Errioxako Autonomia Erkidegoa
Errioxa (gaztelaniaz: La Rioja) Espainiako iparraldeko autonomia erkidego bat da, probintzia bakarrekoa. Mugakide ditu Euskal Autonomia Erkidegoa iparraldean, Nafarroako Foru Erkidegoa ipar eta ekialdean, Gaztela eta Leon hego eta mendebaldean, eta Aragoi hegoaldean.
Errioxako Autonomia Erkidegoa Comunidad Autónoma de La Rioja
|
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Espainiako autonomia erkidegoa | ||||||
|
||||||
Hiriburua eta hiri handiena | Logroño | |||||
Hizkuntza ofiziala(k) | gaztelania | |||||
Herritarra | errioxar | |||||
Probintziak | Errioxa | |||||
Agintariak | ||||||
- | Presidentea | José Ignacio Ceniceros (PP) | ||||
- | Estatutua | 1982ko ekainaren 9 | ||||
- | Parlamentua | Errioxako Parlamentua | ||||
Legebiltzarra | Espainiako Gorteak | |||||
- | Senatua | 5 / 260 |
||||
- | Kongresua | 4 / 350 |
||||
Azalera | ||||||
- | Guztira | 5,045 km2 |
||||
Biztanleria | ||||||
- | Zenbatespena (2006) | 306.377 bizt. | ||||
- | Dentsitatea | 59,67 bizt./km2 | ||||
Webgunea www.larioja.org |
Hiriburua eta udalerri nagusia Logroño da.
IzenaAldatu
Errioxa edo Rioja toponimoak euskal etimologia duela dirudi. Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeko idazkariak dioenez, «erdal toponimo bat da, euskal toponimo batetik sortua». Río Ojatik dator, eta oja badirudi euskarazko 'oihan'etik datorrela, Errioxako Oja haranean euskaraz bizi baitziren XIV. mendera arte.[1]
HistoriaAldatu
Franco hil ondoren askatasun demokratikoak berreskuratu zirenean, Logroñoko probintzian nolabaiteko joera autonomista sortu zen. 1980an, izena aldatu eta egun duen Errioxa izena hartu zuen probintziak. 1978an aurreautonomia lortu zuen, eta 1982ko uztailaren 2an jarri zen indarrean Errioxako Autonomia Estatutua.[2]
GeografiaAldatu
UdalerriakAldatu
Hona hemen 20 hiri nagusiak Espainiako Estatistika Institutuaren arabera:
EskualdeakAldatu
- Errioxa Garaia
- Harana: Haro, Naiara eta Santo Domingo de la Calzada
- Mendialdea: Anguiano eta Ezkarai
- Erdiko Errioxa
- Harana: Logroño
- Mendialdea: Tierra de Cameros
Inguru naturalaAldatu
Ebro ibai handiak zeharkatzen du probintziaren iparraldea.
DemografiaAldatu
Espainiako Estatistika Institutua Errioxak 2010ean 322.415 biztanle zituela esan zuen, horietatik 161.884 gizon eta 160.531 emakumeak zirelarik.[4] Logroño hiriburuak, 152.500 biztanle dituena, hiri jendetsuena da.
Errioxako biztanleria |
---|
![]() |
EkonomiaAldatu
Ekonomiari dagokionez, nekazaritzarekin loturik dauden jarduerak dira nagusi Errioxan. Nekazaritzan lanean ari den jende kopuruak behera egin badu ere, ekoizpena igo egin da, teknikan izandako hobekuntzei esker. Ardoa da Errioxak ematen duen produkturik aipagarriena, eta kontuan hartzekoa da, baita ere, fruituen eta laboreen ekoizpena. Abere zaintzan behia eta ardia dira nagusi. Industriari dagokionez, berriz, nekazaritzarekin zerikusia duena (ardoak, kontserbak…), larruak, metalurgia eta eraikuntza dira azpimarra daitezkeen alorrak. Turismoari dagokionez, Euskal Herriko jende askok aukeratzen du Errioxa bere oporrak igarotzeko. Aipagarriak dira, baita ere, Euskal Herriarekin dituen merkataritza harremanak.[5]
Ardogintza da erkidegoko jarduera ekonomiko nagusietakoa. Izan ere, Errioxako ardoaren "Errioxa Altua" eta "Errioxa Baxua" azpieskualdeen ekoizle gehienak lurralde honetan daude.
