Sue Gardner (Bridgetown, Barbados, 1967) kazetaria eta enpresaburua da. Barbadosen jaioa, Kanadan hazi zen, eta kanadar herritartasuna du. Wikimedia Fundazioko zuzendari nagusia izan zen 2007tik 2014ra. Hori baino lehenago, Kanadako CBC hedabide publikoen taldeko Internet saileko zuzendaria izan zen. Wikimedian berak bultzaturiko ekimenen artean, egoitza Floridatik San Franciscora aldatu eta diru-bilketarako sail berezi bat eratzea daude.

Sue Gardner

(2007)

1. Wikimedia Fundazioko zuzendari exekutibo

2007ko abenduaren 1a - 2014ko maiatzaren 31 - Lila Tretikov

Privacy International (en) Itzuli trustee (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaBridgetown1967ko maiatzaren 11 (57 urte)
Herrialdea Kanada
BizilekuaSan Frantzisko
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaToronto Metropolitan University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea, enpresaburua eta managerra
Enplegatzailea(k)The Tor Project, Inc (en) Itzuli
Canadian Broadcasting Corporation
Wikimedia Fundazioa  (2007ko ekaina -  2014ko maiatzaren 31)
Jasotako sariak

suegardner.org
Twitter: SuePGardner LinkedIn: suegardner Musicbrainz: ddb0633a-c336-4939-9e48-aaacc81b5636 Songkick: 376554 Discogs: 280383 Edit the value on Wikidata
Sue Gardner, 2008. urtean.

2013an Wikipedia emakumeen presentzia eskasagoaren inguruan ikertu zuen eta arrazoi hauek proposatu zituen: editatzeko interfazearen ez atsegintasuna, denbora eskasia, autokonfiantza falta, istilu eta eztabaidetan murgiltzeko gogorik eza, haien ekarpenen egokitasuna zalantzan jarriko zelako beldurra, giroan antzematen zuten misoginia eta kultura sexista, genero gramatikala zuten hainbat hizkuntzetan hizkuntza inklusiboa ezin erabili izatea, harreman sozialak eratzeko aukera errazik ez izatea.[1] [2]

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sue Gardner