzuk edo guztiak kontuz begiratzea eskatzen du:

  • Bilatutako erabiltzaileak nolakoak diren jakitea (hau da, haien gaitasun linguistikoak eta ez-linguistikoak) eta haien beharrak identifikatzea
  • Hiztegiaren funtzio komunikatibo eta kognitiboak definitzea
  • Hiztegiaren osagaiak hautatzea eta antolatzea
  • Sarrera gisa emango diren hitzak eta hizkiak hautatzea
  • Hitzak definitzea
  • Definizioak antolatzea
  • Hitzen ahoskera zehaztea
  • Definizioak eta ahoskerak mailakatzea, euren hizkuntza maila (goi mailakoa, behe mailakoa, etab.) edo dialektoaren arabera
  • Kolokazioak, esapideak eta adibideak itzultzea hiztegi elebidun eta eleaniztunean
  • Hiztegia inprimatua izan zein elektronikoa izan, erabiltzaileak hiztegiko datuak ahalik eta errazkienik lortzeko moduak diseinatzea

Lexikografia teorikoak (edo metalexikografiak) hiztegigintzak dituen gai berak ditu, baina bere helburua da hiztegi hobeak egiteko hatsarreak garatzea; adibidez, hiztegietako datuak eta informazio lexikografikoa lortzeko bideak erraztea. Hiztegien eta hiztegigintzaren ikerketan zenbait gai bereizi ohi dira: 'hiztegi kritika' (hiztegi bat edo batzuk ebaluatzea, adibidez erreseinen bitartez, 'hiztegigintzaren historia' (nazio bateko edo hizkuntza bateko hiztegigintza tradizioa aztertzea, edo hiztegi mota batena), 'hiztegi tipologia' (lexikografi lanak sailkatzea, hala nola hiztegia vs. entziklopedia, hiztegi elebakarra vs. elebiduna, hiztegi orokorra vs. teknikoa, etab.), 'hiztegien egitura' (hiztegietan informazioa emateko dauden bide ezberdinei formatua ematea), 'hiztegien erabilera' (hiztegi erabiltzaileen ohiturak eta gaitasunak aztertzea) eta 'hiztegien IT' (hiztegiak biltzeko prozesuari ordenagailuaren laguntza aplikatzea).

'Hiztegigintza elebiduna', hau da, oro har hiztegi elebidunak egiteari eta erabiltzeari dagokiona, berez aipatzeko moduko alorra da. Nahiz hiztegi elebidunak oso aspaldikoak diren, esan ohi da hiztegi elebakarren aldean garapen eskasagoa izan dutela, batez ere hizkuntza bietako bat ez denean eremu zabaleko hizkuntza bat, oso lanbide konplexua baita. Lexikografi lan mota ezberdinetan batzuk ez dira hizkuntzarteko bertsiotan aurkitzen (entziklopediak ez, esate baterako); dena dela, batzuetan erronka honen aurrean azpimota zenbait sortu dira, hala nola hiztegi 'erdi-elebidunak' edo 'elebidunduak' (adibidez, Hornby's (Oxford) Advanced Learner's Dictionary English-Chinese), aurreko hiztegi elebakarrak itzuliaz sortutakoak, alegia (ik. Marello 1998).

Gomendatutako irakurketak aldatu

  • Atkins, B.T.S. & Rundell, Michael (2008): The Oxford Guide to Practical Lexicography, Oxford U.P. ISBN 978-0-19-927771-1
  • Bergenholtz, H., Nielsen, S., Tarp, S. (arg.) (2009): Lexicography at a Crossroads: Dictionaries and Encyclopedias Today, Lexicographical Tools Tomorrow, Peter Lang. ISBN 978-3-03911-799-4
  • Bergenholtz, Henning & Tarp, Sven (arg.) (1995): Manual of Specialised Lexicography: The Preparation of Specialised Dictionaries, J. Benjamins. ISBN 978-90-272-1612-0
  • Green, Jonathon (1996): Chasing the Sun: Dictionary-Makers and the Dictionaries They Made, J. Cape. ISBN 0-7126-6216-2
  • Hartmann, R.R.K. (arg.) (2003): Lexicography: Critical Concepts, Routledge/Taylor & Francis, 3 liburuki. ISBN 978-0-415-25365-9
  • Hartmann, R.R.K. & James, Gregory (arg.) (1998-2001): Dictionary of Lexicography, Routledge. ISBN 978-0-415-14144-4
  • Kirkness, Alan (2004): "Lexicography", in A. Davies & C. Elder (arg.), The Handbook of Applied Linguistics, Oxford: Blackwell, 54–81. ISBN 978-1-4051-3809-3
  • Landau, Sidney (2001): Dictionaries: The Art and Craft of Lexicography, Cambridge U.P. 2. ed. ISBN 0-521-78512-X
  • Marello, Carla (1998): "Hornby's bilingualized dictionaries", in International Journal of Lexicography 11:4, 292–314.
  • Nielsen, Sandro (2008): "The effect of lexicographical information costs on dictionary making and use", in Lexikos (AFRILEX-reeks/series 18), 170–189.
  • Nielsen, Sandro (2009): "Reviewing printed and electronic dictionaries: A theoretical and practical framework", in S. Nielsen & S. Tarp (arg.): Lexicography in the 21st Century. In honour of Henning Bergenholtz, Amsterdam/Philadelphia: John Benjamins, 23-41.ISBN 978-90-272-2336-4
  • Zgusta, Ladislav (1971) Manual of lexicography (Janua Linguarum. Series maior 39). Prague: Academia / The Hague, Paris: Mouton. ISBN 978-90-279-1921-2

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Aldizkariak

Elkarteak

Euskal hiztegigintza zerbitzuak