GarraioaAldatu
Errioxa Logroño-Agoncillo aireportuari esker du airetiko garraioa.
Trenbide bidez, Madril, Zaragoza, Bartzelona, Valladolid edo Gasteiz aldera joan daiteke Castejón-Miranda Ebro trenbide-sareari esker. Autonomia erkidegoko tren-geltokirik garrantzitsuena Logroñoko geltokia da.
Errepideei dagokienez aldiz, Errioxak inguruko eskualde guztiekin dago errepideen bidez lotuta, gehienbat AP-68 autopistarne bitartez.
KulturaAldatu
Errioxako UnibertsitateaAldatu
1992-1993 ikasturtean hasi zen Errioxako Unibertsitatea lanean. Autonomia erkidegoko goi hezkuntzako zentro bakarra da. Bere egoitza Logroñon dago. Unibertsitatea 1992ko ikasturtean hasi zen lanean, inguruko eskola unibertsitario eta goi mailako eskolak bateratu zirenean, gehienak Zaragozako Unibertsitatera esleituta baitzeuden. Gaur egun 26 titulu ezberdin eskaintzen ditu eta horretaz gain, master, udako ikastaro eta bestelakoak. Gutxi gorabehera 7.500 ikasle ditu unibertsitate honek.
Gizateriaren ondareaAldatu
1997ko abenduaren 4an Yusoko monasterioa eta Susokoa Gizateriaren Ondare izendatuak izan ziren UNESCOk ospatu zuen bilera batean. Bi monasterioak Errioxako Donemiliaga Kukula udalerrian daude eta famatuak dira, bertan aurkitu baitzituzten Donemiliagako glosak.
Done Jakue bideaAldatu
Lurralde honetatik ere igarotzen da Done Jakue bidea, Nafarroatik etorrita eta Burgosko probintziaranzko norabidean.
Ekialdetik mendebaldera, hauek dira igaro-lekuak:
EuskaraAldatu
Errioxa guztian euskarazko aztarnak gelditu dira bertako toponimian. Aipatzekoak dira, besteak beste, Ezkarai, Galbárruli, Herramélluri, Otxanduri eta Ollauri udalerriak, Leza eta Iregua ibaiak.
Halaber, ezaguna da euskaraz idatzitako lehen testuen artean Donemiliaga Kukularen inguruan X. mendekoa dugu ("Izioqui dugu" eta "Guec ajutu ez dugu" glosen zatiak). 1236 urte ingurukoa da Ojacastroko fazaña edo epaia: epai judizial bat da, Burgosen egon zen auzi txiki batekoa —garai hartan, Errioxako mendebaldea Burgosen agindupean zegoen—. Eduardo Aznar ikertzaileak «Epai horretan, Ojacastroko herritarrei onartzen zaie epaitegietan euren lekukotza euskaraz emateko eskubidea, hau da, euren ama hizkuntzan ematekoa» dio. Aznarren esanetan, horrek erakusten du jendeari kosta egiten zitzaiola gaztelaniaz hitz egitea: asko elebakarrak ziren, edo euskaraz hobeto moldatzen ziren.[6]
Gaur egun, Laminiturri izeneko elkartea ondare hau ikertzen eta zabaltzen dabil 1996tik.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Hernandez, J.. (2015-05-17). «Zeinena da, eta nondik dator 'Errioxa'?» Berria.
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Instituto Nacional de Estadística - Cifras oficiales de población. 2016.01.01
- ↑ Espainiako Estatistika Institutua
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Unanue Irureta, Maialen. (2018-11-22). «Agerikoak dira erroak» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz) Errioxako Gobernuaren webgunea